(Azken zatia)
Nik mende erdi bat berantago oihartzun gisa Remparts inguruan bizi ziren lagunen izenak aipa nitzake: Lans, Laxalde, Laxague, Elgoyhen, Martinon, Lespesailles, Fies, Thorez, Lonné, Coussirat, Lestanguet, Ameztoi, Dameztoi, Sanchez, Artigou, Gondel, Sarrazin, Leoncini, Boudjima. Jauntzien erosteko hutsik egin gabe jotzen genuela Salzedo dendara oroitzen naiz eta Judu portuges deitzen genuen familia horren dendan bazegoela (eta badago) orman handizki emana Euskal Herriko probintzien armarria. Bitxi baldin bada ere, Euskal Herri bat bazitekeela ez genuen batere garbi ikusten ez sentitzen.
Jende izenen fonetikaz bestalde, Baionako soinuak ere datozkit burura. Erran dut ene aita zena umila eta ixila zela. Oroitzen naiz musika berezia joten zuela, danborrari gisa igandetan frankotan aritzen baitzen Sent Andreseko Gurutzatuen klikan, prozesio, desfile eta jai anitzetan. Etxen entrenatzen ari zen baina ixil-ixilik amorekatik auzoak ez ditzan narda edo enea: larruzko danbor ttipi bat eginarazi zion zapatainari, hede batez belaunean lotzen zuena eta han zinez jo ari izanik ere, danbor hura mutu egoten zen. Hura mutu zen eta nago nihaur musikaren aldetik ez ote naizen elkor egon, salbu beharbada hitzen urratsari.
Urrina. Horra Barthesek dioena: Gehiago itzuliko ez denetik, urrina zait itzultzen. Hala nola ene baiones haurtzaroko urrina: mandalak inguratu mundua bezala, Baiona oro bildurik dago urrin osatu batean, Baiona Ttipiko urrinean.
Urrinez ero bat bezala oroitzen naiz: zahartzen ari naizelako marka.
Eroturik edo zaharturik, nik ere gogoan dauzkat oraino Uztaritzetik jiten zen Gassuan andereak borta aitzinean uzten zuen esnearen urrina, baita ere karriketan orduan ondarkinak eta zakarrak biltzen zituzten itzain euskaldunen orgek libratzen zuten urrin garratza.
Barthes eta Paul Gadenne bezala, bada beste artista bat Baionaz mintzo dena bere bi erretaula handietan. 18. mende erditsuan Baionako portua pintatu zuen Joseph Vernet artista famatua dut gogoan. Pariseko saloietan 1761ean hasirik erakutsiak izan ziren arrakasta handiz Frantziako portuez egin zituen obrak… Haren laudatzeko Diderot ez zen azkena izan, baina halere Verneti oldartu zitzaion baizik eta erretaula ilunegi zela.
Koloreetan beharbada ilunegi zen Vernet artista baina xedea argia zeukan: Baiona hiria eta portua erakustea bai baina, erregek alde batetik eta herriko hautetsiek bestaldetik onartzeko gisan.
Badakigu Luis 15garrenak Verneti manatu ziola kortsarioak eta berek harrapatu itsasontziak Baionan sartzen erakustea erretaula bakar batean. Lamikiz ikerle adiskideari esker, badakigu hain zuzen lau urte lehenago Kanadako Louisbourg aldera joan zela Baionatik “le Dauphin” itsasontzia. Ondikotz, Angelesek ontzia harrapatu zuten zeraman gutuneria pribatuarekin. Zorionez, Lamikiz jaunak gutun horiek atzeman ditu: euskaraz eginak dira. Azkainetik igorri gutunean, Pierre Etchegaray deitu batek koinatari idazten dio: guerlaren aparantxia handia da / Baionan eta donibanen badire hemesortsi corsacale untçy istileroan / eta corsurat goanac / guehiago ezta hemen berse negosiori corsua eta corsua baicic.
Indar-joko hartan, Vernetek beste molde batez amore eman zion Erregeri, bi tauletan erregeren sinboloa den ziudadelak Baiona atxikitzen ditu eta kontrolatzen baitu. Ageri da Baiona erregeren funts bat dela. Baina Baionako herriko korporazioari ere kausitu beharrez, Vernetek erakusten du Espainiako atean omen dagoen Baiona hiria ezin hobeki kokatua dela eta baionesen mezu hau igortzen du: Baiona paregabeko komertzio leku egokia
da. Baionesek galdegin zioten Verneti lekuko xehetasun tipikoak erretauletan sartzea: ga-barra, tillolla, “couralin” eta “chalibardon” deitutako ontzietan dabiltzanak edota kulakak arrantzatzen dituzten pertsonaiak. Doi doia agertzen dira bestalde euskaldun bat edo beste, bi artzain, idi pare bat, kakoletan ibiltzen diren andereak, eta tupinka deitu jokoan ari direnak. Baina Baionako hautetsiek esondatu zizkion guziak Vernetek ez zituen onartu.
Zuzen edo oker, urrun edo hurran, ene ibilbidean izan dudan suertearekin badu zerbait egitekorik itsasoari guziz irekia ez den Baiona horrek. Hemengo gazte anitzek bizi izan duten exilioari uko egiteko suertea izan dut. Edward Saïd etortzen zait gogora: salbuespenak salbuespen, erroak moztea eta oinazea ekartzen dituen exilioa karioegi da. Ez du balio haren balakatzea.
Exilioaren gaitzetatik salbatu nauena, parte bat, abertzalegoa izan da. La langue est une patrie, zioen Victor Hugok Baionan egon on-dotik bestaldera joanik. Nik —eta ni bezalako anitzek— euskara ez jakitea bizi izan dut exilio gisa, eskas eta mengoa gisa senditzeko zorion mikatza izan dugu. Ezagutzen dukezue bada Yves Gibeauren eleberri batean protagonista bati gertatzen zaion oinaze famatua: 800 metrotako atleta bat, munduko txapelduna izana, gerlan besomotz gelditu da. Gerlatik landa, berriz entrenatzen hasten delarik, iduritzen zaio hain zuzen besorik ez duen lekuan min duela. Beste neurri batean, anputazio gisa bizi izan dugu euskaraz mintzatzeko gai ez izatea eta bakerik ez dugu izan euskara berriz txertatu arte. Lehenik protesi gisa, zurrun eta hotz baina funtzionala. Erakasle onak ukan nituen, lehenik Allières jauna, gero Bizkaiko lagunak Jose Luis Lizundia, Rikardo Badiola eta Juanjo Zearreta zena barne, eta gero Mirenekin ezkontzearekin Bizkaian ezagutu ditudan eta joan diren Esteban, Raimunda, Joselu eta Natiri bizkaitar lagun biziak…
L’atlas linguistique basque dont Xar-les Videgain est le responsable et le principal collecteur pour la partie concernant les trois provinces d’Iparralde, est un travail de recueil et de transcription considérable. De 1985 à 1993, des milliers de locuteurs bascophones ont été enregistrés dans 145 villages, dont 45 en Iparralde. Cette enquête linguistique, travail de titan s’il en est, a abouti a 4.000 heures d’enregistrement qui seront transcrites et traitées dans une œuvre monumentale de 10 tomes. Seuls les deux premiers tomes ont été publiés à ce jour.
L’objet de l’étude est de dresser la carte de ce qu’était l’euskara parlé au quotidien dans les sept provinces il y a deux décennies. Dans un monde où les langues évoluent avec une rapidité jamais atteinte par le passé —et l’euskara n’échappe pas au phénomène— cet instantané constituera un témoignage incomparable d’un vecteur primordial de la réalité sociale et sociologique des années 80 en Pays Basque.
En accueillant Xarles Videgain parmi ses membres savants, Euskaltzaindia ne fait que reconnaître la qualité du travail scientifique menée par ce spécialiste de dialectologie et d’ethnolinguistique, érudit passionné dans sa recherche universitaire et personnalité modeste et attachante au quotidien.