Paretak mintzo

Txomin Olhagaray militante abertzalearen omenezko homa-irudia Itsasun.

“Murru xuritua, herri isildua”. Lau hitz banderola xuri baten gainean. Gibeletik, 600 pertsona Itsasuko karriketan barna, Txomin Olhagaray militante abertzalearen omenezko horma-irudiaren sustenguz. Zenbait egun lehenago, prefet berriak hautsak harrotu zituen berriki tindatutako mural horren ezabatzea aginduz (bidenabar, memoriaren transmisioa zangopilatuz eta egia itxuraldatuz). Pareta hau berriz xuria bilakatuko da. Hala erabaki du Estatuaren autoritatearen eta batasunaren berme den ordezkariak. Hala izan bedi. Anitz balitzateke errateko prefetaren balentria berri horri buruz. Gaurkoan, eraso hori abiapuntu gisa hartu nahi nuke espazio publikoaren erabilerari buruz zenbait gogoeta partekatzeko.

Eztabaida publikoaren leku

Gaia ez da gaurkoa. Bere askatasunaren alde borrokatzen den herria da gurea. Eta Pasaiatik Baigorrira, Bidarraitik Errekaleorrera, Altsasutik Patxa plazara… errealitate horren ispilu dira gure paretak. Turistek mural horien aitzinean selfieak egiten dituzten bitartean, batzuei jasanezina egiten zaie karriketan barna gure memoria eta aldarrikapenekin topo egitea. Uda betean, Baionako bestetan banderolak eta Palestinako banderak kentzeko agindua horren ilustrazio bat besterik ez da.

Baina gure aldarrikapenak ez dira bakarrik ezabatuak. Azken asteotan, beste batzuk gainezartzen ari zaizkigu eta eskuin muturrak ere paretak bereganatzen ditu azkenaldian. Maleruski, adibideak ez dira falta. Uda huntan, Ainhize- Monjolosen, Lekunberrin, Bidarten edo Leitzan pintada faxistak agertu dira. Eta Irunen edo Baionan paretak aire libreko foro ireki bilakatu dira.

Oroitzen gara Baionan “Poils incarnés” erakusketak jasan behar izan dituen eraso desberdinez (“Tes poils, on s’en fout. Gaza, pas du tout”). Lerro horietara ekarri nahi nuke ere hortik zenbait metrora etxebizitza eskubidearen aldeko mural batean norbaitek idatzitakoa: “Tes cours d’AEK ne font pas de toi un·e basque!” Erasoa deblauki eta bortizki gomitatzen da gure adierazpen espazioetara.

Espazio publikoa gureganatu

Iragarki panelak, pantaila animatuak, saltegietako erakusleihoak, autobus gaineko iragarkiak… publizitatearen bidez kapitalismoa zentimetro karratu libre orotan sartua zaigu. Kolaki, pintada edo desbideratzeen bidez ere, eskuin muturrak gure karrikak eta bide bazterrak bereganatzen ditu. Eta gure hiri gentrifikatuetan, karrikako arte despolitizatuak protesta oro neutralizatzen du, sozialki onartuak diren obrek haserretik sortzen direnak ordezkatuz (“art washing“).

“Poetikoki ala politikoki, karrikak guregana ditzagun!”

Gure bestak bezala, espazio publikoa ere ez da neutroa! Habanatik Belfastera, Bogotatik Marseillara, Londresetik Valparaisora… beti maitatu dut paretek, zikinontziek, plazetako aulkiek, bide bazterreko zutoinek edo afitxatze taulek kontatzen dutena deszifratzea. Karrika, herri baten larrua da. Bertan azaleratzen dira beste tokietan debekatutako orbainak. Beraz ez, jaun prefeta: tindu zentimetro karratu batzuk ezabatuz, ez duzu herri honen askatasun gosea deuseztatuko. Segituko dugu arrailtzen ari diren muralak berritzen, xuriak diren paretak tindatzen eta garbiegiak diren komunak stickatzen… Baimenik galdetu gabe. Batzuetan haserretik, besteetan umoretik, transgresiotik beti. Poetikoki ala politikoki, karrikak guregana ditzagun!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude