Alberto Frias «nuklearrarentzat ere herriari hitza!»

Enbata: Zein dira Garoña, Euskal Herritik hurbilena den zentral nuklearraren ezaugarriak? Alberto Frias: Garoñako zentral nuklearra Arabatik 4 kilometro es-kasera dago. Lehenbiziko belaunaldikoa da, eta 60. hamarkadako teknologia dauka (Harrisburg edo Chernobylen matxurak antzeman baino lehenagokoa) eta ez da batere fidagarria: Mark-1 izeneko oinarrizko euskarria dauka (Ameriketako Estatu Batuetako Energia Atomikoko Batzordeko funtzionariek jada bere debekua eskatu dute), irakitze bidezko ur erreaktorea edota zuzenean Ebro ibaitik hartutako uraren bidezko hozte sistema darabil.
Arazo franko ditu: materialen higadurak sortzen dituten pikorren arteko korrosioak arraildurak sortu ditu erreaktorearen barnekaldean 1994az geroztik. Zentralaren egitura arazoak konpondu gabe daude, baina jada ez dute konponbiderik. Segurtasun nuklearreko batzordeak Espainiako parlamentuari 1983an igorritako txosten batek zioenez, “fenomeno honek erreaktorearen ontziaren egituraren sakoneko narriadura sortzen du”. Alemaniako aditu independiente batzuen arabera, antzemandako arraildurek “erradioaktibitate isurketak eragingo lituzkeen istripu larria sor dezakete”. Orduan, zentralak berehala gelditu beharko lukeela go-mendatu dute.
40 urte hauek ez dira samurrak izan, gainera. CSNk berak onartu du isotopo erradiaktiboak daudela (Cesio-137 eta Cobalto-60) hondakinetan, ur-landaretan eta Ebroko arrainetan. Horrek erakusten du hainbatetan ezkutatu nahi izan dena, hots, kutsatutako milaka ur litrok ihes egin dutela (400.000 litro ur, datu ofizialen arabera) Arabako, Errioxako eta Nafarroako Erribera Garaiko zonalde zabalak kaltetuz. Gas isurketei dagokienez ere, egoera ez da batere ona: zentrala martxan jarri zenez geroztik gaurdaino, legez onartutako isurpen mugak 600tik 10 mila Curiosera gutxitu dira, baina hala ere, maiz muga hori ere gainditu egin da.

Enb.: Nahiz eta Fukushimako zentralaren ite duen, Garoñaren bizi-iraupenaren luzatzea aipatzen da…
A. F.: Japoniako Fukushima zentral nuklearrak izandako huts egiteak eragindako alarma egoera eta “paktu soziala” aitzaki harturik, Ga-roñako zentral nuklearraren bizi iraupena luzatzeko berriak aditu ostean, Garoña gabeko Araba ekimenak ondorengoak esan nahi ditu.
Fukushimako zentral nuklearrak 40 urte dauzka Garoñakoak bezalaxe, irakitze-ureko zentrala da Garoñakoa bezelaxe, teknologia, euste sistema eta fabrikatzaileak Garoñako berdinak dira. Segurtasun eza eta milaka pertsonaren osasuna eta bizitza arriskuan jartzen ari den zentrala da Fukushimakoa, eta bere bikia dugu Garoñakoa.
Larru gorritan geratu den lobby nuklearra “hondamendi naturalaren” handitasunean babestu da, modu honetan paralelismoak ekiditeko. Dena den, badaude azaldu ez dizkiguten kontu batzuk. Hala nola, lurrikararen epizentroa beste zentral nuklear batzuetatik hurbilago izan baldin bada ere nola ulertu Fukushimakoak dituela kalterik handienak pairatu. Zentral nuklearren ustezko segurtasuna zalantzan jarri da berriz ere. Ezin ditugu ahantzi teknologikoki aurreratuenak diren herrialdeetan (EEBB, SESB, Japonia) gertatutako istripu nuklearrak; Harrisburg (1979), Chernobyl (1986), Fukushima (2011), noiz gertatuko ote da Garoñan?

Enb.: Horiek hola, geroari buruz zer erabaki hartu dira Garoñarentzat?
A. F.: PSOEren gobernuko Industria Ministerioak Garoña 2013an behin betiko ixtea erabakitzeak zaharkitutako zentral nuklearraren bizitza 40 urtetik 42ra pasatzea suposatu zuen- kontutan hartu behar dugu beste zentraletarako aurreikusitako bizitza 40koa dela. Zentralak izan dituen arazo guztiak ikusita onartezina izan beharko luke. Hau gutxi balitz, aurkeztu berri duten “Ekonomia Iraunkorreko Planak” zalantzan jarri du Garoñaren ixte data. Gaur egun PPrekin estatuko gobernuan, berriz luzapen bat eman nahi diote zentral zahar honi, gutxienez 2019an arte.

