Sabin Intxaurraga hil da

PrintFriendly and PDF

Sabin Intxaurraga hil da joan den asteartean, abendoaren 28-an, 60 urtetan minbiziak bereturik. Bizkaia Zeanuriko seme zen Sabin, EA-ko kide historikoa eta Eusko Jaurlaritzako sailburu izana. Ekonomia zientzietan lizentziaduna zen Sabin Intxaurraga, baina bere bizipide nagusia politika arlokoa izan du. Bere ibilbidea 1979 hasi zuen EAEko Euskal Kontseilu Nagusiko lehendakaritzan eta Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren idazkari postuan egon zen.
Zeanuriko auzapez kargua hartu zuen1979-1983, 1987-1991 eta 1991-1995 legealdietan. 1984tik 1999ra EAko kide gisa Gasteizen eusko legebiltzarkidea izan zen. 1987tik 1991ra Eudel EAEko udalen elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide eta le-hendakariordea izan zen. 1986tik 1995era Bizkaiko EAko Batzorde eragileko kide, presidente eta lurralde idazkaria izan zen. 1999tik 2001era Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu karguan egon zen. 2001etik 2005era Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburu postua izan zuen. 2005ean Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Saileko aholkulari izendatu zuen Joseba Azkarraga sailburuak. 2009an EAko kide bezala hautagaia izan zen Europako Legebiltzarrerako Ezkertiarrak eta Independentistak koaliziotik (ERC, BNG, Aralar, Berdeak, EA).
Lanean hasi zenetik ELA-ko afiliatua zen Sabin Intxaurraga, eta ez zien bere ministeritza erantzukizunetan sekulan ELA-ko helburueri uko egin. Gain gainetik euskaltzalea zen Sabin, bertsozale aditua. Besteak beste, Egunkaria-ren auziaren salatzeko ekimen askotan parte hartu zuen, prentsa eta iritzi askatusanari zion atxikimendua erakutsiz.
Iparraldea gogoko zuen Sabin-ek. Zeanurriko auzapez zela, Makea eta Zeanurriren arteko parekatzearen eragile nagusietarik izan zen.
Azkeneko urteetan, ezkerreko abertzaleen lan amankomunaren alde egin du azkar, eremu ezkertiar subiranista sortzeko asmotan. Aurtengo ekainaren 20an Bilbon ezker abertzaleak eta EAk izenpetu duten “akordio es-trategikoa” ren eragile nagusietarik izan da Sabin Intxaurraga. Eskubide zibil, politiko eta demokratikoen aldeko postura suharra erakutsi du beti EAko militante historiko honek.
Enbatak bere etxeko, adixkide eta alderdi kideeri bere doluminak adierazi nahi dizkie.

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak