2014-eko Herriko hauteskundeak : Aldaketa klimatikoaren kontra eta trantsizio energetiko eta ekologikoaren alde eragiteko tresna kutxa

1) Urte erabakigarriak :

2014ko Herriko hauteskundeek finkatuko dituzte 2020a arte gure lurraldea bere herritarrengandik ahal bezain hurbil kudeatu beharko dituzten taldeak. Ondorioz, bi mailatan erabakigarria den garaia dugu hor.

Alde batetik, Klima aldaketari buruzko gobernu-arteko aditu taldeak KAGAT/GIEC-ak dio sei urteko denboraldi hori dela 2050/2060 urteetan klima uzkailtzea ezin kontrolatuzkora zuzen-zuzen garamatzaten gaur egungo berotegi efektuko gasen isurtze tendentzia malgutzeko azken parada.

Beharrik, zernahi aterabide bada eta gaurdanik martxan ezartzen ahal dira tokiko mailan, horren bidez klima uzkailtzea saihesteko. Argi da, 2014ko martxoko hautetsiek gure geroarentzat eta gure bizi baldintzetan ardura handi bat ukanen dutela.

Bestalde, 2014-2020 denboraldia ere erabakigarria da, energia oro har zailtasun gehiagorekin eskuratuko den eta askoz karioago izanen den garaian sartzen baikara. Horrek anitz nahasmendu ekarriko du gure jendarteetan, hauek merke eta errexki eskuragarri den energiari esker eraikiak baitira (litro bat petrolio gordin, ur botoila minerala baino merkeagoa zen). Gaur egun ezagutzen ditugun lurralde antolaketa, garraioak, laborantza eredua, janari banaketa, etxe-bizitza eta egoitza ezberdinak, turismoa eta eredu ekonomikoa, osoki pentsatuak eta eraikiak izan dira merke eta errexki eskuragarri den energiarekin kondatuz.

Hor ere, plantan emanen diren politikak eta inbertsio hautuak erabakigarriak izanen dira. Ala aurreikuspena eginen dute eta egokitzea errextuko dute. Horren ondorioz gure burasoek eta guk ezagutu dugun mundu arras ezberdin bati buruz trantsizio bat molde eztian ahalbidetuko dute. Ala, utziko dituzte gure jendarteak energia kario eta eskasak ukanen dituen ondorioetara prestakuntzarik gabe egokitzen.

2) Zergatik Herrien mailako Tresna Kutxa :

2012 urte hasieran, Bizi !k erabaki zuen « tresna kutxa » bat irudikatzea, Herriko Etxeentzat eta Herri Elkargoentzat ekintza proposamen zehatz batzuk bertan bilduz, tokiko egiazko klima-energia politika baten oinarria osatuz. Hastapenetik ideia izan da Ipar Euskal Herrian aurkeztuko diren 2014ko martxoko Herriko hauteskundeetako zerrenda guziei, haien etiketa politikoa edozein izanik ere, tresna kutxa hori eskuragai ezartzea.

Ekintza proposamen zehatzak, gauzatzen ahal direnak gaurdanik, konduan hartuz gaur egungo gordailu juridiko eta administratiboa bai eta Herriko Etxeen eta Herri Elkargoen egoera finantzarioa ere. Beste molde batez erraiteko, ekintza proposamenak, 2014ko martxotik beretik plantan emanak izaiten ahalko direnak, trantsizio energetikoaren aldeko delako legea itxoin gabe, eta gure lurraldea zinez energia trantsizio desmartxa batean sartzea ahalbidetuko dutenak, klima eta bioanuztasunaren babestea lagunduz.

40 pertsonek tresna kutxaren burutzean parte hartu dute -maila desberdinetan-, haiei esker finkatu epeak errespetatu ditugu, hau da 2013ko martxoan datozen Herriko hauteskundeak baino xuxen urte bat lehenago bukatzea. Helburua : Herriko Hauteskundeen hautagaiak izanen diren zerrenda eta pertsonek tresna kutxaren ezagutzeko parada ukan dezaten eta beren programetan integratzeko ahala ere.

« Tresna kutxa » diogularik, erran nahi du bakotxaren iduriko bere lurraldearentzat egokiak zaizkion ekintza proposamenak hautatzen ahalko dituela. Erran gabe doa, inportanteena gure iritziz ekintza gehienak egiazko energia-klima politika orokor baten aldekoak izaitea dela, tokiko berezitasunei egokituak.

3) Zer atxemaiten dugu gure tresna kutxan?

-klima-energia erronken aurkezpena Herriko hautetsi izanen direnentzat, hauek eragiten ahalko duten arlo bakoitzari lotua ;

-50 ekintza fitxa, 12 arlotan banatuak:

 

  1. Hirigintza (eta antolaketa)
  2. Mugikortasuna
  3. Energia (kudeaketa, ekoizpen eta banaketa)
  4. Eraikuntzak
  5. Ura
  6. Laborantza
  7. Oihanak
  8. Ekonomia
  9. Kontsumo arduratsua
  10. Zaborra (bilketa, kudeaketa eta prebentzioa)
  11. Berdeguneak
  12. Arriskuak

Azkenik, 3 fitxek zerrendatuko dituzte hainbat gogoeta eta aholku praktikan eman behar den klima-energia estrategiaren ikuspundu orokorraren alde, bai eta estrategia horren indartzeko eta laguntzeko behar diren formakuntza, sentsibilizazio eta komunikazio desmartxei buruz ere.

 

4) Diru laguntza deia dokumentu horren zabaltze masiboa ahalbidetzeko

Hautagaiei irakurketa on bat eta 2014eko martxoko hauteskundeetan herri edo herri elkargo mailan eremanen dituzten proiektuetan tresna kutxa honen berenganatze ahal bezain ona desiratzen diegu orain.

Gure nahia dokumentu hori masiboki zabaltzea da, elektronikoki baita paperezko bertsionea ere, 2014eko Herriko hauteskundeetan aurkeztuko diren ehunka hautagaientzat tresna eta erreferentzia bat izan dadin egiazki, bainan ere bozkazaleentzat, ikus dezaten proposamenak programa desberdinetan agertzen diren ala ez. Gisa hortan, haien herri edo hiriko zerrendak interpelatzen ahalko dituzte horri buruz.

Dokumentu horren inprimitzea ondoko egunetan eginen da, gastu biziki inportantea da Biziren aurrekondu xumearentzat. Horregatik, diru laguntza dei bat zabaltzen dugu gaur egun dokumentua ahal bezain bat aletan inprimitu ahal izaiteko eta gisa hortan heldu den urtetik goiti Iparraldean herri edo herri elkargo mailan gauzatuko diren politiketan ahal bezain eragin haundia ukan dezan (txekeak Bizi-ren izenean, 20 Cordeliers karrikan 64100 Baiona, internetez ere diru laguntzak egin daitezke Bizi-ren webgunean: www.bizimugi.eu )

Klika irudian !

boite_a_outils_BIZI_V3_348C.indd

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).