Garapen Kontseilua, Ipar Euskal Herriaren neurriko herriarteko elkargo baten alde

Irailaren 10eko Zuzendaritza batzordearen kari, Garapen kontseiluak deliberamendu bat adostu du Ipar Euskal Herriaren gobernantzari buruz (ikus beherean).
Irailaren 10eko Zuzendaritza batzordearen kari, Garapen kontseiluak deliberamendu bat adostu du Ipar Euskal Herriaren gobernantzari buruz (ikus beherean).

Irailaren 10ean, Garapen kontseiluak, Zuzendaritza batzordearen kari, Ipar Euskal Herri neurriko herriarteko elkargo baten sortzearen alde deliberazio bat adostu du, eta proiektu horren inguruan gizarte zibilaren mobilizatzeko lan baten bideratzea erabaki du. NOTRe legearen ondorioz, herriarteko mapa berri bat marraztua izanen da 2017ko urtarrilaren lehena aintzin. Euskal hautetsiei proposatzen zaie aukera hortaz baliatzea, Ipar Euskal Herriaren neurriko herriarteko elkargo baten sortzeko. Garapen kontseiluarentzat aukera paregabea emana zaio lurraldeari, garrantzizko eskumenak lituzkeen instituzio baten eraikitzeko eta Eskualde erraldoi berrian eragiteko ahaletan izateko. Garapen kontseiluak bere kideen bitartez, gizarte zibila osoa mobilizatuko du, Euskal Herriaren etorkizunarentzat sekulako garrantzia duen eztabaida horren biziarazteko.

EHGK eta Euskal Herriko etorkizun instituzionala

Badu orain 20 urte Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak (EHGK) lurraldeko garapen eta antolaketa orekatu baten alde ekiten duela. Hainbat aldiz, erakutsi du zoin beharrezkoa zen Ipar Euskal Herriak instituzio propio bat ukaitea, lurraldearen beharrei egokituak zaizkien politika publikoak garatzeko.

2012an, EHGK-k Hautetsien kontseilua, politika arloko eta jendarte zibileko eragile andana batekin, gobernuak eta Legebiltzarrak baztertutako estatutu bereziko lurralde kolektibitate baten sortzea partekatu du.

2015eko uztailan bozkatutako NOTRe (1) legearen ondotik, herrien arteko mapa berriz ikusia izanen da 2017ko urtarrilaren 1ean aplikatua izan dadin ; instituzio baten sortzeko aukera berri bat eskainiz. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Prefetak hautetsiei perimetro bakar bat proposatuko die, erran nahi baita herri arteko elkago bakar bat (HELEP)(2) 2017ko urtarrilaren 1etik goiti. 2015eko bukaeran, aholku bozketa baten karietara eta ondotik, 2016ko udaberrian, behin bateko bozketa baten karietara, herriko kontseilu guztiek erabaki beharko dute egitasmo bateratu hori sortu nahi dutenez.

Ikuspegi horrekin, Hautetsien kontseiluak (gaur egungo 10 HELEP-ekin eta EHGK-ren laguntzarekin) ikerketa bat eraman du eta honek erakusten du Ipar Euskal Herriaren neurriko HELEP baten sortzea ahalezkoa izateaz gain, egingarria dela ere. EHGK-k ikerketa horren berri hartu du joan den uztailaren 9an burutu bere BN-an ; bilkura horretan, HELEP bakar honen egingarritasun baldintzak sakontzea eta hautetsiei haien bozka aitzin ahal bezain bat informazio ekartzea helburu duen Hautetsien kontseiluaren desmartxa sostengatzeko mozio bat bozkatu du EHGK-k.

Aukera historikoa

EHGK-k kontsideratzen du Euskal Herriaren neurriko HELEP baten sortzea lurraldeak huts egin behar ez lukeen aukera historiko bat daitekeela! Estatuak, Euskal Herriaren gobernantzaren bilakaera laguntzeko duen nahikeria agertzen du Ipar Euskal Herriaren neurriko HELEP bat sortzea proposatuz. Lehen aldikotz bere historian, Ipar Euskal Herriak legezko entitate bat ukan dezake, eta honekin batera eskumen batzuk, fiskalitate bat eta ordezkaritza politiko bat. Ikerketak erakusten duen moduan, HELEP egingarria da lan bateratu nahikeria bat agertzen baldin bada eta ikuspegi hau partekatua baldin bada: etorkizun bateratu bat marraztu eta gure indarrak metatu ote nahi ditugu? Ingurune instituzionalaren ikuspegitik, Ipar Euskal Herriaren neurriko herri arteko elkargo bat deszentralizazioaren historiaren norabidetik doa.

