I-ENER, 450 akziodun kondatzen dituen energia ekoizle sozietateak %100 berriztagarria den argindarra eta SCIC (Société coopérative d’Intérêt Collectif) (*) forma ukanen duen egitura baten bidez bere aktibitatea bultzatuko duen ENARGIA (www.enargia.eus) izeneko tokiko argindar hornitzaile bat sortuko du.
Hiru astez soilik, 400 familia baino gehiagok jakinarazi dute argindar hornitzaile berriarekin engaiatzeko prest zirela.
ENARGIAren aitzinatzea segitzeko,
- segi gaitzazue: gure webgunean, Facebooken, Twitteren
- eta zatozte gure ikustera Alternatiban urriaren 6 eta 7 an
400 ongi da, 1000 oraindik hobe!
Alternatibarentzat 1000 erantzun lortzeko helburua finkatu dugu.
Ondorioz, ez baduzue oraindik egina erantzun otoi galdeketa labur honi eta zuen ingurukoei betearazi ezazue.
(*) Estatu juridiko berezi horri buruz gehiago jakiteko : www.les-scic.coop/sites/fr/les-scic/les-scic/qu-est-ce-qu-une-scic.html. Estatutu horren bidez, Enargiak bere aktibitatearen aktore guziak (langileak, hornitzaileak, bezeroak, kolektibitateak …) batzen ahalko ditu.