Negoziatu… zer ?

ManifaCatalunyanCatalunyak antolatzen ahalko ote du independentziari buruz jende galdeketa, ala Madrilek konstituzioan oinarrituz baztertuko du egitasmoa? Andde Sainte-Mariek emaiten digu Catalunya eta Espainiaren arteko borrokaren berri.

Duela guti irakurri dut enpresari katalandar baten erantzuna, bere seme independentistak eskatzen ziolarik ea independentzia lortzeak beldurra eta lotsa eragiten zizkion. “Ez, uste dutalako hau guzia hutsaren hutsean bukatuko dela. Ez banu gisa hortan ikusten, bai kezkatuta nindaikela”. Baditaike halere, aurtengo Diadaren, Via Catalanaren ibilbidearen eta azken inkesta publikoen emaitzak ikusita, aipatu enpresariaren lasaitasuna nolabait itzulipurdikatua gertatzea. Edozein gisaz Catalunyako egoerak pentsaketa egitekoa emaiten duke imobilismoa eta statu-quo baten aldeko parioa egiten duten arduradun politiko guzieri, pentsatu nahian fenomenoa berez hurtu eta desagertuko dela.

Nola desegin korapiloa?

Datu ezberdinak alabainan ezinago adierazgarriak dira. Duela urtea pasa antolatu manifestaldi haundiaren ondotik, independentismoak gorakada ikaragarria ezagutu du jendarte osoan eta erran ditaike sobera okertu gabe, gauregungo katalandar panoramako proiektu politiko sendo bakarra bilakatzekotan dela. Herri kontsulta edo erreferendum baten konbokatorioa Catalunyaren geroaz erabakitzeko, herritar katalandarren gehiengo haundi batek bere egiten du. Erdibideko soluzioek (finantzaketa berria, azpiegitura politika berria,  hizkuntza eta kultur arloetan) ez dute gehiago seduzitzen. Catalunyako karta politikoa arrunt aldatzen ari da. Alderdi politiko “tradizionalak”  elektoralki ahultzen ari dira eta gaur egun parlamentu autonomikoko bosgarren eta seigarren indar bilakatuak dira PSC eta PP. Unionismo espainiarra Ciutadans sortu berriaren eskuetan dago jada, sozialisten eta popularren gainbehera dela eta.

Catalunyan, herri kontsulta aintzin ikusten bada aterabide politiko bakar gisa jendarteko gehiengo zabal baten ikuspegitik eta memento berean español alderdi eta gobernuak erreferendum hori arrunt ezinezkoa daukatelarik, nola demontre konpontzen da korapilo hori ?

Aterabidea politikoa da

Autoristarismo konstituzional neurrigabea eta imaginazio politiko falta ikaragarria izan daitezke español gobernuaren jarrera ulertzeko kalifikatiboak. Emaiten du arrunt iraganeko eskema batzuetan fosildurik dagoela, nahastuz Catalunya eta CIU eta pensatuz azken hunek baduela oraindik ahalmen politiko zerbait egoera “normalerat” ekartzeko. Bainan ikusten da ezinago argiki, abertzaletasunaren ikur nagusi den (zen ?) CIU horrek ere ezin duela independentismo uholde berri horri berak nahi lukeen erritmorik bultzatu jada! Gauregun balio duen galdera bakarra da : zer ahal da negoziatu, norekin eta nola ? Oinarrizko puntua, arrazoaren iturburua ezagutza politikoan kokatzen da. Catalunyak subjektu politiko osoa izan nahi du. Bere geroaz libreki erabakitzeko gai den subjektu politiko osoa. Eta ezagutza konkretu hori, soilik herri kontsulta batek emanen dio. Gelditzen zaio beraz kontsulta horren baldintzak negoziatzea eta ahalaz adostea : zer galdera, noren parte hartze eta bozka ahalmenekin, zer nolako gehiengoa bozketa baliagarria izaiteko aldaketa instituzional baten perspektiban edota estatu zentralaren estrukturazioa aldarazteko. Bainan zoritxarrez PP baita PSOEko gobernuek ezezko borrobilaren bidez erantzuten diote hipotesia horri, legea eta konstituzioa bezalako hitz sakratuak aintzin emanez. Legea ala beldurra ? Nolaz bada, PP eta PSOEk ez dute gehiago ilusitzen beren ikuspegi politikoen bitartez katalandarren gehiengo bat ?

Catalunyan, “konstituzioaren
eta “legearen” gibelean gordetzeak,
soilik egoera politikoaren usteltzea
eta jendartearen zatiketa nabarmenagoa
ekarriko ditu.

Catalunyako ikurrazko galderak aterabide politiko bat exigitzen du. Sistema demokratiko orotan, aterabide politikoak ideia eta proiektu politikoen konfrontazioetarik eta herritarren bozketarik aurkitzen dira.

Ikusita zer nolako heinerat helduak diren gauzak Catalunyan, “konstituzioaren” eta “legearen” gibelean gordetzeak, soilik egoera politikoaren usteltzea eta jendartearen zatiketa nabarmenagoa ekarriko ditu. Bere burua demokrata daukan español sistema politikoak ezin du Konstituzioa, k majuskula batekin, beti baliatu presondegi bat bezala. Sistema demokratiko orok beti izan behar lukete ate bat idekirik “bere” jendarte jakin baten nahikaria libreki konkretatzeko… Bere garaian, hori bera onartu zuen Kanadako auzitegi konstituzionalak. Kuraia demokratiko kontu bat da, besterik ez. Quebecek badu horren berri…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).