“Giza eskubideak, konponbidea eta bakea” aldarrikatzeko 100 000 pertsonek parte hartu dute joan den larunbatean Bilboko manifestaldian, Madril ere mugiarazteko, Parisek presoak Euskal Herrira hurbiltzen hasiko dela iragarri duen egun berean. Presoen gaia konpontzea urjentziazkoa dela argi utzia izan da manifestaldiko azken hitza hartzeetan, bakegileek egin lana goretsia izan delarik eta horren bidez konponbiderako gizarte zibilaren garrantzia azpimarratua. 2018 urtea salbuespen legeak ezagutuko dituen azkena bilaka dadin…
Presoen alde Sarek deitutako martxaren agiria: ‘Ez dugu atzerabiderik’. Martxaren ostean agiria irakurri dute Kike Amonarriz ETBko aurkezleak eta Beatriz Talegon PSOEren Gazteriaren arduradun ohiak. Jarraian agiriaren irakurketa euskaraz eta españolez.
Frantziako 19 espetxeetan diren 61 preso Euskal Herritik hurbilduak izanden dira. Salbuespenezko egoerari amaiera ematea eta bide propioari eustea erabaki du Frantziako Gobernuak.
Madril ere mugiarazteko elkartu direla milaka herritar erakusten du Berria-k joan den larunbatean, 2018ko urtarrilaren 13an, Parisek presoak Euskal Herrira hurbiltzen hasiko dela iragarri duen egun berean, Bilbon egin manifestaldiaz egin bideo-bildumak: