Hauteskundeen uzta

VallstaIjitoakIgandeko hauteskundeetan bildu belarondoko garratzaren ondotik, ezkerreko hautesle asko beldurtzen bezala, Hollandek Valls deitu du gobernu berria osatzeko. Jakes Bortayrouk orroitarazten dizkigu Valls-ek egin balentriak barne ministro karguan. Azpimarratzen du ere zergatik baikor izan gaitezkeen hauteskundeen emaitzak ikusita.

Aburu hau idazterakoan atera da berria: Hollendek Valls izendatu du lehen ministro karguan. Horrela erantzun nahi izan dio herri hauteskundeetan alderdi sozialistak jasan duen porrot historikoari. Haatik definitu duen bide orrian aldaketa nabarmenik ez da ageri. Bere ildo sozial-liberalean segitzen du.
Erantzukizun itunari” kapelutik atera duen “elkartasun ituna” gehitu dio eta bere gobernuko koalizioa salbatzeko asmoz, trantsizioa energetikoari erreferentzia egin dio. Beste zerbait espero zitekeen ? Hollande eta buruzagi sozialista gehienen partetik segur aski ezetz.

2012ko maiatzetik hona, promesak eta hauteskunde kanpainako diskurtsoak goiko apaletan altxaturik, urratsez urrats demostratu dute zein klase interes babesten zituzten, zein garapen eredu hobesten zuten, zein puntutaraino irentsi et asumitua zuten ideologia ekonomiko liberalaren errezeta nagusiak, egoera okertu baizik ez badute egiten ere.

Sakelan gelditzen zitzaion azken karta atera du frantses presidenteak, hots sundaketetan fama handiena duen ministroa. Etorkinentzako bozka eskubidearen promesa pikutara igorri duena, nortasun kontroletako baieztagiriarena bezala. Rom-en kanporaketak defenditu dituena edota 35 orduko legea deuseztatu nahi duena. Valls Manuel, Euskal Herriarentzat Frantziako aurpegi itsusiena: errepresioa jarraitu eta Auroren estradizioa gauzatu duena, bake bidean PP-ren blokea sustengatzen duena, Lurralde Kolektibitatea mespretxu osoz ukatzen duena. Sarkozyren profila duen pertsonaia ezagutuz, hitz eta esku gogorrak aurreikus daitezke, ordenaren goraipatzea, espantukeria batzuk bai eta polemika frango ere. Bere karrera politikoan etapa berri hau lagungarria izanen ote zaion ezin erran. Sozialisten hondamendia saihestuko ote duenez, zalantza frango aldiz.

Euskal Herrian azti handia izan gabe ere, paria daiteke ez direla garai hoberenak hurbiltzen. Abertzale eta sozialisten arteko harremanak ez ditu errextuko, herri hauteskunde hauetan han hemenka lotu diren aliantzak kulunkaraziz.

Hautesle kopuruaz gain, balio handiko esperientziak
biltzeko aukera ere izan dira hauteskundeak:
prestaketa lan sakon eta emankorra,
ehundaka jenderen aktibazioa
eta herri politikagintzan inplikazioa.

Abertzale ezkertiarren gorakada

Panorama horrek halere ez digu gordetu behar hauteskunde horiek ekarri duten uzta. Prentsak jadanik luze zabal azpimarratu du abertzale ezkertiarren gorakada, hautetsi eta auzapez andana bat emaiten duena. Bainan hautesle kopuruaz gain, balio handiko esperientziak biltzeko aukera ere izan dira : prestaketa lan sakon eta emankorra, ehundaka jenderen aktibazioa eta herri politikagintzan inplikazioa, tokiz toki beste  sektoreekin lan egiteko parada, erronka politikoei buruzko gogoeta aberatsak eta horiei erantzuteko heldutasun politiko ariketak, aliantza esanguratsuak, jendarteari nahiz beste indar politikoei mezu zorrotzak.

Nahiz eta erabakiak tokiko taldeen esku egon, nahiz eta talde horiek abertzale mugida baino zabalago izan, oro har koherentziarekin jokatu dute abertzale ezkertiarrek bultzatu ekipa horiek. Bil Gaiten dinamika abiatu zelarik holako kapital politikoa biltzea espero zen. Gaur, espanturik gabe parioa kausitu dugula erran daiteke. Gaur EH Bai baztertu ezinezko eragile politikoa da, gero eta pisu politiko gehiago duen indarra. Garai berri bat irekitzen zaigu, aukera bezainbat erantzukizunez betea. Eta lehen lehenik, hautetsien antolatu eta elkar laguntzea, herri mailako politikagintzan emankor eta sinesgarri izan gaitezen. Udalbiltza bezalako proiektu estrategikoa indartzea ere aipa daiteke eta dudarik gabe abertzaleen emaitza hauek borroka ildoak lagunduko dituzte: Iparraldeko ezagupen eta egituratze instituzionala, euskararen aldekoa, AHT-ren kontrakoa,  etxebizitza, trantsizioa ekologikoa eta beste hainbat. Ondoko hitzorduak prestatu beharko dira, 2015eko lurralde hauteskundeak (erregiokoak eta departamentalak), maiatzeko europarrak ahantzi gabe. Heldu diren hilabeteetan hauteskundeen dinamika baliatuz, beste erronka nagusietako bat dugu EH Bai ahal bezainbat militanteekin herriz herri antolatzea, funtzionamendu demokratiko bat xutik ezarriz.

Valls badator? Bai, bainan Euskal Herrian errezibitzeko prestatuak gara!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).