David Grosclaude-en alde

DavidGRosclaude
David Grosclaude (3. eskerretik hasiz) bere gose grebaren 4. egunean.

Joan den mendeko seigarren hamarkadan, “tripa min ta tripa min kaskoin batek deraut egin ” hitzak zekartzan Mixel Labegerie-k idatzi zuen abesti batek. Kantu horrek kontatzen zuenaren arabera, kaskoin batek eta iparraldeko abertzale batek eztabaida gogorra ukan zuten Euskal Herriaren errebindikapenak zirela-eta. Hain zuzen ere, garai haietan, etsaitasun bat omen zegoen Okzitaniako zati bat osatzen zuten kaskoinen eta Iparraldeko euskaldunen artean.

Nire ustez, kaskoinen eta euskaldunen arteko sasi etsaitasun horren sustraia ez zen herrien arteko hizkuntzen desberdintasunean bilatu behar, baizik-eta herri bakoitzak Elizarekin eta ezkerraldeko alderdiekiko harremanetan.

Alde batetik Euskal Herri eliztar eta gaullista bazen eta bestetik Landes departamentuaren hegoalde laikoa eta ezkertiarra.

Okzitaniako Alderdi Abertzalea (PNO) eta Okzitaniako Azterketen Institutua (IEO) 1959-garrenean François Fontan-ek eta 1945-garrenean Robert Laffont-ek hurrenez hurren eraiki zutela jakin bazekiten Iparraldeko abertzaleek: 1963-garren urtean Itsasuko Aberri Egunera etorri ziren okzitaniazaleak; bost urtez beranduago “Occitanie une nation soeur ” eta “Histoire d’Euskadi” izenburuko artikuluak argitaratu zituzten ENBATA eta VIURE kazetek hurrenez-hurren. Politikoki Okzitaniako eta Euskal Herriko abertzaleek ukan zuten eztabaida Baiona-Angelu-Biarritz hiri-multzoari buruz izan ziren: lehenek hain zuzen ere, okzitanotzat jotzen zuten hiri multzoa, -baita garai hartan euskaldun multzo batek ere- baina denbora joan arau, historikoki eta gaur egun Euskal Herriaren barnetik etorritako emigrazioak eraginik, Euskalduntzat jotzen dute, kaskoinera bertan bide senialaketan bere lekua izan arren.

Alperrik izan ziren mugei buruzko eztabaida guztietatik aparte, borroka bera dugu Euskaldunok eta Okzitaniarrok; ez gara elkarren etsai, baina etsai berdina daukagu: Frantziako jakobinismoa edo zentralismo frantses zaletasuna. Gaztelera edo frantsesera ez bezala, hizkuntza kolonialista ez dugu ukan okzitaniera, baizik-eta euskara bezalaxe, kolonizatua eta desagertzeko zorian dagoen hizkuntza minorizatu bat. Kaskoinera Foruen lege hizkuntza izan da Euskal Herrian, baina ez zaio sekulan euskal herri xeheari inposatu; Euskal Herrira bizitzera etorri ziren kaskoinarrek euskaldundu zuten euren burua, baita hauetatik batzuek euskalgintzan partaidetza handi bat hartu zuten ere.

Mendeetan zehar eta gaur ere kaskoineraz idatzi eta idazten duten maila guztietako jendeak izan dira eta badira, Frantziako agintariek folklokeriatzat jotzen duten edo aipatzen ez duten arren. Azken bi mende horietan kaskoinako idazleeri buruz begirune bat eman nahi izatekotan, “Initiation au gascon” Robert Darrigranden liburura jotzea baino ez dugu; liburuaren bukaeran hogoitabost idazle aipatzen dizkigu: hauetatik 5 apez, 5 baserritar, 8 irakasle, 3 legegizon, 2 enpresari, mediku bat eta hau da ezuste bat, Akizen izandako suprefeta bat.

Frantziako edozein herritarrak ezin daiteke ezaxola izan gobernu jakobinoek hizkuntza minorizatuen kontra emandako zapalkuntzaren aurrean. Hizkuntza horietaz egiten diren bizilaguna izan ala ez, jakin behar du mende askotako kultura bat betirako gal daitekeela eta Frantziako gobernuak ilunkeria, itsukeria honetatik irten behar duela. Joan den astean Bordalen egindako gose grebaz David Grosclaude okzitaniazaleak eman digun “tripako mina ” ez da 1963 garren urteko abestiarena; jendeen eta agintarien arreta iratzarri nahi izan du ekimen honen bitartez; Frantziako estatuko hizkuntza minorizatuak desagert ez litezen, haien alde borrokatzen duten guztien bermea ukan behar du David Grosclaude-k.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).