Espainia higatua

EspanaEkain ondarrean Espainiarrak hautesontzietarat itzuliko dira berriz, lau alderdi nagusiak lau hilabetez negoziatzen, hobeki erran bata besteari desafio botatzen, aritu ondoan. Higaturik eta asperturik hainbat krisi ekonomiko eta konfiantzazkoen ondotik, Espainiak aurre egin behar dio krisia instituzional bateri.

Lau hilabete baino gehiago gobernurik osatu gabe ! Hau balentria Espainiakoa… Lau hilabete korapilatsu horietan zehar entsegu bakarra PSOE eta Ciudadanos alderdiek saiatu dute bainan PP eta Podemosek dena egin zuten entsegua hilortzeko.

Guttienik entseatu dena orain arteko lehen ministroa izan den Mariano Rajoy izan da. Beste guziak utzi zituen mintzatzerat eta erdipurdiko akordioak faltsuki aurkezterat, zirko mediatiko hutsean murgilduz.

Pedro Sanchez sozialista entseatu zen parlamentuan gehiengo baten aldeko konfiantza bozka lortzen bainan ezinezkoa gertatu zitzaion: botoen guttiengo bat segurtatzea izan zen bere lorpen bakarra. Zirko politiko bezain mediatiko horren ondorioa, batzuk hastapenetik iragarri zutena izanen da: berriz hauteskunde orokorrak finkatuko ditu Espainiako erregeak,  erabakitzaile nagusiak.

Erran daiteke konbokatorio horrek jendarte akitu eta aspertutako bat mirailatuko duela. Alabainan egoera politikoari doakion konfiantza indizeak trixteki apal dira, aburu ikesta batetik besterat. Ikusi behar da ere, kasik 2015 urte osoa, hauteskunde batetik besterat ibili direla espainiar estatuan, izan herriko, autonomiko edo legislatiboak… Salbu azken orduko sorpresa bat, hauteskunde legislatibo berriak antolatzea bainoko perspektibarik ez da gelditzen..beste hauteskunde kanpaina luze batekin eta agian, emaitza berdintsuak errepikatuz.

Helduden udaraino luza daiteke beraz segurtamen eza hori. Agian denbora gehiegi, estabilitate faltan den erresuma batentzat, zatiketa nabariak agertzeko arriskua haundituz joango delarik. Gisa hortan zoritxarrez, konstituzio aldaketa bat ere urrunduz joan litaike, beharrezko erreforma hau doi doia mihi puntatik aipatua izan delarik sozialisten aldetik.

Ilusionismo hutsa

Jean Monnet frantziar europazale famatuak erran zuen egun batez “Deus ez da posible herritarrak gabe, bainan deus ez da iraunkor instituziorik gabe”. Higaturik eta asperturik hainbat krisi ekonomiko eta konfiantzazkoen ondotik, Espainiak aurre egin behar dio krisia instituzional bateri.

Alabainan joko “demokratikoa” arrunt ahuldurik eta desitxuraturik ateratzen da hainbeste hilabete luze eta korapilotsuen ondotik. Diputatuen kongresuak aukera bat baino gehiago  galdu erakusteko gai zela gehiengo politikorik gabe ere, legislatura aintzina ateratzeko, behin behineko akordioen bidez. Berriz bozkatu behar bada, kasik urte oso bat huts egina izanen da, aterabiderik aurkitu gabe langabezia maila ikaragarri bateri, egoera ekonomiko lazgarri bateri edo krisia instituzional nabarri bateri. Hau guziari gehituz ere Europaren mesfidantza geroz eta haundiago bat.

Ororen buru, Madrilen eta estado osoan ere, iduri luke kohesio sozial nolabaiteko bat oinarritzen dela PP eta Rajoyen kontrako nahikeria baten inguruan.Ez da gutti, bainan agian ez aski herri proiektu kohesionatu bat aintzina eramaiteko.

Sanchez sozialisten burua entseatu da lau hilabete horietan gehiengo bat lortzen, igerika ibiliz zentro eskuineko Ciudadanostik ezker muturreko Podemosekoenganat. Ilusionismo hutsa izan da kasik dena, behintzat nahikeria politiko guttikoa eta ahalmen oraino ttipiagokoa.

Puntaren puntan, berriz orroitu beharko  alderdi bozkatuena PP izan zela, hauteskundeak irabaziz eta gerta litaikela arras deus guti mugitu gabe, berriz ere PP eta Rajoy atera litaikela irabazle ondoko entseguan ere.

Lau hilabete  luzeetan zehar, utzi ditu bere kontrako guziak elgarren artean zatikatzerat eta pataskan mediatikoki aritzerat, bere alderdian purga batzu egin ditu anartean alderdia kohesionatuz. Hilabete luze horietan ahoa ideki du soilik beste alderdietako ordezkarien gain ezartzeko frakaso instituzional eta politikoaren ardura guzia. Rajoyen esperantza bakarra da pentsatzea  espainiar herritarrek bigarren hauteskunde saiakeran guttienik hastio izango duten alderdia eta aukera, puntaren puntan, berea izanen dela! Rajoyen kalkulu makabro bestelakoa ditaike  ere pentsatzea Pedro Sanchez sozialistaren lidergo ahalmen eskasak eta bere ilusionismoak PSOE arrunt ahaldurik eta zatiketa arriskuarekin utziko duela. Gisa hortan nolabaiteko  “zentralitatea” PP eta Rajoy berak beraurki lezakete eta ahalmenean litaizke akordioak proposatzeko… zergatik ez ahuldutako PSOEri.

Ororen buru perspektiba ilusionagarri gutti ateratzeko gai da Espainiako joko politiko eta demokratikoa. Soilik aspertua eta higatua den sistema baten ispilua erakutsi dauku. Agian erresuma higatu eta aspertu baten egiazko irudi bat…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).