OSTIA
Azkenaldian, Ipar Euskal Herrian, batere larriak ez diren ekintza batzuengatik ikerketendako konbokazioak nabarmen emendatzen ari dira: Hazparneko Puyo agentzian telekomanda baten desagertzea, Angeluko Bouygues publizitate euskarrietan pintaketa edo lastoa, Kanboko herriko kontseiluan Marieniaren kontra izandako ekimenak direla eta.
Zenbakiak: Arberuan hiru lagun jendarmeriara deituak. Sei pertsona + lau atxilotu Bouyguesen Ostiako ekintzengatik. Lehen konbokazione bat joan den apirilean Kanbon gertatu laborarien ekintzaren ondotik. Eta aldiro, konbokazio edo interpelazio berrien mehatxua, militanteen argazkiak erakutsiz.
Benetako zelatatze eta larderia operazio bat da bere markak hartzen dituena, iruzurrezko gaizkileek beren trikimailuetan arazorik gabe segitzen duten bitartean. Lurraren suntsitzaileek lasai lo egin dezakete. Polizia eta auzitegia erne daude.
Ehiza politiko honekin, Ipar Euskal Herriak bat egiten du frantses estatuko lau bazterretan bizi den maila errepresiboarekin. A69 autobidea, ur erreserba erraldoiak, betoin lantegiak… epaiketak eta atxiloketak ugaritzen ari dira nonahi.
Norberak bere eskubideak ezagutu eta elkartasuna aktibatzea, horra eraso horiek tratatzeko erremedio hoberenak. Segi dezagun heldu diren belaunaldientzat bidezkoagoa den mundu bat defendatzen, ekologiaren aurkako terrorismoaren aitzinean.