Saia berriak

SaiaberriakHerrialde batzuek turismoan bakarrik omen dute euren etorkizuna. Joan den mendearen erditik entzuten dugun lelo zaharra da hori. Gaurko kinkak ez du arazo hori konpontzen naski, apirila bukaeran Frantziako telebistan erakusten zen Greziari buruzko erreportaia batean ohartzen zenez. Troika deitzen den Europako Batasunak, Munduko Diru Funtsak eta Alemaniako Gobernuak hirukoteak hondatu dute Greziako ekonomia. Papandreu ministro ohia nahiko argia izan zen Troikak aurkeztutako austeritate egitasmoa greziarrek erreferendum baten bitartez onhar zezaten proposatu zuelarik.

Zoritxarrez Sarkozy eta Merkelek egindako presioengatik porrot egin zuen proposamen horrek eta Papandreu ministroak ezena politikotik alde egin zuen. Erreferendum horren emaitza zer izanen zen jakin ba zekiten naski estatu buruzagi horiek. Europa guztira mendeetan zehar Grezia Zaharretik hedaturiko demokrazia bera mende honetan Greziaren aurka jarri zela argi da,  isekakor jo daitekeena. Kanpoko zorra gutxiagotzeko erretreta eta hilekoak murriztuz gero, egoera gero ta larriagoan jartzen ari da Greziako herritargo xumea, eskuin muturreko propaganda elikatuz eta zorraren kopurua Greziaren kanpoan ibiltzen dela kontutan harturik. Europako beste herrietatik heldu turismoak eta horri dagozkion inbestimentuak Grezia salbatuko dutelako siniskeria hedatzen ari da.

Ondorioz, beste jende mota batzuren   «zoriona»   egiten ari da zuzengabeko politika hori: diru beharra duten famili greziarrek baduten etxeetako bat edo egoitza bakarra saltzen dute, eta beharrak eraginda beste merkatuetan baino merkeago. Naski aukera ona da Bretaina Handi, Frantzia eta Alemaniako herritar sosdunek etxe merkeak eros ditzaten. Batzuek diotenez, egoera gorrian dauden greziarrentzat «laguntza» da, etxearen ordez diru frango daukatela eta langabeziak eragiten dituen galerak neurri batean behintzat, deusezta ditzaketela. Bainan saldu duten etxea, zeukaten bakarra balinbada eta horren salmentatik atera zuten diru guztia xahutuz gero, zer gelditzen zaie lana galdu duteneri, kaleko espaloia baino ?  Ez edozein familia beharretan dagoelarik etxe bakarra saltzea ez da jalgipena hoberena, eta politika hori bigarren bizitzarako etxe merkeak bilhatzen duten lotsarik gabeko jendeeri baliagarri zaie. Aldiz bi etxe dituzten greziako famili batentzat, bietako baten arrotz bati alokatzea hobeago da.

Grezian pairatzen dutena Espainiako estatuan ere gertatzen da, etxe merkatuko burbuilaren leherketa bukatu ondoren. Bainan Korsikako Batzarrak oraintsu proposatu duen legearen arabera, saia mota berri horren erasoaldiak apal daitezkeela badirudi, Pariseko Kongresuak oztoporik jartzen ez duen neurrian. Korsikan egin dutena zergaitik ez Iparraldean, Bretainan eta Okzitaniako herrialde zenbaitetan ere proposatu, kontutan harturik herrialde guztiek horiek arazo berdina badutela etxebizitzatik egiten den espekulazioaz? Zeren eta saia berriek min asko egin dute eta oraindik egiten ari dira bazter horietan. Proposamena Korsikatik etorriaz gainera, aipatutako Hexagoniako lekuetatik etortzen bada, indar gehiago Parisen ukanen duelakoan nago. Bitartean Iparraldean egiten den etxemultzoen politika batzuk jarrai daiteke, zeinaren arabera udalherrian lurralde baten erosteko, bertan jaioa izan behar baita edo bertako batekin ezkondua izan behar baita. Dakidanez, halako lege baten egitean Parisetik iragan gabe herrikoetxeari dagokio.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).