Enb.: Nola esplikatzen da hautu hori?
A. F.: Mahai gainean ez daude segurtasun neurriak bakarrik, baizik eta elektrizitateko en-trepresen interesak, onurak. Arrazoi ekonomikoak tarteko, zentralen bizitza luzatu beharra eta pairatzen dugun errealitatea ez datoz bat. Garoñako %50aren jabe diren, Endesa eta Iberdrola bezalako enpresek ezarritako %11ko elektrizitatearen prezio igoera eta beraien fi-nantza egoera ere ez datoz bat; Iberdrolak 2.870 milioi euro irabazi zituen 2010ean, inoiz irabazitako zifra altuena, eta Endesak 4.129, %20a gehiago.

Enb.: Zein da zuen ikuspuntua?
A. F.: Garoñak, estatuan kontsumitzen den elektrizitatearen %1a besterik ez du ekoizten. 460 MW izanik, estatuko zentral txikiena da, Almarazeko zentralaren laurdena. Aipatzekoa da mundu mailako eskaintza energetikoa (nuklearra, gas zentralak, berriztagarriak etab.) es-karia baino handiagoa dela eta egun estatutik energia esportatzen dela.
Enpleguari dagokionez, inbertsio kantitatea haintzat hartuz gero, enplegu gutxien dakartenak zentral nuklearrak dira. Hori bai, ezin dugu ahaztu jabegoa duten enpresek 40 urte luzeetan zehar irabazi izugarriak jaso dituztela, tokian tokiko garapenerako erabiliak izan beharko liratekeenak.
Hau guztia kontutan hartuta, inoiz baino irmoago eta inoiz baino argudio gehiago gure alde izanda, Garoñako zentral nuklearra berehala eta betirako ixtea eskatzen dugu. Alderdi politiko eta instituzioei darabilten hizkera bikoitza alde batera laga dezatela exijitzen diegu, herritarren gehiengoaren hitza kontutan har dezatela.

Enb.: Zer mobilizazio mota eramaiten dituzue?
A. F.: Orain dela 10 urte erabaki nuen Garoñaren gaia ez zela bakarrik mugimendu ekologisten arazoa baizik eta Arabako gizarte osoarena. Horregatik deialdi zabal bat plazaratu nien sindikatuei, auzo elkarteei eta herri mugimendu guziei. Erantzun oso ona izan zen eta guztion artean Garoñarik gabeko Araba ekimena sortu genuen “Garoña itxi orain —Herriaren hitza errespetatu”.
Hortik aurrera Garoña ixtearen aldeko borrokan hamaika forma desberdin erabili ditugu. Adibide batzuk: Arabako udaletxe guztietan mozio bat onartu zen, enpresa komiteek baita ere —ia 100 enpresa haundienetakoek—, Arabako kanpuseko unibersitatean irakasle ge-hiengoak,… Bereziki, sindikatu guztiek bat egin dute gure eskaerarekin.
Urtero manifestazio haundi bat antolatzen dugu Gasteizen 4.000/5.000 partaideekin, buzoneoak, parodiak, eta aurten Martxoaren 24an Ogeta pilotalekua bete nahi dugu, gobernuari mezu zuzen bat helarazteko: beste luzapen bat ez dugula onartuko.
Gaur egun posible da esatea Arabako gizarte osoa Garoña ixtearen aldekoa dela. Baina alderdi politikoek ez dute beren papera bete eta ez dute herri borondatea onartzen. Garoñaren arazoa demokrazia arazo bihurtu da.

