Ibiltzen dena pixkabat mundu zabalean astez aste
Ikasteko ta aberasteko tokiak atxeman arte
Labirintoan baldin badira ere dozenaka ate
Mundu huntako bide guziek Erromara daramate.
Historia dute zubiek, elizek, hilerriek ta karrikek
Arkitektura, museo, arte, … turistek ikusteko prest
Imperatore handi mandiei buruz zion Obelixek:
“Ez dira bate burutik sano erromatar handi horiek!”
Beste gisako fenomeno bat karrika hertsietan barna
Denak 2 litro perfumerekin, jantziak Dolce Gabana
“Gel”-a gehituz, hori litaike errromatar guzien xarma!?
Trevi Iturriaren leienda egiaztatzeko arma!?
Pizza, ta pasta, ta mozarella… erromatarren zilborra
Nolanahika ez da aipatzen jatekoaren alorra
Erroman dute erabakitzen, jakin dezazuen horra:
Mundu mailako elikadura politika orokorra.
FAOn, ta World Food Programe-an gobernuak dira biltzen
Lege bateko kakotx batentzat laurden batez negoziatzen!
Esplikatzeko: Erroman dute politikoek pentsatzen
Indonesioan ta Tanzanian jendeak zer duen janen.
Inertzia ta diskonekzioa FAO-ren bi hernia
Dena azaletik, superfizialki, ustez landuaz mamia.
Aldarrikatu soberania ta tokiko autonomia
Mundu osoko laborariek oihukatuz “Mamma mia”!