Imigrantearen sindroma

(2garren zatia)

Euskal nortasunaren erakusleak ainitzak dira eta etengabe aldatzen dira. Ondorioz aproposago lizateke euskal nortasunetaz mintzatzea, pluralean. Euskal Herrian, hiru erakusle garrantzitsu badira. Pertsona bat euskaldun sentitzen ahal da —eta besteenganik hala pertzibitua izaiten ahal da— lurralde ezpezifiko batean sortu baita (Euskal Herrian). Euskal Herritik kanpo sortu diren ainitzek elementu hori aldarrikatzen ahal dute ere lurralde honekin konekzio azkar bat sentitzen baitute. Hizkuntzak, euskarak, ez baldin baditu euskaldun guziak haien osotasunean definitzen ere, ideia honek azkarra segitzen du ainitzen imajinarioan, bai Euskal Herrian bai eta diasporan. Azkenik, nahiz eta euskaldunak zatituak izan gai honi doakionez, euskal nazio baten sortzea beste erakusle garrantzitsu bat da. Baina laugarren erakusle bat gehitu nahi nuke hemen, luzaz Euskal Herrian leku garrantzitsu bat ukan duena (eta nik uste, nahiz eta ez aipatua izan gehiago, garrantzia ukaiten segitzen duena), eta diasporako euskaldunen artean azkar segitzen duena kontextu berezi bati aurre egiteko: odola.

Euskalduntzat kontsideratua
izaiteko pertsonak euskaldun
odolekoa izan behar du
Estatu Batuetan, Euskal Herrian sortu direnen zenbakia ttipituz doa. Euskal elkarteetan biltzen den jendea bigarren, hirugarren eta laugarren belaunaldiko euskaldun amerikarrez osatua da. Belaunaldi gazteetan, nahiz eta euskaldun nortasunaren erakusle hori errespetu handiz ikusi, guti dira euskara mintzatzen dutenak edo ikasteko urratsa eginen dutenak. Euskal Herriko egoera politikoan ez dute interes berezirik erakusten. Gehiengoa beste kultura bateko pertsona batekin ezkontzen da, puntu horrek nortasunari doakionez erreferentziak konplikatzen dituelarik. Egoera berezi horren aintzinean, inkonzienteki, euskaldunek politika berezi bat plantan eman dute: euskalduntzat kontsideratua izaiteko, eta ber ildotik euskal elkarte baten partaide izaiteko, pertsonak euskaldun odolekoa izan behar du, “euskaldun arrazakoa” hots, han behin baino gehiagotan entzun dutan bezala. Beste kultura batzuen artean amatxi baten edo aitatxi baten euskaldun izaitea aski da besteenganik euskalduntzat kontsideratua izaiteko. Odola bilakatu da norbaiten euskal nortasunaren erakuslea. Euskaldun amerikar bat Estatu Batuetan euskalduntzat kontsideratua da, baina Euskal Herrira joaiten den bakoitzean “amerikanoa” deitua da; horren egitean, Euskal Herrian sortu den pertsona bat diasporako euskaldun bat baino euskaldunagoa dela ulert arazten zaio. Alta, gure Euskal Herri maitean ere, ontsa badakigu gauzak ez direla hain sinpleak. Iparraldearen adibidea hartuz, bertan sortu direnetan, gehiengoak bere burua euskaldun eta frantses ikusten baldin badu, ez ditzagun ahantz beren burua frantses bakarrik sentitzen dutenak edo frantses eta portuges edo frantses eta marokiar pertzibitzen direnak (besteak beste).
2000 urteko Estatu Batuar Erroldaren arabera, 58 000 pertsonek haien burua euskalduntzat definitzen dute. 1980 urtetik geroz, Estatu Batuarrek, haien euskal etnizitatea agertzen ahal dute, hontan “euskaldun frantses”, “euskaldun espainol” ala “euskaldun baizik” direnez zehaztuz. Urteetan zehar, hirugerren kategoria hori hautatu duten euskaldunen kopurua emendatuz joan da (%80a 2000an). Estatu Batuetako euskaldunek Euskal Herriko zatiketa politikoer ez deie garrantziarik emaiten gehiago. Gu baino gutiago euskaldun kontsideratzen ditugun euskaldun amerikar horienganik bagenuke zer ikas!

Euskaltasunaren geroa
Estatu Batuetan
Euskaltasuna ez da errexki jiten den sentimentua Estatu Batuetan sortu den haur batendako. Nortasun hori eraiki behar da. Kultura ainitzetako erreferentziak biltzen dituen familia batean, nola segur izan haurrak euskalduna hautatuko duela? Euskal Herritik jin diren euskaldunak ez bezala, euskaldun amerikarrak amerikar kulturan murgilduak izan dira eta hizkuntza mintzatzen dute. Eta urrunago joanez ere, hautatzen ahal dute noiz eta nola euskaldun izan nahi duten. Goizago aipatzen nuen bezala, 58.000 pertsonek Estatu Batuetan haien burua euskalduntzat definitzen dute. Amerikanoa izateaz gain norberak bere erroak beste nonbait dituela erraitea mo-dan dela gogoan atxikiz, zenbaki honen parte handi batek bere burua euskalduntzat deskribatu du puntu honek haien bizian signifikazio handirik ukan gabe. Hori erranik, euskaldun amerikar askorentzat euskal nortasunak leku garrantzitsu bat badu haien bizian eta ainitz dira euskal elkarteetan barne sartuak direnak.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).