Enb.: Zer posibilitate bada nuklearretik ateratzeko?
A. F.: Gaur egun eztabaida ez da argi indarra nondik ateratzea baizik eta nola murriztu kontsumoa, europar batasunaren planak %20 kont-sumo murrizketa egin behar da eta beste aldetik %20 energia-iturri berriztagarriak. Hitzetik ekintzetara pasatu behar da.
Beste aldetik azpimarratzekoa da, Hego Euskal Herrian egitura ekonomikoa oso intentsiboa dela kapital eta energian, baita ere lurralde antolaketa, hirigintza, garraio eredua etabar kontuan hartu behar dira.
Egungo sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren oinarria da lehengai mordoa hondakin mordoa bilakatzea, baliabideak mugatuak di-tuen planeta batean. Mugagabeko hazkundea eta garapen jasangarri baten aldeko apustua, hazkunde lineal jasangarria, kontraesan hutsa eta iruzurra dira, hazkundearen mugetatik eta lurraldearen zama gaitasunetik haratago joan nahi delako.
Kontsumo gizarteak “bizitza kalitatea” kontzeptua “bizitza maila” kontzeptuarengatik aldatu du, hazten doan gastuaren ikuspuntutik hartuta. Beharrezkoaren kategoria eta behar adinaren mugak hautsi ditu, gehiegizko kontsumorako lasterketa ero bati bide emanez, zeinek begibistakoak diren ondorioak eragiten dituen: ingurumen hondamendia, gizarte dualtasuna eta “txirotutako” Hegoa Ipar “garatuaren” indarrez ebaztea.
Hori guztia gutxi balitz, kapital eta energiaren ekoizpena, naturaren kapitalizatzea, aisialdiaren monetarizazioa, edota lasterketa aldarrikatzea, armamentistikoa abian jartzeko etsaiaren aitzakia erabiltzea, gizarte, ekonomian eta ingurumenean jasangarri ezinak diren ekonomiaren adar osoak ez sustatzeko babes neurriak hartzearen be-harraren kontrako bidetik doaz.
Premiazkoa da gastu energetikoari, hondakinen ekoizpenari edota kutsadurari mugak jartzea; premiazkoa da ekoizpenaren ingurumen eta gizarte kosteak gure egitea, ekonomia harraparian eta piraterian bilakatu ez dadin. Premiazkoa da ekoizpen eta kontsumo ereduaren eta naturaren artean armistizioa.

Garoña, sœur jumelle de Fukushima. La centrale nucléaire de Fukushima avait une quarantaine d’années comme celle de Garoña et les deux ont une construction, une technologie et un système d’exploitation très semblables. Tout le monde reconnaît a posteriori que la centrale de Fukushima n’avait pas de conditions de sécurité suffisantes et qu’elle mettait et met encore plus en danger la santé de milliers de personnes.

La course au profit. Les enjeux et intérêts du nucléaire ne sont pas, comme annoncés, les mesures de sécurité nécessaires, mais plutôt les intérêts et profits propres des entreprises produisant l’électricité. Le pire dans tout cela c’est que ces entreprises (Endesa et Iberdrola, propriétaires à 50% de Garoña) ont des profits toujours en hausse… et continuent à augmenter de 11% l’électricité!

Peu d’emplois créés. Le ratio emplois créés par rapport à l’investissement global effectué dans le nucléaire est très faible. Par contre, durant les 40 années d’exploitation, les entreprises propriétaires de ces centrales ont engrangé des revenus astronomiques dont très peu ont été consacrés au développement local.

Mobilisation originale et plurielle. “Araba sin Garoña” est née pour montrer que la mobilisation contre cette centrale doit être l’affaire de toute la société, et pas seulement des mouvements écologistes. Un appel très large a été lancé aux syndicats et à la société civile et depuis est né “Fermez Garoña maintenant – Respectez la parole du peuple”. Le soutien s’est renforcé via des motions de tous les conseils municipaux d’Araba, des votes dans les 100 plus grands comités d’entreprises, l’approbation de la majorité des professeurs du campus universitaire, l’appui de tous les syndicats d’Araba, etc. Chaque année une grande manifestation a lieu à Gasteiz (4 à 5.000 personnes) et cette année, le 24 mars, les organisateurs pensent remplir le fronton Ogeta pour faire parvenir un message direct au gouvernement: un nouveau prolongement du fonctionnement de Garoña est inacceptable. La majorité de la population en Araba est pour la fermeture de Garoña. La question est devenue un problème de démocratie.

Pour envisager une sortie. Il faut reconnaître que l’organisation de l’économie au Pays Basque Sud, ainsi que l’organisation territoriale, l’urbanisme et le modèle de transport majoritaire… sont très énergivores et demandeurs de capital. Une des caractéristiques principales de ce fonctionnement est de transformer une énorme quantité de matière première en montagne de déchets… le tout dans une planète aux ressources finies. Dans ce contexte, le mythe de la croissance infinie, n’est plus crédible. C’est pour cela qu’il est urgent de mettre des limites au gaspillage énergétique, à la production de déchets ou à la pollution. Il est urgent de regarder en face les coûts humains et écologiques du modèle de production actuel pour éviter que la loi de la jungle ne prenne le dessus. Cela passe par la signature immédiate de l’armistice nécessaire entre le modèle de production et de consommation et la nature.

Tous à la grande chaine humaine du dimanche 11 mars à 11h30 à Bayonne (Place Saint-André).

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).