Nola hiltzen ote du Covid-19ak?

Kobid

Bai, Covid-19a hilgarria da, baina zein da lanjerosena? Birusa bera ala frantses gobernamenduaren jokabidea “birusetik gure babesteko”? Ene senarrak hiltzea arriskatzen du Covid-19arengatik. Ez du birusa. Bakterio batek dio erasotzen eta hiltzeko arriskuan ezartzen.

Bizkitartean Frantzian, eta Euskal herrian, hitz bat baizik ez dabil osasunaren arloan: koronabirusa. Zuzen edo makur, ez da horretaz ene solasa. Gogoeta oro inhibitzen duen obsesio horrek nau kezkatzen. Gripearen sintomak, mialgia eta sabeleko mina, eta medikua ez da gehiago etxera etortzen. Bere bulegoan, goratik hartzen ditu eria eta haren herstura, eriaren emaztea eta haren atsekabea, eta eri arranguratuari erantzuten dio: “Har ezazu Doliprane bat, egizu proba, et sustut bakartu zaitez.

Telefonoz larruaren kolore horia ez da ageri, tentsioa ez da neurtzen. Alta, protokoloa da.

Telefono dei horretarik aitzina, gauza bakarra da nagusi: ea Osasunaren Eskualdeko Agentziaren zerrenda luzean gehitu beharreko kasu berria ote den. Artean, ene gizona ahultzen ikusten dut, ahalmenik gabe. Orain, burasoek irakasleak ordezkatzen dituzte, ahaideek medikuak. Ahulenak urrundik laguntzen dira, eta horrek egunero pixka bat gehiago urruntzen gaitu gizaditik.

Fite ulertu dut nik dudala hauteman beharko zein den memento egokia SAMUa deitzeko, baina bakarrik “arnasketa zailtasunak” baldin baditu. Nik eta nik bakarrik. Ez da gehiago nehor etxeraino etorriko. Kaltegarriak bilakatuak gara. Eta “arnasketa zailtasunik” gabe, SAMUrik ez. Noiztik goiti da pertsona bat arnasketa zailtasunetan? Kanapetik komunetara bi metro kurritzea eta bi oreneko ibilaldi baten hats-bahitura ukaitea, hala dea? Ezetz, erantzuten didate, erreferentzia puntua dela. Larriagotzen balitz, SAMUa deitzeko. Medikuntza mailakoa omen den argibide horrekin lasai lo egin dezaket. Hiru oreneko ibilaldi baten hats-bahitura seinaleak ukanen dituelarik SAMUa deitu beharko dut… Protokoloa da.

Gauza bera biharamunean, SAMUa deitzean: “Anderea, zure senarrak arnasketa zailtasunak ote ditu?” “Medikua ote naiz? Gaizki da, lagun nazazu.” Azkenean sokorriak heldu dira etxera. Gurutze Gorriko hiru boluntario. Ez dira medikuak. Gizon horiek konstanteak neurtzen dituzte, eta segidan SAMUko medikuak deitzen. Hauek dute, azken beltzean, ospitalizatzea erabakitzen. Protokoloa da.

Orduan dena lasterrago joaten da: helikoptero bat igortzen dute medikuekin barnean. Covid-19a edo haren arriskua badelarik ospitaleak ez du desinfektatzeko ahalik. Helikopteroa hutsik partituko da. Protokoloa da.

Protokoloa? Frantses gobernuak eta lehendakariak segurtatzen dute osasun protokoloek koronabirusetik babesten gaituztela, jarraiki behar gatzaizkiela, gure onetan. Beraz zergatik ez ote diete ospitaleei gure salbatzeko ahalik ematen?

Azkenean emaitzak ukaiten ditut telefonoz: “Ez da Covid-19a”! Alta, ene senarra hiltzeko lanjerean da, erreanimazioan da egoera larrian. Ez nik ez haren familiak ez dugu ikusteko eskubiderik. Protokoloa da.

Salbatuko ote zuten ospitalera lehenago heldu izan balitz? Ez dakit. Ikasi dudana hau da: beldurrarekin eta gaitz horren irazkitik bizitzeak gure biziak lanjerean ezartzen ditu. Ez du Covid-19ak baizik hiltzen.

 Ane Lore

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).