ELB – Euskal Herriko Laborarien Batasuna
2022an, hegazti gripea ez da sekulan itzali. Frantzia mendebaldeko kasuen emendaketzearen ondorioz, Frantziar estatua osasun egoeraren arrisku “moderatura” pasatzeak hegaztiak barnean atxikitzera behartzen ditu.
Analasia batzu (laborariek pagatuko dituztenak) erregularki eginak izan beharko dira baita ere biosegurtasun auditorio bat, edozein instalazio berri egin aitzin. Kalte-ordainen banaketa arau horiek baldintzatuko dituzte eta diru zama hau murriztua izan daiteke arauak ez badira aplikatuak.
Araudi berri hori emeki emeki lurralde osoan aplikatua izanen da baita etxalde guzietan epidemiaren bilakaeraren arabera.
Ez ditugu obligazio horiek onartzen. Biosekuritatezko arau horiek ez dira gure etxaldeko tamainari egokituak ez eta ere gure ekoizpen modueri. Alta, arau horiek ez badira aplikatuak, zigor haundiak plantan ezartzen ahal dira (ekonomikoak, administratiboak, penalak, etab.).
Neurri horren errespetatzeak, inbertsio ekonomiko haundiak inplikatuko lituzke gure etxaldeetan, gure lurraldean endemikoa den eritasun horren kontra eraginkortasun sanitariorik segurtatu gabe.
Alta, hegazti gripeak etxalde bat hunkitzen duelarik, kasik sistematikoki laboraria akusatua da, gaizki lan egin duela edo biosekuritate neurri horiek gaizki plantan ezarri dituela erranez. Neurrien egokitasuna ez da sekulan zalantzan ezarria eta ondorioz, laborariak bi zigorrak jasaiten ditu: hegaztiak hil behar ditu eta bere lana kritikatua da.
Azkenean, kanpoko hazkuntzaren debekatzea Frantziar estadoaren neurri handia izaiten da. Iduri luke Estadoak kanpoko hazkuntza desagertzeko nahikeria duela. Baina existitzeko dugun nahikeria indartsuagoa izanen da. Egiten duten jazarpen morala gelditzea galdegiten diegu osasun zerbitzuei,
laborantza lanaren ezinegonaren arduradun zuzenak baitira. Krisi horier aurre egiteko frantses gobernuak plantan ezartzen dituen neurrietan entzunak eta kontuan hartuak izaitea galdegiten dugu.
Osasun kudeaketa hobetzeko eta etxalde bakotxari egokitua izaiteko, galdegiten ditugu arrisku analisiak plantan ezartzea.
Onartezina da tokiko DDPP arduradunen ahotik beste modu batean lan egiten ikasi behar dugula entzutea, gure etxaldeak ez baitira egokiak, gure hegaztiak ez baititugu barnean atxikitzeko ahalmenik ez eta xederik. Azkenik, onartezina da Estatuko ordezkariekin ditugun eztabaidetan,
gaitzetsiak izaitea eta gure etxaldeko etorkizunari buruzko kezkak entzunak ez izaitea.
Gure kanpoko hazkuntzako ekoizpenek soilik kalitatezko produktuak bermatzen dituzte : kontsumitzaileen itxaropenei erantzuten dute, abereen ongizateari, ingurumenako errespetuari baita ere laborariaren ongizateari. Onartezina da gure lana nahi bezala egiteagatik kontrolatuak eta zigortuak izaitea.
Laborantza herrikoiaren modeloak trabatzen du. Administrazioren jomuga zuzena modelo hori da.
Prest dira modelo horren desagerarazteko, sakonki erreformatua izan behar den modelo industriala sekulan zalantzan ezarriz.
Akidurak eta etsimenduak ez ditu gure laborariak geldituko. Desagertu ez dadin, gure hazkuntza modeloaren defendatzen segituko dugu, dugun energia kolektiboarekin. Gaur egun agertzen diren erronka klimatiko, ekonomiko eta sozialeri erantzuteko, gure modeloa zentzua duen bakarra baita.