Mirail faltsua

 Mende erdia iragan berri da Enbata mugimendua sortu zenetik. Handik hona abertzaleen pisua %14ra heltzea ez da balentria bat.
Mende erdia iragan berri da Enbata mugimendua sortu zenetik. Handik hona abertzaleen pisua %14ra heltzea ez da balentria bat.

Jantzi dendetako mirailetako isla ez omen da zinezkoa: garen baino argalago erakusten omen gaituzte, arropa erosteko gogoa pizteko.

Mugimendu abertzaleak hauteskunde guztien emaitzak ospatzen ditu, beti aitzinekoak baino hobeak direlako. Frantziako azken bozetan ere bazuen balentriarik aski, Euskal Herria Bai bigarren indarra izatetik hurbil egon zelako, batez beste bozen %12 eskuraturik.

EAJrenak gehiturik, abertzaleen indarra %14koa izan da. Horrek badu beste irakurketa bat ere: nazio erreferentzia Euskal Herria dutenak %14 dira eta Frantzia hobesten dutenak %86.

Podiumera heltzea ez da abertzaletasunaren indarraren erakusgarri. Frantziako alderdiak sekula baino zatituago aurkeztu ziren bozetara, alderdi sozialista eta ezkerra zartaturik eta Errepublikanoak ahuldurik.

Abertzaleek jarraitzen dute aski kohesionatuak eta batuak izaten, eta beraz haien bozak ez dira barreiatu Frantziaren aldekoenak bezala. Frantziako sistemak dakar postuen araberako irakurketa egitea, baina sistema horrek ez du balio Euskal Herriaren eta Frantziaren arteko indar-harremana neurtzeko; balio du, bakarrik, Frantziako sistema politikoan dabiltzan alderdien arteko norgehiagokak egiteko.

Funtsean, oinarri-oinarrian, eta soziologikoki begiratuz, abertzaleen emaitzak txarrak dira, haien pisu ahula erakusten dutelako. Mende erdia iragan berri da Enbata mugimendua sortu zenetik. Handik hona abertzaleen pisua %14ra heltzea ez da balentria bat. Hauteskundez hauteskunde puntu bat irabaztea ez da espantu egitekoa, abiadura horretan hamarkadak eta hamarkadak behar liratekeelako nagusitzeko.

Itxura guztia dauka, ordea, oreka politikoak horrelakoa izaten jarraituko duela, indarra beti pixka bat handiagoa izanik ere. Zerbait ari denak, lan eta indar handia egiten duenak, fruituak ikusi nahi ditu. Normala da. Sinetsi nahi dugu egin dugunak zerbaiterako balio duela.

Zakutik edo zorrotik, beti aurkituko da, beraz, irakurketa baikorra egiteko arrazoia. Hauteskundeekin bezala inkesta soziolinguistikoekin. Horrek balio du mina hein batez goxatzeko, baina ez du horrek sendatzen eritasuna.

Egia da Euskal Herriaren kontzientzia lurra baino beherago zegoela duela 30-50 urte, Euskal Herri kontinentalean. Orain onartuago edo errespetatuago dago, baina hein txiki batean bakarrik. Mundua bera aldatu da geroztik, eta “nortasun erregionalak” onartuak dira “kolore” zerbait ekartzen dutelako. Giro aldaketa horrek lagundu du mugimendu abertzalea. Mugimendu abertzaleak berak ere anitz epeldu du bere diskurtsoa.

Tenorea jina da diagnosi sakona egiteko: zenbateraino emankorra izan da azken urte eta hamarkadetako bidea? Apustu nagusia izan da bide instituzionala, herriko bozetan lortzea agintea edo hautetsi kopuru handi bat, herritarrek ikus dezaten nola lan egiten duten abertzaleek, zein den haien herri proiektua.

Antolaketa instituzionala, ordea, Frantziak diseinatu zuen, bere batasuna ongi bermatzeko. Herriko kontseiluaren lana lokala da, eta bere mugak dauzka; lan nazionala ezin da hor egin. Frantziaren batasuna ez du herriko etxeko lanak jarriko arriskuan; Frantziak hori badaki.

Abertzaleek erakutsi dute badakitela tokian tokiko arazoei erantzuten, baina hori ez da aski jendearen nazio edo aberri ikuspegia aldarazteko.

Halako kritika egiten denean, betiko galdera izaten da: “zein da proposamena? Baduzu bide hoberik?”.

Orain artekoaz besterik ez balitz bezala…

Bide berrien bila ere elkarrekin joan beharko dugu. Baina jakiteko bide berria hartu behar dugula, lehenik, orain artekoaren diagnosia ere egin beharko dugu, denek elkarrekin.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).