Euskal Moneta elkarteak – Ipar Euskal Herriko tokiko monetak, Ezohiko Biltzar Nagusi batera deitzen du eta elkartearen kide guztiak gomitatzen ditu Azaroaren 20-an Ostegunarekin 19:00-etan, Cordeliers karrika 20-ean, 64100 Baiona (Manu Roblez Arangiz fundazioan). Eusko moneta elektroniko baten plantan ematea izanen da Ezohiko Biltzar Nagusi honen gaia, kontu pertsonal moduan partikular, enpresa eta elkarteentzat, baita ere transferentzi, kentze eta txartel bidezko ordainketak egiteko aukerekin 2015-eko urtean zehar. Noski Eusko billeteek zirkulazioan segituko dute.
Ezohizko Biltzar Nagusiko lehendabiziko zatia, eusko moneta elektronikoaren printzipioa eta abian jartzea aurkeztua izanen da, proiektuaren hasieratik aktatua dena 40 funtzionamendu arauetan. Eztabaida batek segituko du eta moneta elektroniko baten erabileraren gauzatzearen baieztatzea.
Bigarren zatian, juridiko, informatika, logistika, komunikazioa, kontabilitatea, finantzak et itzulpen arloetan sortu behar diren lan taldeak azkertuak izanen dira. Lan talde hauek urte bukaera baino lehen horrelako pasatze baten ondorio guztiak zehaztu eta ebaluatu beharko dituzte, eusko moneta elektronikoaren erabilerak sortutako aspektuak aztertuak izan daitezen, haien artean kide eta ordainketa txartel baten sortzea adibidez.
Kolegioen Batzordeen baieztapena
Lan honen ondotik, Euskal Moneta elkarteak Kolegioen Batzordearen bilkura bat antolatuko du, txartel elektronikoaren sortzea eta gauzatzea baieztatu beharko duena, lan talde ezberdinek bildutako informazioak kontutan hartuz.
Gai zerrenda zehatza elkartearen webgunean eskuragarri izanen da Ezohiko Biltzar Nagusia baino lehen. Azken hau deneri idekia da, bakarrik kotizazioa eguneratuta duten kideek bozka eskubidea izango dute.
Eusko-ari buruz xehetasun eta informazio gehiago ondoko bideoetan : www.euskalmoneta.org/videos