HELEP baten abantailak Ipar Euskal Herriaren etorkizunerako

 Legeak herriarteko elkargoei politika publiko anbiziotsuak garatzeko ahala eskaintzen die: ekonomia, garraioa, etxebizitza, lurralde antolaketa, lur jabetza, hornikuntzak eta biztanleriari zerbitzuak, kultura, hizkuntza, mugazgaindiko lankidetza… Honekin ere beste kolektibiateetako eskumenak (Eskualdea, Departamendua…).

« Ipar Euskal Herria HELEP » batekin, politika publiko horiek Ipar Euskal Herriaren neurrian antolatzen ahalko dira baina baita tokiko lurraldeetan ere, mendia eta itsasbazterra, hiria eta baserriaren artean sortu beharreko elkarrekikotasun batean.

 Ipar Euskal Herriaren neurriko herriarteko elkargo batek datorren eskualde handian izaera bat eta pisua ukaitea ahalbidetuko luke. Lurralde erreformak Eskualdeen berrantolaketa ekarri du: Ipar Euskal Herria 2016an, Akitania, Poitou-Charentes eta Limousin bateratuko dituen eskualde batean aurkituko da.

Ipar Euskal Herria, HELEP bakar bat bilakatuz, Eskualdeko bigarren herriarteko elkargoa bilakatuko liteke Bordeleko metropoloaren ondotik. Kokapen estrategiko horri esker, Europako parte honetan abian ezarriak diren estrategia handien solaskide nagusi bat bilaka daiteke Ipar Euskal Herria.

Ipar Euskal Herriaren neurriko herriarteko elkargo baten alde!

Garapen Kontseilua Ipar Euskal Herriko herriarteko elkargo baten sortzearen aldekoa da. Garapen kontseiluko erakunde kide guztiak, eta molde zabalagoan gizarte zibila, horren alde mobilizatzera gomitatzen ditu. Ipar Euskal Herriaren neurriko HELEP bat sortuz, aldi berean instituzio ezagupen eskaera historikoari erantzuten zaio eta biztanleen zerbitzuko politika publikoak eragingarriagoak bilakarazteko ahalak emanen zazikio.

Ipar Euskal Herriko herriarteko elkargoa, batasunaren aldeko parioa eta etorkizunerako berme bat da!

Garapen kontseilua prozesuaren eragile

Ideia handi horren bultzatzeko, Garapen kontseilua oraidanik engaiatzen da bere parte hartzea ekartzera eztabaidara hautetsiak eta jendarte zibila argitzeko asmoz. Sentiberatze lan bat 2016ko udaberria arte…
Hemendik urria erdira, EHGK-k jendarte zibileko eragileak mobilizatuko ditu haien parte hartzea ekar dezaten eztabaidara alde batetik, baina ere horrelako eraikitze kolektibitate baten abantailak identifikatzeko, eta instituzio aukera honi buruz jarrera argi bat har dezaten. EHGK-k IRITZI zurkaiztuago bat ekarriko du azaroan, ekarpen guzti hauen ondorioz. Urrunago, EHGK, bere kideetaz gain, jendarte zibileko eragileen sentiberatze eta mobilizazio desmartxa batean sartuko da; desmartxa sendotzen ahalko duten beste argudio batzuk ateraraztea izanen da xedea.

EHGK-aren jarrera berri bat eraiki behar 2016ko bukaerako

Herrien azken bozketaren ondotik, Euskal Herriaren paisaia instituzionala ezagutua izanen da. EHGK-k orduan bere etorkizuna berriz moldatu beharko du. NOTRe legearen arabera(3) horrela, Garapen kontseiluak plantan ezarriak izanen dira 20 000 bitzanle baino gehiagoko HELEP-etan eta hauen inguruak zehazten ditu. Koadro horretan eta Euskal Herriko berezitasunak kontutan hartuz du Garapen kontseiluak haren erreberritzea datozen urteetarako aurreikusi beharko: ordezkaritza, zergina, antolaketa, finantzamendua, etab. Herrien bozken biharamunean, EHGK lanketa bat irekitzera engaiatzen da, proposamen bat hautetsiei aurkezteko 2016 bukaerako.

(1) NOTRe: Nouvelle Organisation Territoriale de la République/Errepublikako Lurralde Antolaketa Berria dakarren legea
(2) HELEP: Herriarteko lankidetzako Erakunde Publikoa. Fiskalitate propioduna. Bi estatutu posible: Hirigune elkargoa edo hirialde elkargoa.
(3) 88. artikulua / L. 5211-10-1 Art.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).