Minaretak

PrintFriendly and PDF

EUSKERAZKO itzulpenik ezagutzen
ez diotan hitz horrek
eztabaida asko sorerazi ditu
lehenenik Suizan eta gero Frantziako
estatuan. Europako demokrazietan
sendoena eta zaharrena zen Suizako
biztanleetatik % 58-ak mezkitako minaretak
debekatzen edo murrizten
dituen legearen alde baietza eman
dute. Hain aditurik ez diren ikertzaile
askorengan, debekatzearen alde
erabili zuten ikura edo ezaugarria
(Minaretak Suizako bandera zulatu)
ez zen hirigintzari buruz herritarren
kontzientzia eta arreta pizteko tresna
bat, baizik-eta islamaren beldurra
heda eta zabaltzeko beste tresna
bat, burkarena eta beloarena bezala.
2001-ko irailaren bederatzigarren
egunetik hona zabaltzen ari den islamophobiaren
ondorioa beraz, zeinaren
bidez jende arruntek Islama eta
Al Qaeda zaku berean sartzen baitute.

Ez da lehengo aldiz Islamak gune
batzuk bete dituela Europako Kondaira
luze et zalapartatuan. «Arabiarrek
egindako Espainiaren erasoa»
dugu lehenik. Komillen artean idatzi
dut, eraso hori historikoki eztabaidatua
baita; Ikus Iñaki Olague-k idatzitako
liburua: (ez diote arabiarrek Espainiari
sekulan eraso egin / Les
arabes n’ont jamais envahi l’Espagne).

Han zuzen ere, bertakoek islama berexi
omen zuten erlijiotzat eta bizimodutzat,
nihoren presio handirik
gabe; musulmanoen eta kristauen
arteko gatazkak garai hauetako alderdi
bien integristengandik heldu
baitziren liskarrak. Nafarroako Herribeheran
Banu Kasitarren adibide
esanahikorra dugu.
Iberia guztian ikus ditzakegu mezkitak
izandako eliza kristauak eta minaretak
izandako zeinutegiak,
horretan famatuena Sevillako La Giralda
izanki-eta. Euskal Herrian Tuterako
eliza nagusia dugu lekukoetan
garrantzitsuena.

Beste erlijioeri dagozkien eraikinak
ugari dira Frantzian eta Europan zehar:
tankera bietako eliza katolikoak,
(gotikoak eta erromanikoak); tenplu
protestanteak; eliza ortodoxak; sinagogak.
Baionan egindago sinagoga
eta tenplu protestanteek polemika
gogorrak piztu ahal zituzten eraikirik
izan zirelarik? Beharbada; horretaz
dakienak erantzun beza zehazki; bainan
ez dut uste hain gartsuak izan
zirenik. Gauza bera pentsatzen dut
Biarritzen dagoen basilika orthodoxari
buruz. Hala ere sinagoga bat ala
basilika orthodoxo bat eraikitzekotan
ez dut uste erreferendum bat egin
zenik. Orduan zergaitik hainbeste liskar
mezkita eta minaretak direla-eta?
Nire ustez, minerati buruz legeztatuko
beharko genituzke puntuak tankera
eta altura dira, edozein etxerako
egiten den bezala. Othoitza denbora
etortzen deneko egin daiteken «harrabotsa
» da minarenten kontrakoek
argudiatzen dutena, bainan aitzaki
berdina esistitzen ahal da elizetatik
heldu ezkilen hotsa dela eta? Dakidanez
Morlaaseko (Biarnoa) gertatu
zen 1993-garren uretan. Ezkileen
hotsarengatik ezin zuelakoan ongi lo
egin, parrokiaren aurkako hauzi bat
aurkeztu zuen ondoko etxearen jabe
berriak, bainan epaia galdu zitzaion.
Bertako batengandik pertsonalki jakin
nuenez, apeza eta vístanle horren
arteko arazo personal bat baino
ez zen horren kausa. Bego horrela
beraz.

Damugarri litzateke Frantziako Estatuan
eta Iparraldean Suizakoa gertatzea.
Bainan Frantziako laikotasuna
eta nortasunaren izenean gaurko gobernuak
hildo honetatik jarraituko
duenik kezkaturik nago. Halako aitzikiak
onkailu ederrak baditu gaurko
gobernuak herritargoa benetako arazoetatik
zeharka ledin, bereziko kinka
amaiturik ez den garai haietan.
Bainan mendebaldearen kontra aritzeko
gai gehiago emanen lizkiete integrista
islamisteri.

Jakes Lafitte, Injeniaria 2009ko Abenduak 25 an