Enbata: Nola etorri zitzaizun aspaldi danik ahantzia den gi-zon horren oroitzapena berpizteko gogoa? Mikel Dalbret: 2011ko ekainean, Irungo argitaletxeak, Alberdania deitzen denak, liburu pasiogarria argitaratu zuen. Enbatako irakurlei gomendatzen diet. Liburu horrek “Manuel Iturrioz, borrokalari baten bizipenak” du izenburua.
Liburu horren laburpena hitz bitan egiteko, erran dezagun Manuel Iturrioz Gipuzkoako Orexako herrixkan sortu zela 20garren mendearen hastapenean. Gaztaroan herriz herri baserri lanetan aritu zen. Gero Espainiako gerla zibilean hartu zuen parte, euskal gudarien alde. Hastapenean Euskal Herrian eta gero, azken porrota arte, Katalunian gudukatu zuen. Ihesi joaitera behartuta, hango muga zeharkatu zuen. Ondotik, Ipar Euskal Herrira itzuli zen, hain zuzen Donibane Lohitzunera. Handik denbora gutti barne, Comète sareko arduradunak harengana hurbildu zitzaizkion, sarearentzat lan egin zezan galdatzeko asmotan. Comète sarean sartzea onartu zuen eta horretarako osatu zituen ipar eta hego-taldeak, bide egokienak marraztu, baserri lagunak eta gorde lekuak aurkitu eta bermatu. Iheslariak (gehienak hegazkinlari ingles eta ipar-amerikarrak) Donibane Lohitzunen berean bere gain hartu ondoren, Hernaniraino taldeka eramatea antolatzen zuen.
Enb.: Eta hor agertzen da delako Joseph Abeberry…
M. D.: Bai. Hastapenean aipatzen nuen liburu horretan agertzen da Joseph Abeberry. Dena dela, Manuel Iturrioz bezalako gizon baten bizitza aberatsa lerro guttitan aipatzea ezinezkoa da eta ene helburua hemen, hain zuzen, da beste euskal gizon handi baten oroitzapena berpiztea. Gizon horrek Joseph Abeberry zuen izena. Manuel Iturrioz-ekin badu zer ikusia. Zergatik? Manuel Iturrioz Donibane Lohizunera heldu zenean, paperik gabe zebilen. Agiri ho-riek eskuratzea ez zen batere erretx. Garai hartan gure eskualdeko herriko-etxeetako kasik zinegotzi edo arduradun guziak eskuindarrak ziren, Ziburun ezik. Espainiako gerla zibilaren ondotik Hegoaldetik etorri errefuxiatuek Ziburuko herriko etxean aurkitu zuten babes goxo eta laguntza baliagarria, beren egoera latza pixka bat aisatu zietena. Beraz Manuel Iturrioz Ziburuko auzapezari esker herrian lasai egoteko paperak lortu zituen. Joseph Abeberry zen auzapez hori.
Enb.: Joseph Abeberry sortzez ziburutarra zen?
M. D.: Ez, Joseph Abeberry jatorriz Arrangoitzekoa zen. Abeberry askazia guzia bezala. Han sortua zen 1895ko urriaren 2an. 14ko gerlan parte hartu zuen, bi aldiz larriki zauritua izan zen, besteak beste gasatua izan baitzen. Gerla zikin horretatik elbarri itzuli arren, lehenbizikorik Baionako suprefeturan lan postu bat lortu zuen. Handik laster, Ziburuko herriko etxeko idazkari izendatua izan zen. 1919-tik 1935-ra Ziburuko herriko etxeko idazkari izan zen. Euskal Herriko gerlako zauritu eta elbarrituen ordezkaria izan zen ere. Ziburun, 1935ko mai-atzean, Herriko hauteskundeen kari, «fronte herrikoiaren» zerrenda baten buru izanez, portuko auzapez hautatua izan zen.
Enb.: Zer gizon zen Joseph Abeberry?
M. D.: Jadanik erran dutan bezala, gizon zintzo bezain jatorra zen. Hala nola, lekukotasun gisa agiri hunkigarriak baditugu, nola 36-ko Hegoaldeko errefuxiatuei eskuzabaltasunez laguntza eman zien erakusten digutenak.
1940ko urtetik goiti, Petainen administrazioak laster bere eremuaren barnean garbiketa politikoa egin zuen. Ondorioz Baionako suprefeturak, bidegabeko erabaki baten bitartez, Joseph Abeberry-ri auzapez kargua kendu zion.
