Martxoaren 19tik 29ra, ehunka mila lagunek parte hartuko dute Korrikan, euskararen aldeko aldizkako lasterketan. Duela berrogei urte baino gehiago bezala, korrikalariak Atharratze-Sorholüzetik abiatuko dira. Aukera paregabea izango da Basabürüa eskualdea argitan jartzeko. Korrikalariak hamar egun geroago iritsiko dira Bilbora, martxoaren 29an. Hainbat xiberotarrek parte hartu dute “Korrika Basabürütik abiatzen” kantuan – Anna Iraolaren eta Aloze-Ziboze-Onizegaineko Hiruak taldearen hitzekin eta Niko Etxarten musikarekin -, baita Elsa Oliarj-Ines (Atharratzekoa) egindako bideoklipean ere. Korrikaren abiatzea baino lehen denetan zabaldu beharrekoa.
Hitzak : Anna Iraola eta ALOZE-ZIBOZE-ONIZE ko HIRUAK elkartearen Eüskaraz bizi batzordea
Ahaidea : Niko Etxart
Müsika eta moldaketak : Oihan Oliarj Ines
Kantorearen grabaketa : Pierre Vissler « Vivi »
Bideoklipa : Elsa Oliarj Ines
Korrika basabürütik zaikü abiatzen
Hebenko herri ttipiak ihaurrausiz
Aize buhet batek gütü hartzen
Gure hizkuntzaren bidea erakutsiz…erakutsiz !Hasi ginen gordaxka eüskaraz ikasten
Bordalte eta ezkaratz biziarazten
Bena hizkuntzari atzaman genion olha
Herrian plantatüz ikastola…ikastola !Arbaila non Pettarra eta Basabürüan
Gure nortarzüna dügü Euskaran
« EUSKARA GARA », gütük, gütüketzü zoin gütün
Halaber, (halaber !)
Halaber euskalki orotan, gure euskalki orotan
Ama mintzoa heda-zabal dezagün !!!Sibaseako Madalena dügü bertan
Sorne Unzueta-Landeta han
Transmisione ta erabilpenari etxeka
Atharratze, Bilbo ber güdüka…ber güdüka !Arbaila non Pettarra eta Basabürüan
Gure nortarzüna dügü Euskaran
« EUSKARA GARA », gütük, gütüketzü zoin gütün
Halaber, (halaber !)
Halaber euskalki orotan, gure euskalki orotan
Ama mintzoa heda-zabal dezagün !!!Errekak jüntatüz ühaitza da hazten
Ele_egitez eüskara ere indartzen
Ez düda, zü ere zira honki jina
Goatzan denak eüskaraz, jo aitzina…jo aitzina !Arbaila non Pettarra eta Basabürüan
Gure nortarzüna dügü Euskaran
« EUSKARA GARA », gütük, gütüketzü zoin gütün
Halaber, (halaber !)
Halaber euskalki orotan, gure euskalki orotan
Ama mintzoa heda-zabal dezagün !!! (x2)

by