Manex Pagola, euskal kantu berri egile, antropologia sozio kulturalean doktore
Aita Lhandez hor eman den ikusgarri / pastorala handiaz ez da hain segur erraitekorik. Dena biziki ederki joan dela. Jende behari ainitz, jokalariak ere hoberenean eta ederrenean. Zer behar da gehiago ? Merezimenduak hartze dituztela denek eta ez bakarrik “frantses euskal” pastoral horren idazleak eta itzultzaileak. Bainan ikusgarri bat, izanik ere pastorala, ekitaldi zinez publiko bat denez (sarrera libre ordainduekin), gogoetak ere araberan izaten ahal dira. Ni horri entseatuko bainaiz hemen, nahiz laburzki, kultura eta sozial antropologiaren ikuspegi batetetik.
Gogo gaixtorik gabe eta onartu behar dutala ere ez denek nik bezala ikustea gertakariak, bereziki aski gorderik dauden zenbait aurtengo pastoralan bezala.
Nahiz folklore aldetik, gehienek diotenaz, dena ongi antolatua izan den Zalgizen, pastoralaren herri-ingurumena kultura aldetik zenbateraino xuxen? Denek dakigularik beharrena eta baliosena: Aita Lhandez jada pastoral sorkuntza bat egina, prest zela emateko, bainan hau baztertua izan dela arras bitxiki ere, prentsa batek ere berantean dion bezala. Eta obra honen ordez frantsesezko bat, haatik euskaraturik, hautatua izan dela agertzeko. Jakinez lehen obra horren sortzailea Xiberotar fin, historiko eta handienetarik dugula, Jean-Louis Davant famatua bera, euskal kultura eta bertze sail askotan gure aditu edo jakintsun hoberenetarik. Gainera euskal problematika gehienetan abertzale aintzindari ezagutuenetarik. Bere ofizio, mintzaldi, ikerketa, olerki, liburu eta abarren gatik Euskal Herri osoan eta mundu hegal askotan ere ezagutua eta zinez onetsia. Dituen kargu guziez bestalde, idazle xerrent handia, euskaltzaina eta beste. Nolaz joan Xiberu xokotik Pariseko pertsona baten frantsesezko obra baten bila ? Berriki Zalgizen etxekandere on jarria balinbada ere. Zer erranen zuten hortaz Piarra Bordaçarre batek, aita Lhandek berak, J.Luis Etxecopar edo Roger Idiartek? Hautu zorrotz bitxia egin dute hau dena erabaki dutenek, izan Zalgistar hautetsi edo bestek. Kolonisatzaileen denboran bezalatsu !
Tokiko (Xiberotar ) sortzaile ( eta ez beraz nor nahi !) baten lan guzia baztertu eta mila kilometroko batena, gainera lehenik erdaraz pentsatua eta idatzia, hartzeko ! Abantailak bazitezkeen ere hor dudarik gabe batzuentzat. Hauek ere jakinen baitira hain segur “oi ! denborarekin” kantu xaharrak dion bezala…..
Halere ingurumaria bitxi hortan ni segurik gehienik harritzen nauena halere, Xiberotarrik aski ez dela izan hau dena aintzinera laster ikusteko eta behar zena egiteko Zalgizen hartu duten erabaki hain bereziari buruz.
Zeren beha edo beldur xuxen ? Alta elkar hitzegitea beti da hoberena. Bainan petto honek guziak badu ere barne esplikazione laburrik.
Nere ustez sobera nahasten direla oraino mundu guzian bezala, euskal munduan (Xiberoan ere) folklorea eta kultura.
Lehena baita dena pollit, koloretsu eta jendearen lehen gostu edo atseginerako antolatzea, dantza, edergailu, betiko soinu batzu oinarri, errepikan.
Bestea aldiz, folklorea baztertu gabe, herri baten egiazko zainetik aritzea eta honen errespetuan ere. Hor baita bereziki gauzen egiazkotasuna, hau aspalditik heldu dela, herri baten orroitza, fiertatea, bizi nahia eta aintzinatzea edo garapena barne, bixtan dena.
Bigarren ikus molde eta jarrera hau ez ote xuxenena edo egokiena pastoralentzat bereziki ?
Lerro hauen irakurleek ikusi behar dute ez dela lehenik ene makurra Zalgizen ibili duten jokabidea –bereziki zoin pastoral hauta– bainan horrek guziak aski ilunki erakusten duela euskal kultura mailak baduela egiazki oraino ozkarik iragaiteko Euskal Herrian eta ikusten denez Xiberoan berean ere. Bainan nor da hortaz axola herri kulturgile eta erakunde askoren artean oraino? Ala omerta gisako interes gorde batzuek behar dute dena tapatu ? Gai batetan egiazko adituek ez dutela hor lekurik ixilik egoiteko baizik ! Denen artetik diot halere gogotik : gora pastorala !
Jakinen dugu “NOIZBAIT” zer pasatu den eta zer gatik ??? (Kolonisazio modu berri bat ???)
Pastoral eguna Zalgizen pasatu, galdera batzu buruan atxiki eta ez arduradun bat ere mintzatu! Zer arinkeria, Manex! Idazlanaren hautua pastoraleko komiteak egina izan da, arduradun ezagunek egina eta hire galderei erantzutekoa badute. “Xiberoatarrik aski ez dela izan” idatzi duk ondotik eta orokortze horrek deit arinkeria hitza gogoala ekarri, orokortzeak ez du entelegatzea laguntzen.