Ukaldi gogorra izan zen Joseph Abeberryrentzat. Hala ere, ez zen lanik gabe gelditu, zeren eta aipatu behar da auzapezaren aurpegiaren gibelean beste pertsonaia bat zegoela. Joseph Abeberry erresistentzia sare garrantzitsu batean ofizier gisa zebilen. Nolabait demititua izan eta gero, klandestinitatean sartu zen. Zorigaitzez, gerla bukatzera zoala, lan arriskutsu horietan askotan gertatzen den bezala, salatua izan zen eta 1944-ko ekainaren 17-an Baionako“Villa chagrin” presondegian sartu zuten.
Enb.: Eta handik Alemaniara deportatu…
M. D.: Bai, bi hilabeteren buruan, agorrilean, Alemaniara deportatua izan zen. Harat heldu ta laster, ustez bere osasun txarrarengatik, han berean hil zen. Hain zuzen ez dakigu oraindik Dachau ala Mathauseneko kanpoetan. Senideak zalantzan dira, ez dute sekulan Josephen heriotzaz zehatz —mehatz xehetasunik lortu.
Enb.: Joseph Abeberry bezalako gizon edo emazteak izan dira Euskal Herriko hixtorian, beren bizitza ongiari eta besteen laguntzari dedikatu diotenak. Nolaz, mundu moderno iheskor huntan, hoin orroitzapen gutti atxikitzen dugu gure iragan hurbileko figura horietaz?
M. D.: Menturaz zuk erran duzun bezala, gaurko mundu hau iheskorra eta ahanzkorra delakotz. Beste askorekin gertatu den bezala, gaur egun arte, paregabeko gizon horren oroitzapena kasik ezabatua da Ziburun, baita, dirudienez, geure herri osoan ere. Herriko 39/45-ko gerlako hilen oroitarriko zerendan abizena baino ez da grabaturik eta bizi naizen etorbide bateko plaka baten gainean besterik ez ere. Abizena baino ez da beste xehetasunik aipatzen. Guttienez, zuzen litzateke Ziburuko auzapez ohiaren aipamen berezi bat egitea, oroitarri batean edo karrika bati izena emanez, baita herriko-etxeko toki berezi batean bere bizitzako gertakari nabarmenak oroitaraztea. Amnesia horren zergatia nahiko misteriotsua da, eta nik herriko oroimenari irain bat egitea bezala ikusten dut.
Hala ere, bi gerletan egin zituen balentria guzien kontuan hartzea baino garantzitsuago da Joseph Abeberryren engaiamendu politikoa goraipatzea. Baionako artxibategian aurkitu dutan hauteskunde afixa* hortan, Enbatako irakurleek ikusiko dute, nire ustez, euskal politika buruzagi inportanteenetarik izan den gizon horren aztarna. Hixtorian eraman duen borroka politikoaren aztarna. Ez dakit hatz bakarra denetz, bainan euskara hutsez idatzia baita, guretzat lekukotasun ezin interesgarriagoa da. Garai horretan ez zitzaion ezkerreko politikari bati horrelako izenik emanen, baina gaur egun horrelako adierazpen politiko bat agertzen ba-litz, gaurko euskararat egokiturik alabainan, ez genuke adierazpen hori ezkerreko abertzale batena dela baiezteko zalantza izpirik.
*1937ko Hendaiako kantonamenduan irailan izan ziren hauteskundeak.
Joseph Abeberry est né à Arcangues le 2 octobre 1895. Il est mobilisé durant la guerre de 14-18 et grièvement blessé à deux reprises. A son retour, handicapé par les blessures et le gazage subis, il obtient un poste à la sous-préfecture de Bayonne, puis est nommé secrétaire de mairie à Ciboure. Il sera le délégué des anciens combattants et blessés de guerre pour le Pays Basque. Aux élections municipales de 1935, il conduit une liste “front populaire” à Ciboure et est élu maire. En 1940, il est révoqué par le gouvernement de Vichy, à l’instar de milliers de maires suspects aux yeux du régime du maréchal .
Joseph Abeberry s’engage alors dans la résistance et entre en clandestinité. En juin 44 il est dénoncé, arrêté et enfermé à la “Villa Chagrin” à Bayonne. Deux mois plus tard, il sera déporté et sa santé précaire ne lui permettra pas de survivre plus de quelques mois en camp de concentration. Ses descendants ne savent pas s’il est mort à Dachau ou Mathausen.
Homme de conviction et d’engagement, Joseph Abeberry a mis à profit son mandat de maire pour organiser à Ciboure l’accueil des réfugiés d’Hegoalde de 36-39. Nombreux seront ceux qui bénéficieront de son aide pour l’obtention des précieux documents officiels, indispensables à l’installation de ce côté-ci de la frontière. De nos jours, Joseph Abeberry serait, sans nul doute, un militant de la gauche abertzale. Il est de ceux que notre mémoire collective défaillante est prompte à oublier. Pourtant, Joseph Abeberry, comme ces hommes et ces femmes tombés dans l’oubli, a, à sa manière, participé à la construction de l’histoire d’Euskal Herria.