Aurtengo Baionako Bestetan ere euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko… hainbat parada ukanen ditugu. Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarrri…
Euskoarekin, Baionako besta ekologikoagoak eta solidarioagoak!
Bestentzat, Euskoa egunero besten bihotzean izango da guztioi dirua trukatzeko, eusko kontua irekitzeko, dirua kontutik ateratzeko etab. aukera emateko.
Baionan 50 ostatuk, jatetxek eta peñek euskoa onartzen dute! Zerrenda hemen.
Eta bistan dena, euskoekin baliatutako diru zamaren %3a berriz zuk aukeratutako elkarteari isuria izango zaio. Besta egitera joan aurretik moltsak euskoekin bete!
Bestetan nun izango gira?
Hitzordua Patxokin, Tonneliers karrika 23 bis Baiona ttipian. Bestetan egunero 11etatik 17ak arte. Eta zure etxetik hurbilago, Eusko aldaguneen zerrenda hemen aurkituko duzue…
Baionako Besten Karrikaldi
Jada Besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren bilekua den lau arratsalde eta gauez iragaiten den Karrikaldiren programaren berri.
Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunetik igande arte hasiko dute ekitaldia arratsaldeko lauak eterditan, ostirailean haatik iparraldeko makilarien txapelketa iraganen delarik usaian bezala.
Kantarien aldetik arratsaldeko bostak eterditarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Behorlegiko xori errexiñolak Mattin Lerissarekin Xan Idiart gitarra jo egilea lagun dukegularik, ostirailean Zortzi bikotearekin, larunbatean Lizarrako joteroekin eta igandean Banka Aldude aldeko Menditarrak talde polifonikoarekin.
Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek seguratuko dute arratsaldeko 7etan eta Baionan Kantuz arratseko 8etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok.
Karrikadantzarentzat hiru talde ostirailetik harat aldizkatuko dira arratseko 9etatik goiti: Amikuzeko txaranga, MM trikititxa bikotea eta Kiki Bordatxoren taldea igandean Karrikaldiren bukatzeko.
Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan. Programaren xehetasunak www.baionan-kantuz.eus web gunean daude. Bestak arte!
Laborarien Xokoa
Patxokin Euskal Kantuen topaketa eta arroltze ta xingar eguerdi guziz
Baionako Besta herrikoi euskaldun eta parekideak:
Uztailaren 26an ostegunez, Ate-Xurian, “MIAM IDOKI” janari xokoan haien etxaldetako ekoizpenak zerbitzatuko dituzte IDOKI laborariek. On egin !
Eguerditan ttanko, Leon Erregea iratzarrazi beharko dute haurrek “Léon Léon Léon” oihukatuz, gure gizonttoa herriko etxeko balkoitik atera arte ! Egun osoan, Haurren Tamborrada, Gigantea Txiki, Encierro Txiki, joko eta animazio frangoz gozatzen ahalko dute haurrek. Hots, Baionako bestetako bigarren eguna Haurren Eguna da.
Burasoekin, aitatxi eta amatxiekin, haurrek ttipitik ikasten dute besta egiten. Besta egiten denean, ongi jaten baita ere, “MIAM IDOKI” janari xokoan kalitatezko etxe ekoizpenak eskaintzeaz arrunt pozten gira !
“MIAM IDOKI”, IDOKIren janari xokoa.
Baionako Ate-Xurian, “MIAM IDOKI” janari xokoan haien etxaldetako ekoizpenak zerbitzatuko dituzte IDOKI laborariek.
IDOKI ogi betea, baratzekiak, matahamiak, izozkiak eta edariak zerbitzatuko dira, goizetko 11etatik arratsaldeko 6ak arte Poterne-eko gunean :
· IDOKI ogi betea, Ossau Irati ardi gasna eta Kintoa xingarrarekin.
· Ogiartekoak (patea, behi gasna barazkiekin)
· Tomate ttipiak
· Ardi esne izozkiak, euskal biskotxa, matahamiak (sukrearekin edo erreximentarekin)
· Edariak : fruitu ziropak urean, sagar jusa, sagarnoa, Irulegiko arnoak,…
“MIAM IDOKI” janari xokoari esker, haurrei eta familiei gure etxe-ekoizpenak ezagutarazi nahi dizkiegu, tokian bertan kalitateko janari ainitza eskura ditaikeela erakutsiz.
Berrogei bat laborari laguntzaile hor izanen dira, jendeak egin ahala fite zerbitzatzeko.