Beti gure hizkuntzan ?

Euskaraz, euskarak gizarte bizitzan bere tokia izan dezan, ala erdaraz, denek ulertzeko gisan. Aspaldiko auzia, ez dena berehala trinkatuko. Hona hemen, Mixel Berhocoirigoin-en gogoetak.

Amets Arzallusen deklarazioa Itsasun, Aberri Egun bezperan, gogoan dut eta ez dakit zer pentsa…
Absolutoan, arrazoi du! Euskarak, euskaldun – euskaradun- egiten gaitu. Eta gure hizkuntza ez ikasiz, ez erakatsiz, eta ez erabiliz, galduko da Herri hizkuntza bezala, hizkuntz bizi bezala. Hori gerta baledi, gure Herria ez liteke “Euskal” Herria, liteke espazio bat, lurralde bat, bere errealitate historiko eta geografikoarekin, eta hein batean, kultura eta nortasun berezia lukeena, jatorri eta iritzi ez berdineko pertsonez osatua.
Hizkuntza galdua izanik ere senditzen ahal da Populu eta Herri bati buruzko atxikimendua, izaiten ahal da komunitate baten partaide, hunen abentura, borroka eta proietoeri atxikia. Izan liteke bihar Euskal Herri bat, “euskal” Herria izan gabe. Ez da dudarik bere arimaren zati bat galdua lukeela, ez litekela gehiago amesten dugun Herria. Neretzat hasteko, nahi dutan Herria da, euskalduna, anitza, irekia, guztiena den planeta hunen puntto ttiki bat identifikatzen duena.
Beraz, euskera erabiltzen ez dutan guziz, edo, ez den guziz, amesten dutan Euskal Herri hortarik urruntzen naiz, edo urruntzen gira.

Jendea konbentzitzeko

Bainan, nahi dugun Herria ez da dekretoz egiten! Nik nahi dut Euskal Herri bat, Euskal Herrian bizi diren pertsona guziekin edo gehiengo zabalarekin eginen duguna.
Edozoin militantek nahi du, beretzat oinarrizkoak diren printzipio edo ideiak, ahal bezainbat pertsonen aldetik onartuak eta partekatuak izan ditezen.
Beste askok bezala, nahi dut Euskal Herri bat euskalduna, bainan ez bakarrik euskalduna: nahi nuke produktibista izanen ez den eredu ekonomiko bat posible dela frogatuko duena, laborantza iraunkorra eta herrikoia eremu guzian aplikatuko duena, sozial mailan zuzena, naturaren errespetatzaile, eta bertze Herriekin elkartasunezko harremanak ukanen dituenak.
Euskarari oso atxikiak diren pertsona guziak ez dira neretako hoin inportanteak diren beste balore horieri atxikiak. Batzu, balore horietarik zonbeiten aurka dira ere!
Batzutan pentsatzen dut “Zer balio du gure Herri hau izan dadin bihar euskaraduna, adibidez gaur egun dugun laborantza modeloa suntsitzera uzten badu?” Eta, batzutan, pentsatu izan dut ere bigarren pondu hau lehena baino garrantzitsuagoa zela, ez baloreen hierarkia aldetik, bainan nahi dutan laborantza hortan, gaur galtzen duguna, sekulakotz galdua baita. Aldiz, hizkuntzari buruz, gaur galtzen dena, bihar berreskura bailitake! Ez dut behar bada arrazoi, bainan gauz horiek askotan gogoan erabili ditut.

Nahi dugun Herria ez da dekretoz egiten!
Nik nahi dut Euskal Herri bat,
Euskal Herrian bizi diren pertsona guziekin
edo gehiengo zabalarekin eginen duguna.

Beraz, nahi dutan Herri horren balore nagusieri buruz jendea konbentzitzeko, behar dut jende horren ganik ulertua izan, ez bakarrik mezu aldetik, bainan ere mezu hori zabaltzen dutan hizkuntza aldetik. Errealitatea da, eta ez dut nik erabaki gauza hori, biztanleen gehiengoak ez duela euskera ulertzen. Eta beraz, pentsatzen dut, mezua ukanen duten gehienek ulertzeko gisan jokatu behar dutala, memento hortan, nere lehen helburua baita ahal bezainbat jendek nere mezua entzutea! Ez da bakarrik nere kasua: elkarte eta prentsa militante asko hola jokatzen dira! Hortako ditugu ere, ez beti, bainan askotan, bilkurak frantsesez egiten minoria batek ez badu euskera ulertzen.

