Denen parte hartze aktiboaren tenorea!

ENBATA – Zer da Orain dun/k dinamika ?

Orain dunk tenorea Ipar Euskal Herriko gazte mugimendu berriaren sortze prozesua da. Dinamika? Plataforma? mugimendu? Guhaurrek oraindik ez diogu apelazio finkorik emana, dena definitzekoa baita, ta horretan lanean ari baikira. Sortze fasean den tresna bat dela segurta dezagun beraz, helburutzat duena Euskal Herriko ideia ezkertiar eta abertzaleetan diren Iparraldeko gazteak batzea, edo ideia hauetaz hurbil senditzen direnen iritzia lotzea eta elkarrekin eragitea gaurtik goiti sortu nahi dugun eta sortuko den Euskal Herrian. Eztabaidatzeko,  bere iritzia emaiteko gune eskasa senditze batetik abiatu da iniziatiba, eta sortzen dugun tresnak hau nahi luke bilakatu, denen boza ta ekarpenak entzunen diren plataforma bat, ahalik eta oihartzun azkarrena ukaiteko. Izenak dion bezala, uste dugu orain dela transizio fase berezi bat Euskal Herriarentzat, eta denen parte hartze aktiboa bilatzen dugu orduan.

Oinokoan, aintzinamendu desberdinak dira tokien arabera. Herri zonbaitzutan gazteak erregularki biltzen hasiak dira jada, eta agerpen batzu eginak izan dira ere bai (jada ikusiak dituzkezue eginak izan diren banderola, komiki, idei kutxa, jauntzi saltze, trakta, lehiaketa arratsaldeak), beste batzuetan elkartzeko ideia garapen bidean da, ta beste toki batzuetan oraindik nehork ez du proiektuan parte hartzen… Lehen helburua liteke herri bakotxan jende izaitea motibaturik, ta herri guziak aktibatzen hastea, gogoetatzen ta eztabaidatzen hastea, ikusten dituzten problematiken inguruan, zuzenki eta bereziki hunkitzen dituzten gaien inguruan lanean hastea, herri bakotxak errealitate desberdinak bizi dituelako ta lehentasunak honen arabera finkatuko baititu. Honen ondoan, helburua da ere bakotxa bere aldetik paraleloki aritzea, denak elkartzen gaituzten gai orokor batzuen ildoan ariko baigira noski, eta herrien  arteko trukaketa ta esperientzia partekatzeak beharrezkoak dira, denen izenean indar gehiago ukaiteko. Horrentzat koordinaketa erregularrak egiten dira (herri guzietako berri emanez hauetan, ta mugimendu bakar baten bideak adostuz emeki emeki). Talde berezituak ere badira (herri guzietako parte hartzaileekin), batzu gehiago komunikazioaz arduratzen direnak, besteak gehiago komunikatuak izanen diren testuen idazteaz, besteak alde teknikoaz.

Sortu nahi dugun tresna lagungarri edo osagarri izanen da jada lanean ari diren hainbat elkarte eta talde politikoen artean (adibidez aberri egunean agerpen bat egin dugu, ez gira talde politiko bati bereziki hurbil edo lotuak bainan iduritzen zitzaigun guk ere bagenuela zer erran, gu ere aberri beraren barne senditzen baigira, ta gure hitza ta abisua entzuna izan dadin lan egiten dugu). Gure ideiek eta ekimenek gaituzte jada lanean ari direnen osagarri bilakaraziko, denak helburu bererat baigoaz, ta guk gure gazte ekarpena egitekoa baitugu horretan.

ENBATA –  Joan de otsailaren 2an, Ezpeletan, Gazte Eguna arrakastatsua antolatu duzue : zein izan dira ezaugarriak, finkatu lehentasunak eta ondorioak ?

Gazte eguna arrakastatsua izan da, jende ainitz bildu da, ta marka ona izan da hau.  Egun horren antolatzearekin gomitatu nahi ziren dinamika berri batean parte hartu nahi zuten gazte guziak, hastapen sinboliko bat markatuz. Azkenean beren iritzia eta hitza emaiterat etorri dira berrehun bat gazte goizeko eztabaidan, toki guzietakoak (eztabaida hauek talde ttikitan egin dira, euskaraz eta frantsesez, zein dira gazte gisa hemen ikusten dituzun bost arazo nagusiak galderaren inguruan izan da lehen eztabaida fasea, ondotik nolako tresnaren sorrera ikusiko zenuke arazo hauen konpontzeko parada izaiteko). Eztabaida honetan ginuen garrantzi ta esperantxa handia emana, ta 60 bat kadera ekarriak genituen gelarat, sorpresa ona ukan dugu… ta doble lan gehiago gero, sekulako ideiak eta edukiak atera baitira eztabaida hauetatik, bainan bikain, hau zen helburua! Biziki aberasgarria izan da goiz hau, ta zilegitasun ainitz eman dio orain dunk tenorea-ri (ainitz jende ta jende ainitzaren ekarpenekin osatu eduki bat landuko duen mugimendua baita geroztik). Ondotik bazkari, ikusgarri, ekitaldi ta kontzertu gaitzak izan dira honen ospatzeko, ez gira gehiegi luzatuko hauen komentarioan.
ENBATA – Zein izanen dira zuen datorren pausuak ?

ODNKT2Sortze ta definitze fase honetan, garrantzitsuena da herrietan jendea motibatzen segitzea, parte hartzea herri bakotxetako bilkura ta ekimenetan. Paraleloki, Ipar Euskal Herri mailan zehazten ari da dinamika,  denen ekarpenekin osatzeko boz bat ateratzen ahal izaiteko, lehen biltzar nagusia larunbatan, apirilaren 13an, goizarekin iragan da Uztaritzen.  Besteak beste antolakuntza orokor proposamena adosteko xedea izan du, herri guzietako militanteen artean (demokrazia parte-hartzaile baten bidez). Arduradun, diruzainak hautatzekoa ere. Ondoko hilabeteetan lan fase berriak hasiko dira (adostuko dira oinarrizko ideiak denen artean, zertan kokatu nahi dugun mugimendua: gaztegunetik atera diren edukiak landuko dira, ideia hauek aldarrikatu ta defendituko baititu: euskaldun izaitea ta hizkuntzaren normalizatze prozesuan lan egitea, maila guzietan, ezkertiar ildotik lan/etxebizitza lortzeko zailtasunak, gizarte aldernatibo ta berri baten sorrera… etab). Herrietan eztabaidatutako testuak aterako dira, ta ondotik ideia horietara iristeko nola egin ikusiko da (zer ekarpen orokor/ekintza mota eginen diren, hauek ere herrien arteko eztabaida batekin ikusiak dira, maiz denen arteko ekitaldiak eginen baitira).
     (Irudian  Aopirilaren 13ko Biltzar Nagusiaren argazki bat: laster berri gehiago)

ENBATA – Gazte dinamikaren berri gehiago ukaiteko zer bide erabiltzen ahal ditugu?

Erran genezake eraikuntza berri horretan parte hartu nahi duenarentzat hoberena bere herriko talderat joaitea dela, edo bere herrian sortzea talde bat.

Ongi etorria egiten diegu etorri nahi diren jende ta ideia berri  guziei!

Honetaz gain oinokoan facebook-en bidez segi daiteke egina den aktualitatea, www.facebook.com/iparraldekogaztedinamikaberria

Informazio guzia jaso nahi badu batek kontakta dezake ere gure mail helbidea, [email protected]

Ondoko asteetan webgune bat sortua izanen da (bide onean da hau, komunikazioan berezitu taldeak lan egiten omen du honen alde gau ta egun!).

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).