Ehun milaka, klimaren alde!

cyclistes-front
Alternatiba Itzulia Parisera heldu da!

Alternatibarekin, harrigarria den herritar dinamika bat martxan da. Klima mugimendu haundi baten eraikuntzan, egiazko  trantsizio sozial eta ekologiko  baten martxan ezartzen eta jendarte humanoago, jasangarriago, zuzen eta bidezkoago baten eraikuntzan bere ekarpena egiten du. Jadanik 380 000 pertsonatik goitik parte hartu dute Alternatiba Itzuliaren etapa batean, edo Alternatibetan (aldaketa klimatikoari aurre giteko alternatiben Herrixketan), joan den 2013ko urriaren 6etik geroz. Mobilizazioak jarraitzen du, urriaren 10 eta 11ko asteburuan Alternatiba Garazi-rekin, eta urriaren 24an, Alternatiba Bilborekin.

Klimaren aldeko Alternatiba Itzulia Parisera heldu da, joan den larunbatean, irailaren 26an, arratsaldeko 16:30tan, trantsizio ekologikoaren eta elkartasunaren sinbolo diren 3 eta 4 tokiko txirrindulen gainean 5 637 km kurritu ondoren.

1 500 txirrindularitik goitik parte hartu dute 152. eta azkena zen Alternatiba Itzuliaren “txirrindiraultzan”. Karia hortara “Climate Pride” izena hartu du azken “txirrindiraultza” honek. Aldarrikatzea eta besta giroa zabaltzea xede duen txirrindulazko manifestaldi honek Baionatik ekainaren 5ean partitu den eta 6 Estatu ezberdinetan 187 lurralde zeharkatu dituen alimaleko road-movie klimatiko honen azken 5 kilometroak egin ditu.

quadruplette20 000 pertsonek parte hartu dute Alternatiba Itzuliaren heltzean, Errepublikako Plazan, Parisen. Hori dela eta, Alternatiba Itzulian parte hartze zuzena ukan duten pertsonen kopuru orokorra 62 000 pertsonetara heldu da.

Kasik 4 hilabetetan, ehun milaka pertsonek Alternatiba Itzuliaren pasaia ikusteko parada ukan dute beren herri edo herrixketan, eta oraino gehiagok lortu dute Alternatiba mugimenduaren mezu eta helburuen ezagutzerat ezin kontatuzkoak diren artikuluetan eta telebista eta irratietako erreportaietan (600 artikulu pasa tokiko edo eskualdetako prentsa idatzian ekainaren hastapenetik geroz!).

cyclistes-sur-scene-dos
Alternatiba Itzulia Parisera heldu da!

Alternatiba Itzuliak kasik 4 hilabete hauetan, aldaketa klimatikoaren kontra ekitearen premiaren mezua eraman du, eta bakotxak bere heinean praktikan emaiten ahal eta indartzen ahal dituen alternatiba zehatzak presentatu ditu, plaza publikoetan emanak izan diren 100 hitzaldi publikotik goiti eta 200 hitza hartzetik goiti bai eta ere tokiko elkarte eta hautetsiekin egin milaka topaketak lagun, edo Estatu mailako eta tokiko hedabideeekin eramaniko etengabeko lana lagun.

COP21ari buruz eta ondoko urteei buruz ere mobilizatu

Denetan, eguerdi eta arratsetan, Alternatiba Itzuliak deia luzatu du COP21aren karietara Coalition Climat 21 koalizioak eginen dituen mobilizazio momentu azkarretan parte hartzerat, besteak beste azaroaren 28an, larunbatarekin, eta 29an, igandearekin, aintzin ikusiak diren martxa haundietan, Sommet Citoyen pour le Climat Gailurrean eta Village Mondial des Alternatives Mundu mailako alternatiben herrixkan, abenduaren 5 eta 6an, Montreuil hirian, eta, abenduaren 12an, larunbatarekin iraganen den elkarretaratze-ekintza masiboan.

Denetan eta egun guziz, Alternatiba Itzuliak sustatu ditu aldaketa klimatikoaren kausei alternatibak, jada martxan direnak lurralde guzietan, eta, bakotxak praktikan ezartzen ahal dituenak, baina ber denboran gomitatu gaitu, klimaren nahasmendua saihesteko, eta, talde ekonomiko haundiei eta podere publikoei jendarteen ibilmoldearen ondorioz sortzen diren berotegi efektuzko gasen isurketak molde masiboan ttipitzea ahalbidetzen dituzten aldaketa masibo eta lasterren galdegiteko, determinatuak eta %100 bortxa gabekoak diren ekintzetan parte hartzerat.

alternativesEgunero eta denetan, Alternatiba Itzuliak deia luzatu du, datozen urteetan, funtsezkoa den klimaren egonkortasunaren galderaren arloan, garaipen erabakigarrien lortzeko gaitasuna lukeen klima mugimendu erraldoi baten oinarrien pausatzerat.

Alternatibarekin, harrigarria den herritar dinamika bat martxan da. Klima mugimendu haundi horren eraikuntzan, egiazko trantsizio sozial eta ekologiko baten martxan ezartzen eta jendarte humanoago, jasangarriago, zuzen eta bidezkoago baten eraikuntzan bere ekarpena egiten du. Jadanik 380 000 pertsonatik goitik parte hartu dute Alternatiba Itzuliaren etapa batean, edo Alternatibetan (aldaketa klimatikoari aurre giteko alternatiben Herrixketan), joan den 2013ko urriaren 6etik geroz, jakinez 200 000 pasa azken 5 hilabeteetan direla aktibatu. Asteburu honen bukaeran irailaren 26 eta 27an, askoz gehiago izanen dira mobilizazioetan parte hartu dutenak. Alabainan, beharko dira gehitu iragaiten ari diren 11 Alternatibetako parte hartzaileak (Grenoble, Montpellier, Le Havre, Mimizan, La Loire, Bergerac, Marne-et-Gondoire, Audincourt, Lorient, Sancé eta Parisekoak). Euskal Herriari dagokionez, bi hitzordu azpimarratzekoak dira. Alternatiba Garazi, urriaren 10 eta 11ko asteburuan, eta Alternatiba Bilbo, urriaren 24an. Ez da bakarrik Itsasoko maila igotzen ari, mobilizazioarena ere goiti doa.

Pariseko Txirrindiraultza edo Climat Pride-a
Pariseko Txirrindiraultza edo Climat Pride-a

Eskerrak laguntzaileei!

Bukatzeko, Alternatiba Itzuliaren antolaketak esker erraldoi bat luzatu die Alternatiba prozesuan buru belarri sartuak diren milaka eta milaka laguntzaileei, hilabetez hilabete Alternatiben Herrixkak antolatzen ari direnei.

Alternatiba Itzuliaren heltze egunean berean, Alternatiba Itzuliaren Etapa bat antolatu duten, hitzaldiak, txirrindiraultzak, eta horiekin bat zoazen ekitaldi ezberdinak, topaketak eta bestak antolatu dituzten txirrindularier ostatu eta jatekoa eskaini dieten 2400 pertsona ezberdinei arreta berezi bat eman diete, antolakuntzaren  eskerrik beroenak luzatuz, garaipena denena baita eta.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).