Laborantzaren erakunde publikoa

LEPHerri elkargoa sortu da. Edozein elkargoren eskumenak ukanen ditu. Haratagoa joan daitekea? Noski baietz laborantza alorrean. Elkargoak bere gain hartuko ote du ELB eta Ehlg-k proposatzen duten Iparraldeko laborantza erakunde publiko baten sortzea? Urrats garrantzitsua litzateke hemengo nekazaritzarendako.

Ohituak ginen orain arte EEP eta HELEP (herri elkargoa) bezalako hitz berrituak erabiltzen… Agian aski fite usatu beharko dugu ere LEP denominazioa ere ahozkatzen. Lycée d’Enseignement Professionnel delakoen laburpena izaiteaz gain, izan daiteke ere ondoko hilabete edo urteetan Laborantzaren Erakunde Publikoa (LEP).

Denominazio hau publikoki lehen aldikotz Ainiza Monjoloseko Ehlg-en biltzar nagusian agertu da duela gutti ELB sindikatuko eta Ehlg-ko bozeramaileen ahotik. HELEP edo Euskal Herri Elkargoaren sortzea dela eta, alabainan, bi eragileek nahi ukan dute aho batez mahain gainean ezarri proposamen ausart eta kontsentsual hori.

Gauza jakina da Ipar Euskal Herrirako instituzio politiko baten alde beti lerrokatu direla laborantza munduko erreferente bilakatu diren hauek.

LEP baten proposamena begi bixtakoa bezain koherentea da panorama politiko berrituan, jakinez helburua laborantzari doakion politika publiko bat tratatzea dela HELEParen barnean.

Ikusiz Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Xiberoan laborantzak gauregun oraindik, zailtasunak zailtasun, sozialki, ekonomikoki eta lurralde antolaketan duen pizu nabarmena eta plazaratzen duen kalitatezko irudiaren bitartez beste sektoreek eskuratzen dituzten onurak, estrategikoki baitezpadakoa da EH Elkargoak bere gain har dezan gaia, berezko ahalmen gisa, hortarako lan ildoak eta finantzamenduak segurtatuz.

Erakunde ofizial baten beharra

Ez da hutsetik abiatzen LEParen proposamena. Alabainan Hazparneko lan taldeetan kasik bi urtez segidan hautetsiek gaia jorratu dute, helburuak eta eskumenak sakonduz. Ekonomiaz lan egin zuen taldeak lan ildoak adostu zituen eta lehentasun batzu ere sailkatu. Begi bixtakoa agertu zitzaien laborantza lurren zaintzeko lur politika ausart bat beharrezkoa zela. Etxaldeetan transmisioa eta instalazioa lehenetsiz, ingurumena, paisaiak, klima eta energia erronkeri arrapostu emaiten duen laborantza eredua sustatzea lehen lerroetan jarri zuten hautetsiek.

Ildo beretik, lekuko mozkinen balio erantsia eta lurraldean berean ekoizpenen saltze/erosteak errextea kalitatezko zigilu eta sor markak bultzatuz eta transformatze tresna egokiak eta hiltegiak garatzea ere gomendatzen zen…

Hitzetatik ekintzetarat pasatzeko tenorea jina zaio EH Elkargoari.

Aipatutako laborantza politika publiko hori gauzatzeko eta adosteko eragile ezberdinen artean, Ipar Euskal Herriko laborantzaren erakunde ofizial bat beharrezkoa agertzen da sudurra aurpegiaren erdian bezala.

Tresna horren adosteko eta sortzeko kontestu politiko sindikala ere kondutan hartu beharko da. Sail huntan ere alabainan kontraesanak edota kontradikzioak ezagutu dira iragan hurbilean eta etorkizunean ezagutuko dira ere seguraski.

Alde batetik EH Elkargoak normala litaiken bezala bere estrategia eta bere laborantza proiektua ukan beharko lituzke eta bestetik departamendu maila eta Akitania Berriko maila ere ezingo dira saihestu politika publikoak eraginkorrak bideratzeko mementoan.

Zehazkiago erranez, gauregun oraindik estatu logika batetik hurbileko politika publikoak eztabaidatzen eta trenkatzen diren erakundeak departamenduetako laborantza ganbarak dira, CDOA (Commission départementale d’orientation agricole) bezalako azpi egituren bitartez.

Ondorioz, berriki politikoki egituratu Ipar Euskal Herriko lurralde bakarrean ez dira norabide desberdinak hartzeko gai litaizken bi erakunde ofizial izaiten ahal.

Hizkuntz politika adosteko
eta bideratzeko
Euskararen Erakunde Publikoa
sortu zen bezala,
euskal lurraldeari doakion
laborantza politika adosteko
eta bideratzeko
Laborantzaren Erakunde Publikoa
adostu eta sortu behar da.

Kontsentsuala eta plurala

Konstatazio ebidente hori eginik, bere sentsu eta lekua hartzen du Ainiza Monjoloseko proposamen publikoak: Ipar Euskal Herriko laborantza politikak erakunde ofizial bakar bat behar du hemendik aintzina.

Hizkuntz politika adosteko eta bideratzeko Euskararen Erakunde Publikoa sortu zen bezala, euskal lurraldeari doakion laborantza politika adosteko eta bideratzeko Laborantzaren Erakunde Publikoa adostu eta sortu behar da.

Erakunde ofizial hori EH Elkargoaren solaskide izan daiteke, CDOAren funtzioa bete lezake ere, norabideak finkatuz eta hautetsieri proposatuz erabakirako premiazko ildo eta dozierrak. PA departamenduak eta Akitania Berriak ere solaskide gisa hartu beharko lukete.

Efikaza, kontsentsuala eta plurala izaitekotan LEP horren osaketan parte hartu beharko lukete Estatuak, EH Elkargoko, departamenduko eta eskualdeko hautetsiek, Paueko eta Ainiza Monjoloseko laborantza ganbarako ordezkariek, laborari sindikatu ezberdinek, laborantza arloko langile eta garapen egiturek, kontsumitzaileen defentsarako elkarteek, MSAk, ekonomia saileko egiturek edota pertsona kalifikatu edo adituek.

Proposamenak badu itxura. Itxura ona gainera. Pedagogia eta konbentzitze lana abiatzear dute hunen bultzatzaileek. Hea ba bakotxak izanen duen jateko eta edateko. Ogia, gasna eta ahantzi gabe baso arnoa. Bazterrerat utziz agian, hea basoa erdi betea ala erdi hutsa den.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).