Macron legeaz

MacronLegeazMutur desberdinetako alderdi politikoetan desatostasuna jartzen duen eta urtarrilean botatuko den Macron ministroak aurkeztutako legeak hiru ardatz nagusi baditu. Igandeko lana, autobusen linia berriak eta notario eta abogaduen lanaren arautzea. Jarraian honi buruz ditudan ohar pertsonalak azalduko ditut; haatik telebistako debate batzuk begiratu eta aditu ondoren, beste jende batzuk partekatzen dutela ohar daiteke.

Igandeko lana ez da gauza berria, ez da ere tabu bat, eta sindikatuak edo horren kontra daudenek errebendikapen zaharkitu bat egiten dutela ezin daiteke esan. Hirugarren adinean gaudenok, geure bizi guztian igandetan denda ireki asko ikusi eta ikusten ditugu: nork ez zuen igandeko meza nagusia entzun ondoren herriko gozotegitik igandeko pastiza erosten? Beharrezko diren zerbitzuetatik aparte (Polizia, garraioak, osasunari dagozkienak, suiltzaileak) jatetxe gehienak, ostatuak eta dibertimentu leku guztiak irekiak dira igandetan, baita herri eta hiri hauzoetako azokak eta hainbeste denda txiki ere. Horrela norberak beharrezko diren gauza batzuk edo elikagaiak igandetan erosi ahal izatea segurtuta dago. Denda txiki bakoitzeko jabeak, bere negozioaren kudeaketa serios bat eginez gero, igandean irekitzeko erabakia libreki har dezake, bere enplegatuekiko adostasun batera iritxi ondoren, eta nahiz denboraz, nahiz diruz konpensazio bat aurkituz. Igandetan lan egiteko zaletasun hori, salgune erraldoiak hedatu direnetik heldu da, jendeek denbora gehiago ukanik supermerkatuak bisitatzen dituztela eta erosketa gehiago eginen dutela. Hots hiperkontsumismoaren ondorio bat dela esan daiteke. Bainan produktuak lortzeko eta bezeroeri merkeago saltzeko ekoizleeri eta langileeri egiten dizkioten presioak oso ezagunak dira, eta ondorioz denda txikien jabeeri legez kanpoko konpetentzia gero eta bortitzago egiten diete. Supermerkatuek zuzentzen dituzten trust erraldoien probetxuak eta burtsako balioak emendatzeko presioak egiten ari dira igandetan lan egin dezaten. Gune turistikoen adibidea ematea baliogabekotzat jo daiteke, aspalditik egiten baita ohitura hori. Lapurdiko kostako dendak nola diren uda eta udaberrian ikustea aski da; baita ere Mont Saint Michel uhartekoak.

Hexagoniako mutur batetik bestera bidaiatzeko autobus berri batzuen zerbitzua ukanen dute jendeek, baldintza hobeagoekin , eta beharbada prezio merkeagoak pagatuaz. Bainan trenbideari zernolako konpetentzia eginen dion eta zenbat enplegu trenbideetan galduko diren ez dakigu. Honetaz gainera, bideen ustiaketa eta hauen mantenketaren kostua gora joan daitezke, istripu arriskua eta airearen kutsadura aipatu gabe. Trenbide eta airezko garraoietan bezala, “low-cost” eko autobusak eta horrek ondorioztatzen dituen alde txarrak sortuko direla aurrikus genitzake. Horren ordez, hobe litzateke trenbide nagusi eta bigarren mailakoak konpondu eta mantentzea, gertatu ziren bezalako istripu larri gehiago gerta ez daitezen, eta hiri edo departamentuaren mailan, autobusen maiztasuna berrikertu eta behar izatekotan berrantolatzea.

Notario eta abokaduen zerbitzua, ez da hilabete guziz jende arruntak behar duena, Europako gizartea “amerikanizatzen”  ez den bitartean. Kasu honetan “amerikanizatze”a zentzu ezezkorrean esan nahi dut, amerikanizazioak alderdi baikorrak badituelako. Beraz Macron jaunak eta haren legeproiektua aldezten dutenek diotenari aitzi, ez luke kontsumitzailearen bizikostua askoz apalduko. Bainan zilegi litzateke ofiziale hauen ordaintzeko sistemaren aldatzea. Orain arte notario edo abokatu baten lana saltzen den ondasunari jarritako porzentaiaz edo prezio orokor baten arabera egiten da. Bezeroak zerbitzuaren prezioaren zergaitikoa hobekiago ulert dezan zilegiago litzateke arazoa tratatzeko behar den denboraren arabera kobratzea eta lana hasi aurretik bezeroari aurrekontu baten aurkeztea, bien arteko kontratu bat adostu eta izenpetu ondoren kontratu bat bihurtuko litzatekeena. Horren zehatzeko bezeroak eskatutako zerbitzua egiteko abokatuak edo notarioak zenbat bulego gizon edo klerk denbora, zenbat idazkari denbora eta zenbat legegizon denbora behar duen aurrikusi behar du; aipaturiko langile bakoitzaren ordu edo lan egun bakoitzak badu prezio bat, enplegatuaren alokera, giza zamak, bulegoaren gastoak eta mozkinak baneratzen dituena; langile bakoitzaren prezioa aldiz iraganiko denboren sumak zerbitzu totalaren prezioa ematen du, BEZa kontutan hartu gabe.

Nire ustez halako puntuak eztabaidatu beharko lituzkete datorren hilabetean Frantzia eta Nafarroako deputatuek, bestela Macron lege horrek neoliberalkeriazko beste uhin batean sartuko gaituelakoan nago.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).