Euskara poeten hizkuntza

Werner Herzogek Donostia Saria jaso du Zinemaldiaren irekiera galan. Euskararen eta euskal kulturaren aldarria egin du zinemagile alemaniarrak. Klika irudian Beerriako bideoa ikusteko.

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Badira garai batzuk non Euskal Herri osoa zeharkatzen dituen gai transbertsalak ageri zaizkigun, batzuetan txarrerako, beste batzuetan onerako. Azken garai hauetakoek herritar, abertzale eta ezkertiar gisa gu guztioi arreta eta borrokarako griña pizten digute, hau da, batetik euskararen inguruan Euskal Erkidegoan zein Ipar Euskal Herrian pairatzen ditugun erasoak, eta bestetik, beste estilo batekoa baina aurrekoarekin lotura zerbait ukan dezakeena, hauteskundeei begira argitaratzen ari diren hauteskundeen zundaketek eskuin muturrari ematen dioten bozkaren gehiengo zabala.

Abendura arte Euskal Herriko xoko jakin batzuetan bertso txapelketako kanporaketak, finalaurrekoak eta finala lehiatzen diren une honetan, Pirinio Atlantikoetako prefetak, bere aitzinekoaren ildoari jarraituz, Larresoroko herriko etxearen aurka jotzen zuen bide bati euskal izendapena eman ziolakoan. Hego Euskal Herrian, berriz, larritzat eman daitezkeen euskararen kontrako eraso etengabeak entzuten dira irrati edo telebistaren bidez, azkenekoa sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko hizkuntzaren plangintzarako neurriak proposatzen dituen dekretua baliogabetzea.

“Bi gertakari hauek hizkuntzaren aldeko borroka segitzea eta indartzea oraindik ere ezinbestekoa dela erakusten digute.”

Bi horiei beste hainbat gertakari gehitzen ahalko genizkieke, baina zerrendatu baino, hauek beste hainbat bezala gure hizkuntzaren aldeko borroka segitzea eta indartzea oraindik ere ezinbestekoa dela erakusten digute. Joan den ekainean milaka lagun atera ziren Iruñeko karriketan euskararen ofizialtasun osoa eskatzeko. Datorren azaroaren 21ean, euskararen garaia dela aldarrikatzera beste milaka herritar aterako gara karrikara Baionan, eta eraso horiek ozen eta azkar onartezinak zaizkigula zabalduko dugu.

Werner Herzog zinegile alemaniarrak, Donostiako zinemaldian Donostia ohorezko saria eskaini ziotenean honako hau erran zuen: “Aldiro segitzen ditut bertsolarien lehiak, Youtuben. Ez dakit euskaraz, baina txunditu egiten nau, (….) poeta horiek elkarri erantzuten ikusteak. Sentipena dut herri bat badagoela hor, eta komunitate horren parte naizela iruditzen zait, sari hau haien eskutik jasota”.

2027. urteko hauteskundeen zundaketek Espainian Vox eta PParen arteko batasuna garaile jartzen dute, eta Frantzian berriz, RN alderdia indartsu agertzen zaigu. Euskal Herrian zein munduan pentsamendu bakarra zabaldu nahi du eskuin muturrak, non gure hizkuntzari ez zaion lekurik utziko, folklorizatzeko baizik, non begirada, kolore eta iritzi anitzetako gizarteari ez zaion bozik emango, ezberdintasunari begira beldurra pizteko baizik.

Herzogek errandakoa gogoratuz, Karlos Linazasorok poesiari buruz erraten dituenak nabarmentzea merezi du hemen: poesia “zerbaitetan sinestea” da, “bizimodu bat da, gauzak begiratzeko modu bat” da. Euskara poesiaren hizkuntza den heinean, pentsamendu bakarreko ideiei eta Biarritzeko Canon Français banketea bezalako ekimenei aurre egin eta aurkako herri gisako harresia eraikitzea ezinbestekoa zaigu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude