
Ehun bat pertsonek parte hartu dute “Ipar Euskal Herriko Lurralde kolektibitatea asma dezagun” foroan, azaroaren 22an, Baionako Arteen Hirian. Ikertzaileak, hautetsiak, lurraldeko eragileak eta herritarrak bildu ditu Batera herritar plataformak antolatu hitzorduak, analisiak, esperientziak eta gogoetak trukatzeko ipar Euskal Herriko gero instituzionalari buruz.
Ipar Euskal Herriko lurralde kolektibitatearentzako pistak
Sar hitzan, Baterak oroitarazi du Euskal Hirigune Elkargoaren bilakaera hobesten duela, herrien bloka atxikiz, eskumen gehiago hartuz eta sufragio unibertsala plantan ezarriz. Alsaziako Lurralde kolektibitatearen ezaugarriak aurkeztu ditu, bereziki mugaz-gaindikoa eta hizkuntza politika.
Jean-Pierre Massias zuzenbide publikoko irakasleak hainbat pista proposatu ditu Lurralde kolektibitatea asmatzen hasteko, besteak beste lurralde antolaketan herrien funtsezko tokia zainduz legitimitate demokratikoa sendatuko lukeen sufragio unibertsala.
Renaud Payre Lyongo Metropolian etxebizitzaz arduratzen den lehendakari-ordeak Lyongo esperientziaren berri eman du. Azpimarratu du lurralde kolektibitate baten sortzeak eragiteko gaitasun handiagoa ahalbidetzen duela, baita ere aitortze politikoaren hobetzea. Etxebizitza arloa jorratuz, erakutsi du nola eskumen azkarrak dituen instituzio batek hobeki erantzuten diela konplexuak eta zeharkakoak diren erronkei.
Oldar berria lurraldearen instituzionalizazio prozesuan aitzinatzeko
Goiz bukaeran ikertzaileek, hautetsiek, lurraldeko eragileek eta herritarrek gogoeta amankomun aberatsa eraman dute. Fintzen ari diren gogoeta horien bidez oldar berria garatzen ari da lurraldearen instituzionalizatzearen inguruan. Batera plataformak herritar guziak deitzen ditu dinamikan parte hartu eta lurraldeko beharrei hobeki erantzunen dien Kolektibitatea ko-eraikitzera. Etorriko diren ekintzetan parte hartzera eta aktualitatea segitzera ere gomitatzen ditu: plateformebatera.org/

by