Sokaren bi puntak

Euskaldun herri bat nahi dugun helburu horrekin kontradikzioan ote gira? Nola lotu sokaren bi punta horiek?
Dudarik gabe, euskeraren erabilpena garatzen duten ekintza eta lan guziak sustengatuz, bihar erderaren erabiltzeaz gutiago behartuak izan gaitezen ulertuak izaiteko!
Bainan ere, gaur euskara erabiliz. Beharrezkoak zazkit prentsa edo gune batzu osoki euskaldunak izan ditezen: euskaraduneri dedikatuak dira, mezua eta hizkuntza hein berean ezartzen dute, gure hizkuntza biziarazten eta aberasten dute, eta bere erabilpena normalizatzen. Bainan, beste guneek, euskarari atxikiak direnek bainan mezua euskaradunak ez direner ere zabaldu nahi dietenek, behar dute ikusi nola posible duten beren mezua garatzea (hori baita beren helburua), euskerari ere lekua emanez. Desafioa hor da!
Erran nezake, testo bera euskeraz eta erdaraz egiteak ez duela eraginik (nun ez den testo formal bat: gutun bat, deklarazio bat…). Gauza bera bi hizkuntzetan delarik, euskerari atxikiak diren gehienek ere erdaraz irakurtuko baitute!
Beraz, euskera erabiltzekotz, behar da zerbait berezi, interesa sortzen duena, esprimatu: jakin nahi duenak zer idatzia den, bortxatua izan dadin euskeraz irakurtzea. Hitz hartze publikoetan ere, ene ustez, printzipio bera izan behar da. Eta, ez da drama bat, guziek guzia ez badute beti ulertzen!
Hitz batez erraiteko: euskera erabili behar da, euskera ez dakien publikoa galdu gabe, huni ere nahi baitiogu gure mezua helarazi.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 thoughts on “Beti gure hizkuntzan ?

  1. Zaila da oreka aurkitzea, arrazoi duzu, eta zure gogoeta interesgarria da, puntu anitzetan. Nik ohar pare bat: hizkuntzaren arloan, galdua berreskura daitekeela diozu. Hein batez berreskura daiteke, baina galtze handiak jasanik (jadanik ageri da Iparraldean euskararen kalitatearen apaltzea). Bestalde, erdaldunekin ere komunikatu behar dela auzitan ezarri gabe, ukaezina da abertzale anitzek (nahiz eta euskara jakin, guti edo aski) ez dutela sekula indarrik egiten euskaraz mintzatzeko, entzuteko edo irakurtzeko, parekoa euskalduna denean ere. Hori da migarriena.

  2. Milesker Mixel eta Enekori Amets Arzallusen hitzak aipatuz euskararen gaia Enbatara sartu
    rik.
    Ene ustez Ametsek, Itsasun egin zuen ekarpenaren bidez, euskararen arazo larria jendarteratu zuen, mundu politikoa eta zehazkiago mundu politiko abertzalea inarrosiz. Eta ekarpen horretan erdara frantsesa baldin bada ere, guziek ulertu genuen frantsesa edo espainiera erran nahi zuela. Eta horrela hartua izan da Hego Euskal Herrian ere… euskaltzaleen artean bederen!
    Jakin behar da ere Ametsek testua irakurri aitzin idatzirik ez ziren hitz batzu eman zituela (menturaz azken mementoan pentsatuak), eta horien artean:
    « har ezazue azken Enbata aldizkaria, aski lan izan dut hitz bat atxematen euskarazkoa. Min eginen die batzuri, eni ere mingarri zait, iruditzen zait 50 urtetan abertzaletasunak ez duela euskararen gaia serioski hartu. Militante abertzale engaiatu ainitz entzun izan dut ene inguruan, bai eta politikariak, frantsesez. »
    Agian inarrosaldi honen ondotik aldizkariaren urteetako ibilbidea zentzu onean bideratuko da!
    ——
    Ados naiz Enekok egin oharrekin.

    Bestalde Mixeli erran nahi nioke atxematen dudala artikuluan eremu-nahasketa bat:
    « Euskarari oso atxikiak diren pertsona guziak ez dira neretako hoin inportanteak diren beste balore horieri atxikiak. Batzu, balore horietarik zonbeiten aurka dira ere. Batzutan pentsatzen dut: ‘Zer balio du gure Herri hau izan dadin bihar euskaraduna, adibidez gaur egun dugun laborantza modeloa suntsitzera uzten badu?’ Eta, batzutan, pentsatu izan dut ere bigarren pondu hau lehena baino garrantzitsuagoa zela, ez baloreen ierarkia aldetik,… »
    Ene ustez ez dute deus ikustekorik euskaltzale batek laborantzari buruz dituen iritziak eta euskararen aldeko borrokak.
    —–
    Ororen buru, Enekok dioen bezala, euskararen erabilpenaren oreka, komunikazioan, gauza zaila da. Baina ez badira euskaltzaleak eta abertzaleak euskaraz arduratzen, 50 urteren buruan Ametsen biloba batek beharko ditu aitatxiren hitzak errepikatu … inguruan euskaldunik baldin bada.

Comments are closed.