Hara nola deitzen den polliki-polliki irakurtzen ari dutan liburua.Polliki diot, ez baita gehienetan irakurtzen dituztan nobelen gisakoa!!Liburu hunek lekukotasun batzu aipatzen ditu, bizi zati batzu… Beren herritik ihes joan diren edo ihes egitera saiatu diren jende batzuen lekukotasunak. Egunerokoa hots, kasik egunero berrietan aipatzen dena…
Zati batzuek bereziki hunkitzen eta inarrosten dute:
«Frantzia iparraldean, aireportu bazter batean dagoen herrixka batean, gizon bat goizik jeiki da. Hain gostuko dituen lanetan ari da: bere etxe inguruan duen lur zatiaren artatzen. Bere tresnen ezartzeko etxolan sartzean, sesiturik gelditzen da: izigarriko nahaskeria bada barne hartan eta nahaskeriaren erdian gizon larru beltz baten gorputza!! Kanpora ateratzean beste bat!! Zer mila deabru!! Astirian, berria telebistan aipatzen dute: jende multxo bat ageri da etxearen jabeen sustenguz etorria; auzapezak hitza hartzen du: «Jadanik pleinituak gira. Aldi huntan baratzeko etxola bat zen eta ez da kolpaturik izan. Bainan norbaiten edo eskolaren gainean erori balitz, ohartzen zirezte? Hunek ezin du iraun.» Hara haren hitzak. Gibelean auzoek baieztatzen dute, norbaitek, bere eskua, etxearen jabearen sorbalda gainean pausatzen du… »
Eta urrunago:
«Ugartearen inguruan,bi aste barne, hirurogei bat imigrante ito da, bainan, dio poliza buruzagiak, zenbaki hau, seguraski, egiazkoa baino apalagoa da. «Ondorioz, jendea ez da gehiago menturatzen arrain jatera! dio kexu den arrantzale batek kasetalariari.»
Hortan geldi, nahikoa da ez ?