Ikas label de qualité

PrintFriendly and PDF

Ikas
kalitate labela

Enbata: Ikas-eko lehendakari izendatua izan zira joan den udaberrian. Zergatik onartu du-zu lehendakaritza hori? Maite Erdozaintzi-Etxart: Ikas-en Bulegoa lau sareetako ordezkariek eta zuzendariak dute osatzen, lau sareak, publikokoa, giristinoa, ikastolena eta AEKrena izanki. Horrek esplikatzen du bortxaz hautu guti dela postu bakoitzarentzat eta gisa hortan elkarteburu gertatu naiz. Egia erran, ez nintzen ene buruari arras fida hastapenean. Alabaina, gaineratuko zitzaidan lanak iziarazten ninduen baina laster ohartu naiz, egun guzietakoa Ikas-eko langileek dutela eramaiten. Aldiz, ardura moralaren pizua hor da beti, nahiz gogotik hartzen dudan.

Enb.: Zein dira martxan ezarri nahi dituzuen berrikuntza eta epe laburrerako norabideak?
Maite Erdozaintzi-Etxart: Hasteko, iragan udaberriko biltzar nagusian finkatu genituen helburuak bete behar ditugu: lehen mailako eta kolegioko ikastresna berriak sortu eta argitaratu, programa berriei jarraikiz. Adibidez, lehen mailan, arteen historia hasi dira lantzen eta gu horri doakion ikastresna sortzen ari gira. Halaber, matematika sailaren berritzen ari gira. Kolegioan, euskararen lantzeko ikastresna pikoan ezartzen ari gira europar markoaren arabera. Historia eta geografia sailetan ere, programa berriei doakien kolegioko materiala ere sortu beharko dugu. Hori guzia gero eta leku gehiago emanez euskarri numerikoari.
Oro har, apustua ez da ttipia: beti eta gai gehiago hunkituz, kasu eman behar dugu programen berritzearekin, gure ikastresnak egokiak izan daitezen, euskarri gero eta gehiagotan argitaratuz (liburu, fitxategi, afixa, DVD eta euskarri numerikoak), ikasleentzat eta irakasleentzat tresna atseginak eginez, gogoan baitugu mintzaira nagusietan eta bereziki frantsesez duten eskaintza aberatsa.
Bestalde, egoitza berriaren proiektua gauzatu beharra dugu. Badu hamar urte Ikas-eko bulegokideak egitasmo hau lantzen ari direla, ezen Ikas Baionako Pannecau karrikatik Uztaritzeko Lota jauregira lekutu bezain sarri, gure aitzinekoak beste egoitza baten bila hasi ziren. Alabaina, Lota jauregikoak itxura dotorea zuen baina ageri zen hartan denbora guti barne hertsian izanen zirela Ikas-en lan sailak. Baionako auzapezarekin lehen entseguak egin eta, Uztaritzekoarekin segitu zuten eta proiektuz-proiektu, oraingoari bermatuz, kausitu zuten finantzamenduaren segurtatzea. Urte baten buruan, Ikas egoitza berrian sartuko da, Uztaritzeko hiri barnean egonez. Bistan da etxe aldairak ere trakas anitz emanen digula…

Enb.: Zenbat langile dira Ikas-en gaur egun?
Aines Dufau: Uztaritzen, zortzi langile gira: alde batetik, Xan Othaburu dokumentalista eta zenbait hilabetez, etxe aldairaren prestatzeko orain hasiko den Maialen Galleras; bestalde, ikasmaterialgintzako bi proiektu eramaile, Unai Zubeldia eta Antton Hariñordoki; Xabier Elizondo maketista, idazkaritzaz eta hedapenaz arduratzen den Fred Larrondo, Peio Jorajuria zuzendariordea eta ni zuzendari gisa. Bestalde, Maulen, Maritxu Lacarrieu Xiberoko irakasleekin ari da hango irakaskuntzaren suspertzen.

