Dantzatzen duen lurra ez da nehoiz hilko

Milaka lagun hurbildu dira Euskal Herria Zuzenean festibaleko 29.ediziora. Arberatzen bigarren aldiz pausatu da festibala eta hiru egunez milaka festibalari elkartu dira Arberatzeko plaza eta pentzea betez. Herri aldaketa iaz gauzatu zen heinean, teknikoki pikoan agertu da aurten festibala. Belaunaldiz belaunaldi transmitituriko tresna kulturala eragina duen seinalea erakusten du aurtengo aldi aberatsak ere. Euskal Herriko eta kanpoko taldeak elkartuz zein lurralde desberdinetako festibalariak batuz, Euskal Herria Zuzenean festibalak emaitza ona eta emankorra ematen segitzen du.

Papa Cumbiaren eta Zetkinen doinuekin giroa piztu genuen ostiralean. Auhen eta Maskak taldeek ongi segitu zuten hasiriko gaualdi beroa. Eguzkia jaustera zihoan heinean, Polylogue From Silak doinuz bete zuen eszena handia. Lehen gaualdia bukatzeko, W!zard eta Panda Valium taldeek bukatu dute programazioa.
Ebiakoitzak doinu beretik segitu bazuen ere, festibalarien joan-jinen saldo handiak markatu du. Izan ere, Mexikortxo(r) band taldeak hasi zuen eguna plazan eta haren doinu bukatugabeek Cie C’hoari eta Ibawa kolektiboari txanda eman diete. Queer Falafelek Europako pribilegioez ohartarazi gaitu, Arberatzeko elizan eman ikusgarrian. Ahantzi gabe, pentzeko bero sapan lehenenengo kontzertua eman zuen Naxker taldeak. Itzalari lekua utziz, 47 Soul talde palestinarrak Palestinaren aldeko mezuak zabaldu ditu. Gailurrera kasik arrribatu baginen ere, erran gabe doa Fermin Muguruzaren kontzertuak markatu duela aurtengo festibala.

Aurtengo bira kontutan harturik eta EHZ-aren sorreran lagundu zuen heinean, Fermin Muguruzak eta haren taldeak Arberatzeko pentzea jendez lepo bete dute. Euskal Herria Zuzenean belaunaldien arteko trukaketan oinarritzen denez, Fermin Muguruzaren kontzertuak adin desberdinetako festibalariak batu zituen, euskal musikaren erreferentziazko kantuak oholtzara ekarriz. Adin guzietako publikoari oroitarazi dio Piztu elkarteak sortu zuela EHZ festibala. Piztuk Irulegiko irratiarekin egin lanketak gaur egun arte eragina du musika eta gogoeta plazara ekarriz.
Fermin Muguruzaren kontzertuaren ondotik ere, jendeak Marte Lasarteren doinuez profitatu du baita Galder Izagirre eta bere taldearen kontzertuaz ere. Gaualdia bukatzeko, Martak eta Voltairek tekno doinuak karrikaratu dituzte, pentzearen hestea iragarriz.
Festibaleko azken eguna ziganteekin eta gaiteroekin hasi da plazan, Tnt magoei lekua utziz, haien ez ohiko emanaldia bururatu dutelarik jendez beteriko plazan. Duguna dantza taldeak bere buru gainean bero zakarra izanik ere, dantza pauso franko eman ditu jendea plazara hurbilaraziz. Besterik ere izan da aurtengo festibalean. Umore garratza eta punkia plazaratzen ausartu da Ane Lindane. Musika denez festibalaren erdigunea, igandean ere festibalariek Errobi eta Tapia ta Leturiaren kantu nostalgikoak entzuteko aukera izanen dute, euskal musikagintza klasikoaz jabetuz.

Erresistentzia doinu bihurtu

Garaiak latzak diruditen arren, gazteriaren altxatzeak argituko du segur aski EHZ-aren etorkizuna bera ere. Euskal Herria antifaxistaren oihuak eta aldarrikapenak bota zituen Fermin Muguruzak. Bide batez, akelarre antifaxista oihukatzeaz gain, Palestinaren aldeko aldarria eta askapena galdegin du behin eta berriz ebiakoitzako kontzertu hunkigarrian.
Gizartearen egoerak eramaten gaitu EHZ gogoeta eta aldarri politikorako plaza bihurtzea. Horren karietara, lurraren defentsarako aldarria zabalduz hasi zituzten eztabaidak Arberatzeko eskolan. Lurraren larrialdia ez ezik, diskurtso faxistaren gorakadaren kontrako mezua ere transmititu dugu.

Larunbatean, hausnarketarako guneak bere bidea segitu du Euskal Selekzioaren rola mahai gaineratuz baita berrarmatzearen eta inperialismoaren jukutriak salatuz. Erran gabe doa euskara EHZ-ren balore garrantzitsuenetarik bat denez, euskaldun izatearen zailtasunei eta egoera desberdinei aurre egiteko mahai inguruak gogoetarako hainbat bide ireki dituela. Hitzaldia eta eztabaida xokoaren programazioa Herri Mugimenduaren eraginkortasun politikoaren inguruko tailerrarekin bukatu da.
Guri dagokigun erritmora dantzatu dugu aurten. Musika eta erresistentzia elez, gogoetarako eta engaiamendurako gogoa zabalduz gauzatu dugu festibala. Lurraren (h)erritmoan eta EHZ-n murgiltzeko proposamena zabaldu nahi dugu, aurtengo aldia hesten ari garen honetan.

2026ean EHZren 30. urteurrena

Aurtengo bero bortitza desagertu artean, heldu den urtean, EHZren 30. urteurrena ospatuko dugu, 1996an Arrosan hasi zikloa ez baita sekulan isildu ezta hil ere. Arberatzen gira gaur egun, kultura folklorismotik eta azalkeriatik haratagoa dela aldarrikatuz.
“Ustez ezer ospatzeko ez duen edizio honetatik garaitzera goazenak dantzatu ditzagun, gaua argitu arte. Dantzatu guri dagokigun erritmora: erresistentzia elez, iraultza taupadaz, askatasun doinuz”.

Dantzatzen duen lurra ez baita inoiz hilko.
Gora EHZ!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude