Urteak erdi ustel

PrintFriendly and PDF

ErdiaUstelEz dauzkizuet agiantzak opatuko! Mila erabaki berrirekin hasten dugu urtea eta hori zendako? 2018-tik 2019-rat pasa baikira. Ze argumentu ona! Bai, helburuak emaiten dazkogu gure buruari, bainan pentsatu gabe «eginen dut!», baizik eta «agian eginen dut». Agian-aren teoria agorgabean gabiltza: hori al da agiantza?

2018ko urtarrilaren 1ean ere agiantzak opa ginituen eta hala nola iragan zen urtea. Iruñako eraso sexuala abusua baizik ez zen izan. Injustiziaren abusua ez al da erasoa? Alta legean hala e-mana da. Epaietan altsa sua eta sententzian ez ziren joan behera penak. Horiek hola, Alemanian ere, 2021tik goiti merkelaldiak bukatuak izanen dira.

Ezantza gora eta denetan horia jaka! Alta, zoin adierazpen den ona ez dakit xuxen: «Ezantza da aldarrikapena» edo «aldarrikapenak zoin diren ez ahantz!»? Liberalismoaren gora-beheren liskar huntan, ultra-liberalismoaren oinarrietatik kanpo utzi dituzte presoak : haien zirkulazio libreak lilura batzuk sortu bazituen ere, Frantziako Estatuak tokian tokiko presoen haztea erabaki du, lekutik sobera mugitu gabe. ELB-ren printzipioak adoptatu nahi al ditu? Haatik, eta ahatetik, auzitegiaren atetik, bere borrokak ereman ditu laborarien sindikatak. Abereak ez ziren eri, bainan epailearen erabakiarekin gelditu da ELB-harritua.

Laborantxa ekologikoak bere lekua baluke hankaz gora doan klima honetan. Hankaz gora doa, bainan, ostikoak falta. Amankomuneko garraioak garatu behar dira! Erran dut garraioak, ez tasak! Kostaldeko garraio ta(t)sak, barnealdea kutxatuko duelakoan… Hiria eta kanpaña sartuko direa harmonian? Bi bozetako partizioneak nola untsa ereman, musikaren arloan, dolu bat izan delarik! Ospea edonola, bideak bost axola, hau ez da Pagola! Azken dantza hunetan, euskal kantagintzako larrea hoztu zen eta urzintzak oihanean jauzika! Manex, hainbat aho eta bihotz konkistatu zituen poesia, kantu eta musikaren DJ enperadore bat izan zen, eta hitz hauekin joan zen: «veni vidi Avicci»!

Berri txarren xaramela hemen utziko dut, 2019an berri txarrak bukatuko baitira! Bestenaz, nola nahi duzue gazteak untsa zahar giten? Aiton know!

Utz iruzkin bat

Zuen emaila ez da sekulan argitaratua izanen, ez eta ere komunikatua. Betetzea baitezpadakoak diren guneak * batekin markatuak dira.

Connect with Facebook

*
*

Ondoko HTML elementuak erabil ditzakezue <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>