Enb.: Ikas-ek daukan buxeta aski da eramaten duzuen lanaren eta zuen beharren diruztatzeko?
Aines Dufau: Guti gorabehera, Ikas-en buxeta 500.000 eurokoa duzu, kasi guzia erakunde publikoek finantzatua zeren eta merkaturik ez baita gaur egun euskarazko ikasmaterialgintzan. Euskararen erakunde publikoak du Ikas diruztatzen eta bestalde, Hezkunde nazionalak bi lan postu ekartzen ditu. Haiekilako hitzarmenetan, ezagutua da Ikas-ek eginkizun publikoa betetzen duela.
Izan den baino aise hobeki da Ikas, gogoan atxikiz 30.000 liberako buxeta baizik ez zuela abiatzeko duela dotzena bat urte. Bizkitartean, bigarren mailako ikastresnen ekoizteko, irakasleen beharretan gira, gehienetan itzulpenen egiteko. Kalitatezko lanen kausitzeko, ez dugu dudarik erakasleak beren lan denboratik libratu behar direla; hori da gaur egun Hezkunde nazionalarekin eta Euskararen erakunde publikoarekin lantzen dugun ildoa.
Enb.: Garai batean, CRDPrekilako harremanak ez ziren hain erretxak. Zertan dira gauzak gaur egun?
Maite Erdozaintzi-Etxart: Egia erran, hastetik erran nahi baitu Ikas berria abituz geroztik, anbiguitate handian egon dira erakunde publikoak. Alabaina alde batetik CRDP (Centre régional de documentation pédagogique) erakundeen eginkizun ber-berekin bultzatu zuten baina denbora berean, halako arrastak ezarriz. Horrek luzaz iraun du eta ageri zen bereziki ni ibili nizan biltzar nagusietan. Gauzak eztituz joan dira 2006tik goiti, Ikas-ek hitzarmen orokorra izenpetu zuelarik Hezkunde nazionalarekin eta Euskararen erakunde publikoarekin.
Giro horretan, ez zen aise ere CRDPrentzat bere lekuaren aurkitzea. Erran dezakegu orain, hastetik fhitzartu lan banaketan gaudela: Bordeleko CRDPk frantsesezko ikastresnen ardura baduela beti eta Ikas euskarazkoetan ari dela, biek elkar osatuz.
Urte horiez atxikitzen dudan oroitzapenak arras latzak zaizkit; irakasle gisa lekuko baizik ez nintzen baina halako giro bortitzaren aitzinean gertatu naiz eta oraingo gibelapenarekin pentsatzen dut indar harreman hori gabe egiten ahalko zela; sofrimendu gutiagorekin oraingo egoerara helduko ginela eta menturaz aitzinatuagoak baizik ez ginela izanen.

Enb.: Zure ustez zein izan dira azken 20 urte hauetan Ikas-en ekarpen edo lorpen nagusiak?
Aines Dufau: Lehenik, duela hamabost bat urte gertakari handia izan zen Ikas-en bizi luzean: 1959an sortu elkartea gisa batez “erakundetu” zuten orduko agintariek, Garapen kontseiluaren hizkuntza politikaren eskemari jarraikiz. Hots, bizi berria eman zitzaion Ikas-i, ordurarteko kultur elkartea CRDPren gisako euskal pedagogia zerbitzua bilkaraziz. Lehenago erran bezala hori paperean finkatu zen baina luzaz erakunde publikoek ez dute Ikas egiazko partaide gisa hartu.
Orain, iduritzen zait egoera arras bestelakoa dela, Ikas “zerbitzu publikoren” emaile gisa hartua baita, lanean aritzeko baliabideak ere emendatuz ari izan zaizkiola urtez-urte, nahiz lehenago erran bezala, oraino biziki gehiago izan behar lukeen. Dena den eskertzekoa da lehen urte dorpe horietan, hiru sareetako irakasle anitzek ekarri duten lana eta sustengua.
Irakaslearen ikuspegitik, Ikas-en ekarpena izigarria izan da. Adibidez, 2000. urtetik aitzina matematika saileko euskarazko lehen liburuak eskuratzean, liluraturik izan nintzen lehen aldikotz frantsesezko liburuen parekoak baigenituen euskaraz. Horrez gain, ofizioko lanetan denbora gehiago ematen hasi gira ezen ordura arte, anitz denbora iragan behar genuen frantsesezko edo Hego aldeko ikastresnen egokitzen.

