Alde hemendik, Troika eta kuadrilla!

Martxoak3Hamahiru urte luze igaro dira dagoeneko 2000ko irailean Pragan mobilizazio handi batzuk izan zirenetik; orduan salatu zena, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Munduko Bankuak (MB) sistemaz agindu izan dituzten doikuntza politikak beti berak; bost axola die gaixoa zein den eta zer-nolako gaitzak hartuta dagoen.

Urteotan erakunde antidemokratikoek —aipatutako NDFk, MBk, G8ak nahiz Munduko Merkataritza Erakundeak (MME)— gero eta leku ezkutuagoak bilatu behar izan dituzte, gero eta polizia gehiagoren babesaz, biltzen jarraitzeko modua izate aldera. Horrek ez du eragotzi erakundeok gero eta fama beltzagoa hartzea, haien politikak zorrotz aplikatu dituzten gobernuei gertatu zaien bezalaxe. Fama txarra nabarmena da, baina ez bakarrik Latinoamerikan, kontinente honetan gobernuek eta gobernuarteko erakunde horiek erabakitako doikuntza politikek milioika lagunen bizimodua hondatu zuten heinean: han, pobrezia eta gizarteko desberdintasuna izugarri hedatu zen, eta gutxiengo boteretsu bat areago aberastu zen. Gauza bera gertatu da Europar Batasunean ere, edonork aitortzen baititu hemen doikuntza politiken kalteak: langabezia eta txirotasuna gehitzea eta atzeraldia larriagotzea (kanpoan geratzen dira galderarik gabeko prentsaurrekoak ematen dituztenak, edota galdetutakoari erantzuten ez diotenak; horrelakoak asko dira).

Baina badakigu, «Spain is different». Eta, antza, baten batek nahi du Euskal Herria ere hala izatea. Europan nazioarteko erakunde horiek daramaten gurutzebide soziala hasi zenetik hamahiru urte igaro direnean, Espainiako Gobernuak haize txar baten eraginpean erabaki du Bilbon martxoaren 3an Mundu Mailako Goi-Bilera Ekonomiko bat antolatzea («Davos-2» aipatu izan da prentsan), izen biribil batekin: Espainia 2014 Foro Globala: estabilitatetik hazkundera. Normaltasun sinboloa omen da. Goi-bileran parte hartzekoak omen dira NDFko zuzendari nagusia (Christine Lagarde, Sarkozyren ministro zelarik ustelkeria kasuetan nahastuta egon zena; haren soldatak ez du errenta-zergarik ordaintzen), ELGEko idazkari nagusia (Angel Gurria), Europar Batzordea (agian Barroso presidentea etorriko da; nolanahi ere, konfirmatuta daude Joaquín Almunia, Michel Barnier eta Karel de Gutch, EB-AEB merkataritza akordioa negoziatzen ari dena), Eurotaldeko presidentea (horrek kredituak emateko baldintza gisa ezartzen du murrizketa gehiago egitea), Europako Inbertsio Bankuko presidentea (errauste planta eta autobideekin egiten diren negozioetarako ezinbesteko pieza), Espainiako Errege-Etxea (Erregea edo Felipe Printzea), Espainiako Gobernuburua (Mariano Rajoy), eta Lehendakaria (Iñigo Urkullu).

Beraz, martxoaren 3an Bilbon Troika eta bere kuadrilla elkartuko dira. Txirotze politiken, langabeziaren, ustelkeriaren eta benetako demokraziarik ez izatearen arduradunak. Grezian edo Portugalen kalean lasai ibili ezin den jende hori, alegia. Madrilera joanda bankuak aztertzera omen doazenak, hori egia ez bada ere. Bilbon bilduko direnek erabaki dute bankuak guztion artean salbatuko ditugula; horiei dagoeneko diru publikotik hamarna milaka milioi euro eman diete (eta are gehiago ematekotan dira), jakinik ez dela berreskuratuko. Noski, horien artean izango dira espainiar estatuko enpresa handietako buruak (Telefónica, BBVA, Inditex, Iberdrola eta abar), gobernuen politikei esker dirutza irabazten dutenak: horiei zor diegu herritarren %99ren bizimodua gero eta okerragoa izatea. Eta, gainera, txalotzea nahi dute.

Ez dute lortuko. Bilbon, munduko beste leku batzuetan bezala, Troikaren aurkako deiadar ozena entzungo da. Denak salatuko ditugu: NDF, ELGE, Europar Batzordea, Espainiako Gobernua, patronala, bankuak eta multinazional handiak, horiek kentzen baitizkigute eskubide laboral eta sozialak; eurek jaisten dituzte soldatak, pentsioak eta langabezia-prestazioak; eurek erabakitzen dute prekarietatea gero eta handiagoa izango dela, negoziazio kolektiboaren eskubidea urratu behar dela eta abar.

Horregatik, martxoaren 3an herritarrok mobilizatu egingo gara. Egun historikoa. Goizeko hamarretan zutabe bana abiatuko da Jesusen Bihotzetik eta Arriagatik, eta Guggenheim Museoan bat egingo dute, goi-bileraren egoitzan, alegia. Ondoren, beste hainbat ekitaldi ere izango da.

Aparteko aipamena egin behar da Urkullu lehendakariaz. Ezartzen dituen politikak ikusirik, ez da harritzekoa martxoaren 3ko batzar horretan agertu nahi izatea. Doikuntza politikak aplikatzean haietako bat da, aurtengo aurrekontuak egiteko prozesuan ikusi dugunez (ELAk aztertu du hori, baita bere iritzia eman ere), eta benetako politika mozorrotzeko propaganda egiteko moduan ere bai (enplegu publikoa murrizten duen bitartean «enplegu plana» aurkeztu du). Bada, goi-bileran egonda errezeta ekonomikorik latzenekin bat datorrela adierazten du.

Martxoaren 3an lehendakaria ez da euskal gehiengo sozialaren ordezkari izango, gehiengoa kalean egongo baita. Gutxitan gertatuko dira hain urrun, batetik, herritarren sentipen orokorra —Troika eta kuadrilla giroko kapitalismoa etortzerik nahi ez duena—, eta, bestetik, lehendakariaren jokabidea, arimarik gabeko jendilajeari losintxa eginez. Hura ez egoteari ongi iritziko genioke; era berean, goi-bileran iragarri duen bezala, parte hartzen badu, legitimazio politikoa emango dio enpresa handien eta bankuen tiraniari. Bere esku dago aukera. Gehiengoaren bizkarretik gero eta aberatsagoa den gutxiengo baten aldeko aukera. Nork esan du klase-borroka beste garai bateko kontua zela?

GoHome

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).