Lurzaindia, gure lurraren geroa

Lurzaindia
“Lurzaindia kate bat bezala pentsatua da, lurretik kontsumitzaileraino”

Urte hastapenean Lurzaindia izeneko egitura berria sortu dute ELB, EHLG, Arrapitz eta Interamapek. Indar haundiko tresna bilakarazi nahi dute laborantzako lurren saltze karioegiari buru egiteko eta laborantza herrikoian gazteak instalatzeko. Panpi Sainte-Marie, ELB-ko idazkari nagusiak, erakunde berriaren helburuak azaltzen dauzkigu.

Zergatik sortu behar zen Lurzaindia bezalako tresna bat ? Zertan gira lur sailean Iparralde huntan ? Azken hamar urte hauetan, laborantzako lur eremu baliagarriak (Surface agricole utile) 1.200 hektara galdu ditu ! 150 etxalde galdu dira eta 250 laborarik ofizioa utzi dute.

Alta geroaren ikuspegi guziek diote poulazioaren emendatzea haundia izanen dela ondoko urteetan. Jendetza horri beharko zaio jatera eman ta hortarako lurra zaindu beharra daukagu. Bistan dena hemen oraino laborantza bizia badugula, instalazio kopurua beste toki batzuetan baino hobea dugula, baina hala ere, ez da nahikoa gelditzen direnen ordaintzeko. Ez bada bakarra ere, urrundik ere, instalazioaren gaian lurraren lortzearen arazoa dugu pundu korapilatsuenetariko bat. Espekulazioak oraino gehiago zailtzen duelarik. Horiek hola zer egin ?

Tresna eraginkor baten beharra.

Aspaldi huntan hemen baginuean GFAM Lurra. Ahal zuena egin du tresna horrek, medio eskasekin egia erran. Haatik esperientzia haundia ekarri dauku borroka sail hortan eta gaurko egoera espekulatiboaren aintzinean erakutsi dauku ere beste zerbait, beste tresna eraginkorrago bat beharrezkoa ginuela. Estado frantsesean jadanik bada egitura bat lur sailean ari dena “Terre de liens”. ELB-k beraz, “Terre de Liens” egitura ezagutu ondoan erabaki du Euska Herrian egokitzea. Hola sortu du Lurzaindia-ren ideia.

Nola ibiliko da Lurzaindia? SCA bat izanen da juridikoki (Société en commandite par action). Dirua herritarrei bainan ere kolektibitateeri enpresei eta elkarteei eskatzen ahalko die, beraz aintzinean baino manera zabalago batean bainan beti kasu emanez betiko, oinarrizko helburuetaz ez baztertzeari ! Ibilmolde hori bereizketan finkatzen da: alde batetik akziodunak eta bestetik kudeatzaileak. Gisa hortan, diruaren pizuak ez du erabakietan eragiten ahalko. Kudeatzaileak ERNE sozietatean bilduko dira. Lan egiturak ordezkatuak izanen dira ERNE-n: ELB-ek, hiru ordezkari izanen ditu ERNE-n. EHLG-ek bi, Arrapitzek bi eta Interamapek ordezkari bat. Antolaketa hori gainetik begiratzeko, begistatzeko “Conseil de Surveillance et d’Ethique” bat izanen da.

Kate bat bezala.

GFAM Lurra-k ez bezala Lurzaindiak bastimenduak ere erosten ahalko ditu eta etxaldeak ere emaitzaz (en donation)  ukaiten ahalko ditu. Berrikuntzetan, GFAM Lurra-ri konparatuz, Lurzaindia emeki emeki Euskal Herri osoan eragiteko xedearekin sortu da. Kate bat bezala antolatua da: ELB-k bere lur delegatuekin kasu espekulatiboak aurkituko ditu eta argitara emanen. Lurra edo etxalde bat erosten badu, ondotik EHLG eta Arrapitz  hor izanen dira etxalde hori laborantza herrikoiaren bidean laguntzeko eta azkenik Interamap-ek lurraren arazoa sozializatzen lagunduko du bere sare sozialean baita ere kalitatezko laborariekin lotuko lurraren zaintzea. Lurzaindiaren lehen lehendakaritza eramanen duen Urruñako eta ELB-ko lur taldeko laborarisak dion bezala “Lurzaindia kate bat bezala pentsatua da, lurretik kontsumitzaileraino.”

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).