Enb.: Zer balorapen edo oihartzun du Ikas-ek irakaskuntza mundu hortan?
Maite Erdozaintzi-Etxart: Bost urtetarik, inkesta bat egiten dugu irakasleen artean, eskaintzen zaien ikastresnez zer dioten erran dezaten eta orain arte, oro har dutenaz biziki kontent dira, salbu gehiago nahi luketela, bistan da.
Iaz, Hezkunde nazionalak manaturik, Ikas-en lana ebaluatua izan da eta horren arabera, agertu da Ikas-en labela kalitatearena dela, bai hizkuntzaren aldetik, bai pedagogiaren ikuspegitik. Alabaina, ikastresna berri bat argitaratu aitzin, sistematikoki Hezkunde nazionalaren eta Euskaltzaindiaren gainbegiradarekin egiten dugu. Hots, Ikas-en egitura sanoa eta egokia dela frogatua da. Bizkitartean, lan metodoak eta baliabideak egokitu behar ditugu anitz gehiago egin dezagun, bereziki kolegio eta lizeoarentzat.

Enb.: Zein dira biharko Ikas-en betebeharrak? Nola ikusten duzue geroa?
Aines Dufau: Ikas-ek beti erne ibili behar du ikasmaterialgintzaren bilakaerari begira eta euskarazkoa horren arabera prestatu; gaur egun euskarri numerikoaren eragina biziki handia da eta gaitzeko desafioa sortzen du, biharko praktika pedagogikoari buruz. Zernahi gisaz, Ikas-ek lau sareetako pedagogia ordezkariekin eta arduradunekin segituko du helburuen finkatzen eta araberako bideen hartzen.

Enb.: Nola ikusten duzue gaurko eta biharko euskararen egoera Iparralde honetan?
Maite Erdozaintzi-Etxart: Sekula baino baikorkiago aipu da euskara eta sekula ez da orain bezainbat ikaslerik izan euskal irakaskuntzan. Bizkitartean, euskara ez da abantxu nehon entzuten karrikan, saltegietan, zerbitzu publikoetan, etab. Hots beldur naiz ez ote den euskara eskolako eta bide seinaleetako mintzaira bilakatzen ari. Falta zaio, naski, orain duen baino bultzada biziki handiagoa. Gaitzari erremedio azkarra eman behar diogu denek, ene iduriko, zeren eta euskaldun zahar bakoitza beste mundura joatean, haien ezin ordezkatuz baikaude, izan dadin kopuruaren edo kalitatearen aldetik.

Une évaluation des réalisations d’Ikas commanditée par les pouvoirs publics l’an passé a mis en exergue la qualité de ses productions et aussi la nécessité de développer une offre plus abondante, notamment pour l’enseignement secondaire, en accordant une place plus importante à l’édition numérique, tout en continuant de garantir l’adéquation avec les programmes de l’Education nationale, régulièrement rénovés.
Les moyens humains et financiers devant être à la hauteur de l’objectif fixé, Ikas travaille avec l’appui de l’OPLB à l’obtention de délégation horaire d’enseignants sur des projets de première importance: méthode numérique et multimédia d’apprentissage de l’euskara et offre d’outils pédagogiques d’histoire et géographie au collège.
Pour mener à bien l’ensemble de ses missions, Ikas dispose d’une équipe permanente composée de sept salariés ou enseignants mis à disposition par l’Education nationale. Actuellement basé à Ustaritz, au second étage du château Lota, Ikas devrait déménager d’ici un an pour s’installer dans un bâtiment voisin, moins prestigieux mais beaucoup plus spacieux et fonctionnel. Cela permettra un meilleur accueil des enseignants et documentalistes des différentes filières. La médiathèque d’Ikas est riche de milliers d’ouvrages et de documents catalogués et consultables en ligne: www.ikas.org
A l’équipe d’Ustaritz, s’ajoute l’animatrice de l’antenne de Soule, basée au centre multiservices de Mauléon.
Même si la montée en puissance d’Ikas est loin d’être achevée, le chemin long et souvent difficile parcouru depuis le lancement du projet de centre pédagogique basque, en 1996, sous la houlette du Conseil de développement du Pays Basque, laisse peu à peu place à un partenariat apaisé entre le monde associatif (à l’image de la composition de son Bureau, Ikas réunit les représentants des quatre filières d’enseignement en langue basque) et les pouvoirs publics.
Beaucoup reste à faire pour assurer la revitalisation de l’euskara en Iparralde. La production d’outils pédagogiques ne constitue qu’un pan de l’édifice, toujours en construction.