Imigrantearen sindroma

PrintFriendly and PDF

sindroma
(Azken zatia)

Euskal elkarteetan proposatuak diren aktibitateak direla medio (dantza, mus, pelota), bigerren, hirugerren eta laugerren belaunaldiko euskal amerikarrek ikasten dute zer den euskaldun izatea. Baina elkarte horietan ainitz krisi gogor batean dira: kide kopurua behera doa, gazteriak ez du baitezpada segida hartzen. Ondorioz, euskal elkarteetako kideak ari dira etengabe haien aktibitateen berpentsatzen egoera gogor honi aurre egiteko, besteak beste tradizionalak ez diren aktibitate batzuk sartuz gazteen erakartzeko eta komunitate zentzu baten haien barnean sortzeko.
Teknologia berriak hain garatuak diren kontextuan, euskal elkarteak beharrezkoak al dira norberaren euskaltasunaren bizitzeko? Teknologia eta komunikabide berriek diasporen interesak zerbutxatzen dituzte posibilitate berriak ekarriz. Diasporako euskaldun batek bere Euskal Herriko familia egunero kontakta dezake interneten bidez, bai eta Euskal Herriko azken berriak jakin medien bidez (telebista, irratia, media idatzia). Pertsona batek bere euskal nortasuna etxetik aisa bizi dezake euskal elkarte baten inguruan bildu gabe. Baina pertsonalki uste dut puntu honek bere arriskuak badituela. Aislaturik izatez, ez du bertako euskal komunitate baten sortzean parte hartzen. Komunitate konkretu baten parte izan gabe, pertsona honen ondokoer euskal nortasunaren zentzuaren pasaraztea zailago izanen dela uste dut. Diasporako herri ezberdinetan komunitate konkretu honen ordezkariak euskal elkarteak dira. Baina haien aktibitateak berpentsatu beharko dituzte er-realitate berrieri adaptatzeko.
Euskal elkartearen definizio berri bat
Nazioarteko Euskal Etxe baten sortzeko ideiarekin, New Yorkeko euskaldun batzuk bildu dira. Etxe horretan, euskal museo bat sortu nahi lukete, kontzertu gela batekin, bai eta ere jatetxe bat, liburutegi bat, turismo eta komertzio bulego bat. Proiektu honek euskal elkartearen definizio berri bat garatzen du, euskal kulturaren mantentzeko leku bat, baina ez bakarrik: Euskal Herria eta euskal kulturaren mundura ekartzeko medio bat ere bai; Estatu Batuetako beste euskal elkarteek geroan kontsidera dezaketena.
Ber denboran, teknologia berrien bidez, eu-skaldun amerikar ainitz ohartzen dira beren arbasoek utzitako Euskal Herria eta gaurko Euskal Herria desberdinak direla. Horietariko ainitzek galderak dituzte (Euskal Herriko historiaz, egoera politikoaz), euskal elkarteek ihardesten ahal ez dituztenak. Estatu Batuetan badira hainbat talde hezkuntza arloan espezializatuak direnak, eta haien ezagutza interesatuekin partekatzeko prest liratekenak (mintzaldien bidez adibidez). Renoko unibertsiteko (Nevada) Center for Basque Studies (Euskal Ikergunea), 1967an sortua, horietariko bat da. Baina orai arte, oso guti izan dira haien laguntza edo kolaborazioanea galdegin deien euskal elkarteak. Inportanta izaten ahal lizateke, hots, belaunaldi gazteendako, euskal gaietan heztea, ulert dezaten haien arbasoak nondik etorri ziren, eta Euskal Herria nola bilakatu den historian zehar.
Euskaldun amerikarrak bezala, beste talde minoritarioetako bigarren, hirugarren edo laugarren belaunaldiko kideek ber zalantzeri aurre egin behar diete. Baina euskaldunak, irlandesak edo italianoak ez bezala, beste talde batzuek masiboki imigratzen segitzen dute (Amerika latinoko herrietatik adibidez) eta guneka majoritario ere bilakatu dira. Horrez gain, beste ezberdintasun handi bat ere aurkitzen da europar imigrante seme/alaben eta beste talde minoritario zonbaiten seme/alaben artean (afrikar amerikarrak, asia amerikarrak, mexikar amerikarrak): bigarren taldekoek ez dute lehen taldeen hautua hain argi haien taldearen barne direnez ala ez erraiteko. Hautua hai-entako egina zaie berezitasun fisikoengatik. Ikaragarria da pertsona batetaz zer aurre iritzi ukaiten ahal dugun —inkonzienteki ala ez— bere izate fisikoan oinarrituz bakarrik.

Argitxu Camus Etchecopar