Iragan egun batez ostatu batean

PrintFriendly and PDF

IraganIragan egun batez ostatu batean, bi lagun ari ziren eztabait betean, biak ziren pertsonak, zintzoak ustean, halare ezin adi elkarren artean, entzuten egon naiz umore tristean.

XX. mendeko hitz hauekin hasiko nuke mende huntako 20. urtea, aipatzen duten testuingurutik kanpo ezarriz bistan da. Zer gertatzen ari da mundu huntan? Izoztua uste ginuen Gerla Hotza ez da sekulan hain hotza izan eta beroaldiak sendi dira.

Estatu Batuetako presidenteak ez zuen berotze klimatikoari sinesten, beraz berak du giroa (b)erotzen. Iranekin zituen tentsioek nota berean bukatu zuten eta iduri zuen oreka musikal hori atxikiko zutela. Bainan ez! Amerikak bere sinfonia jo du bakarrik eta Iranek erantzun du presto. Tentsioen gorakadan gelditzerik ez beraz! Altorik ez!

Hara zer gertatzen den Amerika eta Ekialde Hurbilaren arteko sintonia hausten delarik! Lehengo ordena hankaz gora doa:

Trumpentzat, notak ez dira argi. Bakearen izenean sol da do. Alta Iranen ez zuen jo do-n alde, sol e(i)manik! Orain entzun arabiarren do la menak!

Amerikarentzat, jeneralaren heriotza ofentsiba diplomatikoa, estrategikoa ala ekonomikoa da? Guk nola jakin, bainan ez ahantz do la re-ak duela do mi natzen kontinente hartan! Ari niz ea Trumpek badakien zer do si ezarri behar den harreman diplomatikoetan.

Bainan, ondotik, Iranek beste hiru nota gaizki zuzendu ditu : mi si la! Barkamenak galdeginik i si si la! Haien jeneralaren heriotzak sortu traumatismo (u)kraniarrarengatik zelakoan gertatu mi si oaren akatsa!

Gerla izugarria ekar dezakeen kantu hau nola mi re tsi?

Gainera, ez dut osorik hartu baten parabola, inglesez mintzo baitzen berak jakin nola, gure mundu maiteaz zuela axola, hau bere gain beharra bertze men dagola : Gora! Gora bakea!… armekin ziola.

Sobera jo du si re nak! Nola aterako da (w)asintonia hau partizionearen irte(h)eran? Geldi dezatela gerla, guk nahi dugu sol la sa, nahiz eta haiek jadanik duten bost a sol la ! Bainan bi notekin dena geldi dadila… mi la esker!

Egun batez Estatu Batuengan kofiantza berriz aurkituko dutelakoan Iranen eta…

Irangan egun batez Estatu Batuan!

One Comment

  1. Jakes LAFITTE
    Posted 27/01/2020 at 19:35 | Permalink

    Trump Reagan baino zozoago dela gero eta gehiago konbintziturik nago