Kanpo eta barne

Catalunya-NextStateInEuropeKataluniak bere independentzia aldarrikatzen badu, Europar batasuneko kide eta euroaren erabiltzaile izan ote daiteke, Generalitateak ozenki dion bezala? Orain arte bederen, Madrileren kide europarrek eta europar instituzioek, ezetz diote. Batzuek ozenki, beste batzuek prudentzia gehiagorekin. 

Begi bixtakoa halere europar itun desberdinak aski ixilak direla beren idazkietan galdera horri buruz, alabainan kasu bereko jurisprudentziarik ez dago eta. Duela gutti iragan den europar gailurraren ondotik, 28 erresumek halere aski argiki Madril sustengatuz, mezu doi bat argia helarazi dute Bartzelonaraino. Espainiatik alde egiteak erran nahiko du europar batasunetik lekutzea. Ber mementoan azpimarratzen zuten ere giltza ez dagoela europar eskubide bide orrian baizik eta nazioartekoan. Haien arabera bide orria aski xinplea da: eskualde batek bere independentzia aldarrikatzen badu, estado “zentralaren” baimenarekin edo gabe, automatikoki ateratzen da delako “estado zentralak” izenpetutako itun guzietarik. Funtsean Kataluniari dagokionez, jada europako hiriburu eta hainbat instituzioek errana dute araudi hori aplikatuko dutela. Ondorioz Katalunia europar batasunetik eta euro eremutik atera litaike independente bilakatu bezain laster.

Bi hipotesia

Haatik hurbiletik so eginez bi kasu ezberdin edo hipotesia agertzen dira.

Lehenean Madrilek ez du onartzen independentzia aldarrikapena. Ondorioz alabainan de facto Katalunia europar batasunean gelditzen da, Madrilek eta nazioarteko instantzia nagusienek ez dutelako erresuma independente bezala ezagutua izango. Halere Kataluniak has daiteke nazio gisa egituratzen (nahizta pentsa daitekeen Madrilek oztopo seriosak ezar lezazkela egituraketa hortan), bainan ez luke leku, abots eta ezagupen instituzionalik Europan eta nazioartean. Madril litaike Espainia osoaren ordezkari eta abots bakarra.

Funtsean Katalunia gauregungo Norbegiaren kasu berean litaike: europar espazio ekonomikoaren partaide Islandia eta Liechtenstein bezala, Oslok nahi ala ez behar ditu beretu europar araudi guziak, abots propiorik gabe eta bozka eskubiderik gabe. Nolabait estado fantomatiko bat. Bainan egoera hori ez litaike hain desegokia edo txarrena Kataluniarentzat. Alabainan Carles Puigdemontek abilki dion bezala “Madrilek estimatzen badu Katalunia independente batek behar duela europar batasunetik kanpo egon eta bernegoziatu adesio bat zoini bere betoa eman lezakeen, behar luke lehenik Kataluniaren egoera berria ofizialki ezagutu.” Nolabaiteko indepedentzia, alde ezkorrik gabe edo. Gisa hortan Madrilek ahal luke Kataluniaren blokus bat antolatu lurreko muga guziak hetsiz eta itsas eremua ere etengabe murriztuz eta kontrolatuz. Hipotesia hori guzia saihesteko Kataluniak erremedio bakarra luke europan eta munduan: aliatu finkoak eta segurrak ukaitea hastapenetik edo prozesuan zehar. Ezin erran gauregun gisa hortako bidelagun fidelak dituenik.

Bigarren hipotesia batean, aski hipotetikoa egia erran, ez erraiteko inposiblea: Madrilek ofizialki ezagutzen du Katalunia herri independente gisa. Hala balitz bere erabakia jakinaraz lezake molde eta bide ofizialetik Bruselaseri, Frantziak 1962an Algeriarekin egin zuen bezala. Ondorioz Algeria europar eremutik “ezabatu” zen.

Madrileren erabaki ofiziala, beste erresuma guziek baiezta lezakete eta gisa hortan Katalunia Europako estado independente berri bat litaike, europar batasunetik eta euro eremutik kanpo. Alabainan ez duenez Kataluniak izenpetu 1985an Europan sartzeko adesioa, hainbat luze joaiten diren desmartxa bete behar lituzke erresuma berriak, bai Europan, bai OTAN, OMC, OCDE, etab. Banazka erakunde horieri buruzko adesioa negoziatu beharrean litaike Katalunia.

Katalunia gauregungo Norbegiaren kasu berean litaike:
europar espazio ekonomikoaren partaide,
Oslok europar araudi guziak bete behar ditu,
abots propiorik gabe eta bozka eskubiderik gabe.

Bide maldatsua

Hau guzia aski ez balitz bezala, Espainia behartua litaike bere konstituzioaren aldatzea autodeterminaziorako erreferendum ofizial, legezko eta adostu bat antolatzeko. Emaitzaren ondotik, Espainiak eta Kataluniak bereizte itun bat negoziatu behar lukete, bakoitzak bere interesak zainduz. Brexit delakoarekin ikusten ari gira zer nolako nahasmena sortzen ahal den europar eremuko erresuma batek erabakitzen duelarik alde egitea. Eskualde batek duelarik erabakitzen estado batetik aldetzea, ez jakin xuxen zer nolako bide maldatsuan eta bihurgunez betean sartzen den.

Eta puntaren puntan nehork guttik asmatu ez duen hirugarren hipotesia bat possible balitz? Europar Batasunean, erresuma guzien arteko akordio bat bidera daiteke, adesio bide bihurritik pasa gabe. Ororen buru eta gauzak pragmatikoki pentsatu eta, ikus daiteke arrisku eta nolabaiteko tenpesta edo ekaitz finantziario bat Europan, bere eremuaren zati ekonomiko ez hain ttipi bat galtzearen hipotesiarekin. Kataluniak Greziak baino ainitzez gehiago pizatzen du ekonomikoki. “Nehork ez luke Europaren barne produkto gordinaren (PIB) %2a galdu nahi. Pentsa daiteke puntaren puntan realpolitikak gaina hartuko duela eta europar batasunaren kide gintazkela” zion berrikitan oraino Carles Puigdemont Generelitateko lehendakariak.Bide hertsian sartu da Katalunia. Bainan besteak zion bezala “Galtzen diren desafio bakarrak, engaiatzen eta eramaiten ez direnak dira”.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).