Altsasukoa

Carmen Lamela, Entzutegi nazionaleko epaile anti-terrorista da Altsasukoen auziaren eramaile.
Carmen Lamela, Entzutegi nazionaleko epaile anti-terrorista da Altsasukoen auziaren eramaile.

Altsasuko zortzi gazte epaitzen ari da Madrilen Entzuntegi nazionala. Gazte batzuren eta bi guardia zibilen arteko liskarra, pesta arrats batez, terrorismotzat jo du justizia espainolak, Nafarroako auzitegiaren menpetik kendu eta Madrilerat eraman. 30 urteko kartzelaldia irriskatzen dute zortzi gazteek. Madrilen mendeku errabia ez da baretzekotan.

Zer pasatu zen xuxen Nafarroako Altsasuko herriko pestetako gaueko goizalde batez? Ostatuko mozkorraldi baten borroka partida edo guardia zibil batzuren kontrako eraso planifikatua? Madrilen iragan berri den auzia gai izanen ote da egia lortzen? Komeni litaike alta gaualdi hartan gertatutakoa sakonki argitzea, airean uzteko ordez eta bakotxaren erantzukizunak garbitzea ere. Batzuen aldetik indarkeria estrategia bat elikatzea ostatu zoko batean ere, baita alkolaren eraginez gehiagoko self kontrolarik gabe salatzekoa da behin ta berriz ere. Beti bezain antzua den estrategia baten azken putarrak direlako, ikuspegi politikotik okerra eta bidegabea.

Aipatzekorik ez, ikuspegi etiko eta moraletik ere onartezina dela gisa hortako gertakaria.

Dudarik ez dago ere gisa hortako gertakariak berriz ez gertatzeko egiazko pedagogia sozial politikoa hedatzea eragile guzien bete beharra izan beharko litzatekeela. Guziena erraitearekin español estatuko botere batzuen aldetik ere justifika litaike delako pedagogia berri horren hedatzea ere. Alabainan, Altsasun gertatutakoa terrorismo delitua izendatzea sekulako gehiegikeria da, duda izpirik gabe gainera.

Gauregun Hegoaldean balin badago mugimendu bat estatuko segurtasun indarrak herrietatik eta auzoetatik kentzeko, eskakizun hori zibila eta demokratikoa da, pentsa litaike aski errexki agian Madriletik auzia baliatzea erdiz erdi eskakizun hori kriminalizatzeko.

Nola ez pentsatu ere Altsasun gertatutakoagatik hiru gazte español kartzeletan atxikitzea ehunka egunetan eta beste hainbeste eskatzen diren zigorrak ere entzutean funtsgabeko zurrunbilo ilun eta autoritario batean murgiltzen ari dela PPko gobernua.

Funtsean nazioartean ere gero eta kezka haundiagoa dago Espainian eskubide zibil eta politikoak luze eta zabal urratzen ari direlako. Justiziak injustiziaren arropak janzten ditu helburu politiko jakin batzuren zerbitzurat jarriz.

Gobernuaren karta zuria

Altsasukoaren gibelean azken finean “gordetzen” da ere lege antiterrorista bat. Biziki tronpatu gabe erran daiteke gauregun Audientzia Nazionala dela Espainiako organo gorenetakoa nun metatzen den sektore judizial kontserbadore eta erradikalena.

Erran daiteke ere gauregun gune hortan nahi dutena, nahi duten bezala jujatzen ari direla, gobernuaren karta zuriarekin gainera. Garai batez leku hortako aktore nagusia Baltazar Garzon deitzen bazen, gauregun bere burua aipatzen duena Pablo Llarena Conde du izen. Bere aintzinekoa bezain bat egin nahian badabil. Puigdemont eta Generalitateko goi karguek ere badute horren berri. Justizia independentea dela erran nahi luke Rajoyek ez duela telefonoa hartzerik bere aginduak emaiteko epaile bati edo besteari; kasu huntan telefono beharrik ez du, epaile horiek Rajoyek bezala bezala pentsatzen dutelako.

Frantzian, Erresuma Batuan, Italian, Alemanian edota Portugalen badira ere dispositibo penal bereziak terrorismo ekintzak epaitzeko bainan epaitzeko funtzioa betetzen dute epaile arruntek, ez berezituek.

ETAren disoluzioa aipatzen den huntan, berriz ere indarrez eta goraki eskatu behar da Audientzia Nazionalaren behin betiko desegitea. Gisa hortan lehen urrats bat litaike español sistema judiziala Europako beste estadoeneri hurbiltzeko.

Anartean ea bada Altsasuko gazte guziak ahalik eta lasterren itzuliko diren herrirat, etorriko diren herriko pestak ospatzeko ostatuz ostatu goizeko oren ttipiak arte.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).