Manu Robles-Arangiz Fundazioak, ELA Sindikatua (Hego Euskal Herrian gehiengoa duen langile konfederazio sindikala) Ipar Euskal Herrian ordezkatzen du. Azaroaren 1an, Fundazioaren Iparraldeko ibilbidearen 10. urtemuga ospatuko da. Bere 10. urtemugaren karietarat, Fundazioak erabaki du trukada, azterketa, hausnarketa eta formakuntza talde baten plantan emaiterat, MRA Fundazioaren ibilbide eta filosofian, logika abertzale, aurrerakoi eta idekian, bortxa-ezaren ildoan, egiteko molde erradikal eta pragmatikoan, bai eta independentean beren burua kokatzen duten guzier idekia. Horrez gain, larunbata honetan, azaroaren 1an, mintzaldi-eztabaida bat antolatua da arratsaldeko 15:00etan MRA Fundazioaren Baionako egoitzan (20 Cordeliers karrikan). Hausnarketa eta trukada denbora horren helburua da abertzale mugimenduaren oinarriko kontzeptuen (burujabetza, autodeterminazioa, independentziaren…) ber-ikertzerat 21. mendeko testu inguruan.
Osoki euskaraz iraganen den mintzaldi-eztabaida (zuzeneko eta bat bateko itzulpenak segurtatuak izanen direlarik kaskoen bidez) Pantxika Maitiak animatuko du eta 2 tartez osatua izanen da:
- 15:00-16:30 : Eskozian, Katalunian eta Euskal Herrian diren autodeterminazio prozesuen hausnarketa. Parte hartzaileak: Eneko Bidegain (kazetaria), Amaia Muñoa (ELA Sindikatua), Angel Oiarbide (Gure Esku Dago) eta Mario Zubiaga (unibertsitarioa)
- 17:00-18:30 : Euskal burujabetzari buruz mundializazio neo-liberalaren eta krisi sozial eta ekologikoen garaian hausnarketa. Parte hartzaileak: Joseba Azkarraga (soziologoa) eta Michel Berhocoirigoin (laborari sindikalista).
Mintzaldi-eztabaida honetan parte hartzeko tokiak zorrozki mugatuak dira eta ondorioz baitezpadakoa da izenaren emaitea aintzinetik deituz 05 59 59 33 23 zenbakirat.
Arratseko 18:30tan (aldiz, hor ez da izen emaite beharrik) MRA Fundazioaren egoitzan antolatua izanen da zintzur bustitze eta eta kilikatze bat. Bertan elgarrekin ospatuko dugu MRA Fundazioak Iparraldeko mugimendu abertzale eta aurrerakoiaren zerbitzuko eraman duen 10 urteko lana. Ongi etorria deneri!
Xehetasun gehiago Enbat.info-n jada argitaratutako artikuluan aurkituko dituzue hemen klikatuz: www.enbata.info/articles/10-ans-de-travail-en-iparralde