Marienia eta betiko demokratak

Apirilaren 16an, hainbat hautetsi, Kanboko Herriko Etxe aitzinean, hautetsiekiko bortizkeria gaitzesteko.

Nork erran du Kanbo herri motela zela, erietxez osaturiko herria eta horien inguruan itzulikatzen zela herri honen bizia? Azken hilabeteek erakusten digute Kanbo herria bizia dela, eta ez dela prest azken hogeita hamar urteetan galdu laborantza lurren zerrenda luzatzeko. Haatik, orain arte bezala, aterabidea ez da herriko etxeko gehiengotik etorriko.

Berriz ere aktualitatean Marieniako dosierraren ondorioak aipu. Ezusteko ondorioak ditu aktualitatean eta bereziki politikan, betiko azpijokoak agertuz. Irringarria da halere aztertzea Kanboko apirileko herriko kontseiluaren bilkura girotsuaren ondotik gertatu dena. Politikari anitzen agirien baltsak balio zuen irakurtzea edo entzutea. Zoin faltsua den gure agintarien mundua! Egun batez bake artisauen erdian argazkitan sustengua erakusten, eta ondoko astean militante bertsuak salatzen, “oldartze onartezina”, “errabiatuak” edo “gutiengo aktibo” bezala. Demokraziaren baloreak saltsa guzietan ezarriz.

“Demokrata” izateko batzuen ekintzen kondenatzea aski

Plazer nuen azken urte hauetan gure paisai politiko, kultural edo sindikaletik elementu bat desagertu zela ikustea. Luzaz, “demokrata” izateko lurralde honetan, batzuen ekintzen kondenatzea baitezpadako baldintza zen. Bortizkeria kondenatu behar zen. Bestela ezinezkoa zen besteen inguruan jartzea. Hemengo alderdi abertzaleek hori ezagutu dute, baita Iparraldeko sindikatu abertzale batek ere, beste sindikatu jakobinoen salatze baldintza ez baitzuen betetzen eta ondorioz ezin baitzuen beste horien artean manifetan parte hartu edo bederen intersindikalean sartu. Uste nuen hori desagertu zela eta egia erran, ez zidan batere falta egiten. Baina hara, mundu honetan estakuru guziak onak dira kolpeak gibeletik emateko eta bestalde sortu trabak ordainarazteko. Politikan badira itzalean gertatzen diren kolpeak. Maltzurkeria eguneroko gaia da, talde politikoen artean, haien barnean ere, herrien artean batzuetan. Deus ez berririk. Halere, berriz entzutea gertakari bat kondenatu ez izateak ondorioak sortzen dituela, hurbileko historioaren une jasanezinak gogorarazten dizkit. Aznar, Rajoy edo Sarkozyren lagunek baliatzen zuten joko berean sartu dira lurralde honetako hautetsi batzuk.

Onar nezake jokamolde hori, gauza bera egiten balute beste zentzuan. Hautetsi bat aski dute kanporatzea laborantzako lur emankorrak artifizializatzera uzten dituelako, edo bere herriko erabaki batengatik kondenatua izan delako adibidez. Arazoa da baldintzak beti alde beretik heldu direla. Bestenaz proposa genezake demokrata bezala mintzatzeko beharko litzatekeela iragan kolonialista salatu, edo GALen erahilketak, edo nik dakita zer. Baina ez, hortan geldi, baldintzak ez dira horiek. Ene ustez, Errobiko auzapez batzuek eta elkargoko beste anitzek badakite Marienian huts handi bat egin dutela. Bakearentzat, Kanboko PLUa bozkatu zuten, sobera kasu egin gabe barnetik eta sobera kasu egin gabe egun hartan elkargoko gela aitzinean elkartuak ziren Marienia proiektuaren kontrako lehen manifestariei.

Laborantzak, lurrak galtzean, betiko galtzen ditu

Anartean, hektareak jaten dira. Lur horien galtzea ez da, beste erabaki batzuk bezala, ondoko agintaldian konpon daitekeen arazoa. Ez, laborantzak lurrak galtzen dituelarik, betiko galtzen ditu; agintaldi denborako, belaunaldi honendako eta ondoko belaunaldi guziendako. Horrek, makila eta joare azantza merexi du bederen. Kanboko gertakariaren salatzea fermuki galdegiten dutenek lotsak janak behar lukete izan eta agian ez dira beste behin lurraren aldeko edozein elkarretaratzean agertuko. Bukatzeko, hainbeste istorio egin da herriko bilkura horren ondotik, alta auzapezak berak erran duenez, nehor ez zaio oldartu eta dakidanez ez du zentzu hortan pleintarik pausatu.

” Bakearentzat, Kanboko PLUa bozkatu zuten, sobera kasu egin gabe barnetik eta sobera kasu egin gabe egun hartan elkargoko gela aitzinean elkartuak ziren Marienia proiektuaren kontrako lehen manifestariei. “

Beraz, hautetsi bat bere karguren batetik kentzea galdegin dio Euskal Elkargoburuari, Errobi poloko beste bost auzapez adoretsuenei laguntza galdeginez, onartzen duelarik ez zela zuzenki bultzatua izan. Hau demokrazia dela berriz erran eta ere! Berriki, Luhusoko epaiketaren emaitza jakin da. Bi auzipetuak zigor berririk gabe atera dira. Hauen eta goizegi joan diren beste lagunen ausardiari esker, herri honek urrats handia egin du bakeari buruz. Hautetsi anitz agertu dira hauen sustenguz hastapenetik auzi eguna arte. Alta nolabait, Luhusokoak “errabiatuak” ez baziren ere, “gutiengo aktibo” bat osatzen zuten. Legez kanpo baina bide zuzenean. Hautetsiek eta bi estatuek sekula ukan ez zuten kuraia Luhusokoek izan zuten.

Gutiengoa gehiengo bilaka dadin

Kanboko manifestariek bazuketen besterik egiteko bi orenez eztabaida ukatzen zuten hautetsien parean egon ordez. Beti bezala, gutiengo bat borrokatzen da zuzentasunaren alde, kolpeak eta arriskuak hartuz, beste guziek gozatzen ahalko duten mundu baten zaintzeko. Gutiengo hori gehiengo bilaka dadin, hurbildu kopuru handian Marieniaren sustengatzeko dei ezberdinetarat!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).