Presoak, bizikidetza, normalkuntza, geroa…

EHkAskatasunabehardu!Estrasburgoko europar gizaeskubideen auzitegiak Parot doktrina pikutarat bota eta, ezagutu diren presoen libratze, Madrilen terrorismoaren biktimen hainbat elkarteen manifestaldiek, baita Gasteizko parlamentu autonomoan eta euskal jendarteen sortu diren debate biziek mahain gainean jarri dute pil pilean Madrilen Rajoy lehen ministro españolak zer nolako estrategia daukan kartzela politikan arloan.

Gaztigu-mendeku binomoa
Soilik gaztigu-mendeku binomoa du norabide gisa, populismo merke batean oinarritua, justizia hitza erabat ezabatua duelarik bere lexikotik, gisa hortan karta politikoaren eskuin muturrean diren sektoreak haundizki kontentatuz…nahiz eta azken hauek garraisika hasi zaizkion, erabaki duelarik europar «agindua» betetzea hitzez hitz aitzakia merkerik bilatu gabe…
Hau guzia dela eta, baita hala ta guziz ere, etengabeko mina, inpotentzia, betirako orroitzapena, bihotz urratuen taupadak hainbat eta hainbat biktimen barne barnean, gure ulermen eta errespetu haundiena merezi dute. Bi muturretatik hainbat hamarkadetan elkar elikatu duten bi estrategia antzuek politikoki erabili dituzte aipaturiko biktima ezberdin horiek guziak, bakotxak bere molderat, bakotxak bere probetxurako.

Soka tiraren erdi erdian
Kontestu ezinago gordin hortan nabarmenki agertzen zauzkigu gauregun oraindik estrategia oker eta itsu horien ondorio latzgarriak, bai ETA eta estado bortizkeriek sortutakoak.
Askotan euskal presoak soka tira horren erdi erdian tinkatu dira, erabiliak izan dira eta askotan ixilik gelditu dira. Agian batzutan beldurrez edo askotan diziplinaz…Ez da hain aspaldi oraindik, delako diziplina horri publikoki uko egiten zuten batzuk «kolektibotik» apartatu eta kanporatu zirela. Denborak erakutsi dauku soilik arrazoin zutela… goizegi, xinpleki bortizkeria politikoaren erabilpen mugagabeak eragindako damu domaiaz ohartzeagatik eta adierazteagatik ozenki, ahoan bilorik gabe azterketa politiko duin baten bitartez…
Ezin uka euskal presoetaz eta kartzelako bizi edo biziraupenaz hitz egiten hastearekin, maiz emozional edo irrazional sentimenduek errexki gaina hartzen duela, bereziki «mundu» hortan urteak eta urteak pasa eta oraindik pasatzen dituztenekin. Alabainan horientzat presoak «totem» batzu dira, borroka armatu urteen sinbolo biziak…

Lehentasuna, justizia kontzeptua
Beste puntako biktimentzat eta Madrileko gobernuarentzat aldiz, euskal presoak soilik izan behar dira gorroto amaigabe baten islada eta etengabeko mendeku bide «errexak».
Estrasburgoko europar auzitegiak Parot doktrina ezabatzearekin muturrerat adierazi dio Rajoyri, kartzela politika orotan lehentasuna izan behar zuela justizia kontzeptuak. Justizia eta giza eskubideen jabe izan behar duelako edozein euskal preso ere.
Ainitzetan hitzez ahoa beteka erraiten da (aplikatu gabe) legeak eta erabaki juridiko edo politikoak interpretatu edo gauzatu behar direla momentuko errealitate sozial edo politikoaren arabera. Madrilek nolabait maxima hori ahantzia bazuen ere, Europatik gordinki orroitarazia izan zaio…

Ez ote zuten beste molde batez ateratzea merexi…
Ondorioz Parot doktrina pean ziren hamarnaka preso ateratzen ari dira azken aste eta egun hauetan. Aitortu behar dut halere, aski molde bitxian ateratzen ikusi ditudala: adierazpenik egin gabe, argazki eta telebisteri iheska, sorterrietan ongi etorririk gabe… Eta nere buruarekin pentsaketa arizan niz: “ Ez ote zuten beste molde batez ateratzea merexi… hainbeste urte, sobera urte kartzeka zokotan usteltzen egon eta? Ez ote zuten ahoan bilorik gabe eragindako mina eta biktimekiko errespetua adierazi behar molde “ unilateralean”, ixilik eta iheska ateratzeko ordez. Zer nolako bersozialitzatzea eta bergizarteratzea segurtatuko zaie ?”. Bainan segituan pentsatu dut, engaiamendu orotan, ta nolaz ez politikoan “mea culpak” ez du lekurik, ez du izan behar, kartzelatik ateratzea ez da kontriziozko akta bat, ez du izan behar… Engaiamendu politikoan (politiko militarrean?) etikak ez du lekurik, ez du izan behar lekurik… Pentsatu izan dut ere, hainbat urteetan preso horiek zer nola erabiliak izan dira, xurgatuak, beren izaeratik hustuak bezala, zer nola ahantziak ere beren «hierarkiaren» gandik… Pentsatu izan dut ere preso horiek zer nola torturatuak, bortizki gaztigatuak, sakabanatuak eta porroskatuak izan diren espanol kartzela politika aplikatu duten gobernu ezberdinengandik.

Funtsezko eskubideak aldarrikatzea, bizikidetzan aintzinatzeko
Sekulan bezain bat preso horientzat, preso guzientzat bezala funtsean, funtsezko eskubideak aldarrikatzea, gauregun Euskal Herrian bizikidetzari beste urrats bat aintzina emaitea da. Gaur egungo errealiate sozial eta politikoa kontutan hartzea da, besterik gabe. Bizikidetza berriturik gabe, ez da normalkuntza sozio-politikorik posible. Normalkuntza hori gabe, ez da aldaketa politiko nabarmenik lortuko Euskal Herrian, bereziki hegoaldean. Oraindik urrats ainitz egiteko, aldaketa ainitz gauzatzeko ere, ondorioz irabazte gehiago ospatzeko ere…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).