2026ko herriko bozen lehen itzulia: ezkerreko abertzaletasunaren proiektuak Ipar Euskal Herrian aitzinatzen segitzen du

“Herriko bozak: lurralde proiektua ere jokatzen den hitzordua” 2026/01/29ko adirezpena irakurtzeko, klika irudian.

Martxoaren 15ean iragan da 2026ko herriko bozen lehen itzulia. Ipar Euskal Herri osoan, hautesleak bozkalekuetara joan dira gure lurraldearentzat erabakigarria den hitzordu honetan beren ahotsa entzunarazteko. Lehen itzuli honek azken urteetan ezkerreko abertzaleek egindako aitzinamenduak berresten ditu. EHBaik deia egiten du bigarren itzulia izanen den herrietan masiboki mobilizatzeko.

Ezkerreko abertzaleen aitzinamenduak segitzen du

Gaur gauean, Ipar Euskal Herriko 146 herrik badakite jada zein izanen den haien herria gidatuko duen gehiengoa. Ezkerreko kide abertzaleak dituzten edo haiek gidaturiko zerrendek Uztaritze, Ziburu, Hiriburu, Itsasu, Donapaleu, Baigorri, Aiherra, Bidarrai, Biriatu, Lekuine, Izura, Lexantzü, Ligi, Gabadi, Gamarte, Getaria, Mendibe, Ortzaize, Suhuskune eta Urepeleko herriko etxeak atxiki dituzte; eta lehen aldiz Senperen garaipena lortu dute lehen itzulian. 2020an, ezkerreko abertzaleek 15 herriko etxe eskuratu zituzten. 2026an, berriz, lehen itzulitik bertatik 21 herriko etxe kontatzen ahal ditugu.

EHBaik azpimarratu nahi du Donapaleun eta Senperen lehen aldiz ezkerreko auzapez abertzale bat izatea aitzinamendu garrantzitsua dela. Azpimarratzekoa da ere Hendaia Biltzen zerrendaren emaitza, 2020tik hona 12 puntuz emendatu baita herritarren sustengua eta bigarren itzulian izanen da. Hazparnen ere, Herritarrekin zerrendak %9tik %28ra aitzinatu da sei urtean, eta 4 hautetsi lortu ditu. Bigarren itzulirako, ezkerreko abertzaleak ongi kokatuak dira Azkaine, Bokale, Urruña eta Arbonan.

Halaber, hauteskunde hauek erakusten dute ezkerreko abertzaleek parte hartzen duten dinamikak BAB hirigunean errotzen ari direla. Bokalen, Vivons Boucau zerrenda lehen postura heldu da eta garaipena lortzeko aukera argia du. Angelun, Hemen Angelu zerrendaren dinamikak bi hautetsi abertzale sartzea ahalbidetu du historian lehen aldiz Ipar Euskal Herriko bigarren hirian. Biarritzen, Biarritz Berri zerrendak emaitza biziki ona lortu du eta erabakigarria izanen da bigarren itzulian. Baionan, bigarren bukatuz, emaitzak erakusten du Euskal Herriaren errealitatea kontuan hartzen duen ezkerraren batasunaren alternatiba irabazle bakarra dela, 2024ko legebiltzarrerako hauteskundeetan gertatu zen bezala. Deitoratzen dugu bide hori trabatua izan dela.

Balore abertzaleen sustraitzea

Aitzinamendu hauekin guziekin, ezkerreko abertzaletasuna ezinbestekoa da Ipar Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko. Ezkerreko boz abertzalearen indartzeak gure oinarrizko balioen sustraitzea sendotzen du: euskararekiko atxikimendua, feminismoa, ekologia eta gure nazioa biziarazteko borondatea. Euskal Herriaren burujabetza prozesua behetik gora bultzatzeko herriak funtsezkoak dira, eta EHBaik azpimarratu nahi du hauteskunde hauetan proiektu abertzalearen indartzeak Euskal Herriaren nazio eraikuntzarako lanabes berriak eskainiko dituela.

2020tik hona, proiektu abertzale, ezkertiar, feminista eta ekologistak gero eta herritar gehiagoren sustengua eta konfiantza jasotzen du. Orain arte bezala, ardura handiz jarraituko dugu emandako konfiantzari hutsik ez egiteko lanean.

Azkenik, berriz ere azpimarratzen dugu bigarren itzulia izanen den herri guztietan mobilizatzen segitzeko beharra, proiektu aurrerakoia, abertzale, feminista eta ekologista defendatzeko. Herri batzuetan, bigarren itzulia erabakigarria izanen da.

Martxoaren 22an, bozka masiboki!

EHBai
2026eko martxoaren 15a

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude