Jean-Louis DAVANT:
“Ximun Haran (1928-2013ko abenduaren 9a), lehenik pilotaria zen, fama haundikoa, eta bereziki trinketean buruz buru hoberena.
Gero, euskal kulturaren alde hasi zen, ikasleen Embata elkartean, Euskalzaleen biltzarrean eta «Club du Disque Basque» delakoa sortuz, kantuen grabaketan.
Laster kultura mugimenduaren mugak ikusi zituen. Frantses podereak ez bait zion kasurik egiten, ez biderik idekitzen.
Beraz pentsatu zuen politikan sartu behar zela. Abertzale mugimendu bat piztu eta euskal podere nazional bati buruz joan. Bereziki gure kulturaren zaintzeko eta hazteko.
Enbata kaseta sortu zuen eta gero Enbata mugimendua lagun zenbaitekin. Hortan ere aitzindaria izan zen, lehenbiziko urteetan, eta, zor haundia diogu.
Euskaraz ikasi zuen, hainbat ongi, lapurteraz, baina, zoritxarrez, gero ez zuen mintzatu. Nik uste, huts egiteko beldurrez, jendea gogorra bait zen euskaldun berriekin.”
Datorren Enbata hilabetekarian informazio gehiago.
Jakes ABEBERRI :
“Ximun Haran est d’abord le fondateur du Mouvement Abertzale en Iparralde ! Il a été l’étincelle qui nous a réuni le 15 avril 1963. Il a marqué irréversiblement l’abertzalisme au Pays Basque. Il y a un avant et un après Ximun Haran. Avant, en Iparralde l’abertzalisme était le fait de personnalités, après le 15 avril 1963, l’abertzalisme d’Iparralde est devenu un mouvement collectif et organisé”
Plus d’informations dans le prochain Enbata mensuel.
Ximun Haran galdu ondoren Iparraldeko izar bat itzali da, bainan haren atzetik satelita asko utzi ditu. Beti gogoan daukat 1963 urteko Aberri Egunean eman zituen hitzak: ” Jadanik ikusten ditut Euskal Herriaren independentziaren aurka diren jendeak, baita autonomi administratibo txikiaren aurka altxatzen dira ere, Estatu Frantsesaren defentsan…” Garai hartan Ximunek salatu zuen gaitzespena oraindik ere bizirik dago, bainan haren hitzek hildo luze bat marratzen ari den idiari lehen akilu kolpea izan da. Hildoa marrazten jarraitu behar da.