Lidergoez eta erabakitze eskubideaz

PopuluenEuropaEnbata.info-k Asier Blas politologo eta Euskal Herriko Unibertsitateko erakasleak bere Argia-ko blogan argiaraturiko sezesioari buruzko hitzaldien noten berri emaiten jarraitzen du. Hara hemen “Eskozia eta Katalunia ikusiz… ikasi” lehen zatiaren eta “Sezezioan, berritasuna eta sujbektua” bigarren zatiaren jarraipena.

Jatorrizko estatuaren krisi batetik abiatu ohi dira sezesio prozesuak, hots ezegonkortasun garaiak behar dira independentzia eskuratzeko. Espainia askotariko krisi sistemiko bat ari da bizitzen: politikoa, instituzionala, ekonomikoa eta soziala. Mendebaldeko herrialde batean gertatzen ohi ez diren tamainako ezegonkortasun egoera bizi da Espainian. Katalan biztanle askok Espainiako etxean bizitzen jarraitu nahi zuten bestelako arau batzuekin, baina, arau horietara gerturatzeko asmorik ez duenez Espainiak, geroz eta gehiago dira pentsatzen dutenak ez dagoela Espainiako etxean jarraitzerik. Zure lurraldean dauden lehentasun politikoak ez badira islatzen Estatuko proiektuan, normalena da Estatu berri bat eraikitzea lurralde horretako borondate demokratiko-politikora egokitzeko.

Kanpo faktoreak (jatorrizko estatua eta nazioartea)

Behin eta berriro izan dira aipatuak aurreko sarreretan eta Argian argitaratutako beste zenbait artikuluetan. Halere, gogora ekar ditzagun ideia nagusiak. Jatorrizko estatuaren krisi batetik abiatu ohi dira sezesio prozesuak. Batzuetan krisi hauek kanpotik bultzatu edo lagundu dira. Nazioarteko testuingurua oso inportantea izan da orain arte. Laburbilduz, ezegonkortasun garaiak behar dira independentzia eskuratzeko. Gerra da ezegonkortasunaren adierazlerik hoberena, baina Mendebaldeko herrialdeetan ez da horrelako edo antzeko muturreko egoerarik gertatu azken hamarkadetan, horregatik herrialde hauek ez dute inolako sezesiorik ezagutu (koloniak alde batera utzita). Bestalde, hau da nagusigo inperiala dutenaren adierazleetako bat. Halere, herrialde guziek ez dute paper berdina jolasten inperioan, batzuk periferikoak dira eta ezegonkortasun maila handiagoa izan dezakete, Espainiako kasuan argi ikusi dugu aspektu sozioekonomikoan.

Jatorrizko estatuaren krisia. H1: geroz eta handiagoa eta anitzagoa, orduan eta aukera gehiago autonomia aldarrikapenetik sezesiorako saltoa emateko.

Nazioarteko laguntza. H2: Nazioarteko potentzia batek geroz eta interes handiago badu lurralde zehatz baten sezesioa bultzatzeko garaian, orduan eta gehiago indartuko dira mugimendu eta proiektu independentistak.

Erresuma Batua eta Espainia mendebaldeko inperioan txertatua daudenez, bigarren hipotesia ez da ematen. Aldiz, lehenengoa Kataluniako (eta Hego Euskal Herriko) kasuan ematen da gradu adierazgarri batean. Espainia askotariko krisi sistemiko bat ari da bizitzen: politikoa, instituzionala, ekonomikoa eta soziala. Mendebaldeko herrialde batean gertatzen ohi ez diren tamainako ezegonkortasun egoera bizi da Espainian.

Lidergoa

Normalean indar subirano zaleen metaketa bat ematen da. Logikak dio geroz eta gehiengo zabalagoa independentziaren alde, orduan eta probabilitate txikiagoa indar metaketa hori emateko, ez baita beharrezkoa izango independentismoak duen gehiengoa irudikatzeko. Eskoziako kasuan metaketa gordina beharrezkoa da independentismoaren ahultasunagatik, horregatik independentistak SNP alderdiaren inguruan bildu dira. Kataluniako kasuan gizarte mugimendu batek gidatu du prozesua hein handi batean. Hau posible izan da independentismoak sostengu zabalagoa duelako gizartean eta politikarien artean. Horrez gain, azpimarratzekoa da Ricard Vilaregut-ek bere doktorego tesian azaltzen duena: a) sezesioaren aldeko gizarte mugimendua ez da ezerezetik sortu nahiz eta autonomoa izan alderdiekiko b) herria protagonista izaki, ezinbestekoa izan da erakunde publikoetatik etorritako dirua (hazia erein zuten) c) finantzazio hau CiUk eta bereziki ERCk eman zuten ezeren truke, hau da, kasu gehienetan dirua ez zen izan bezero-harremanak eraikitzeko edo militanteak liberatu bezala kolokatzeko, izan ere, dirua jasotzen zuten erakundeetatik CiUren eta ERCren aliantza politikei kritika sakonak egiten zizkieten (horren ondorioetako bat da 2010ko hauteskundeetan ERCk izan zuen beherakada handia).

Beraz, lidergo sendo batek profesionaltasuna eta gaitasuna eskatzen du. Eskoziako kasua oso esanguratsua da:

a)      SNPk hasieratik argitasuna eta gardentasuna izan du posizionamendu eta estrategietan:  argi eta garbi adierazi zuen zein zen bere proiektua eta zein pausu emango zituen (gehiengoak izan ezkero).

b)      SNPk hasieratik independentzia sustatzeko eta proiektuak eraikitzeko erabili duen irizpide nagusia profesionaltasuna izan da. Aurreko sarrera batean esplikatu bezala, profesional prestatuenak nahi zituzten diagnostikoak eta proiektuak egiteko alor desberdinetan, horretarako alderditik kanpo bilatu behar baldin bazuten lotsagabe egiten zuten, proiektua ez zelako alderdi-komunitate bat eraikitzea baizik eta estatu independente bat eskuratzea. Ondorioz, SNPren proiektuek konfiantza eta sinesgarritasuna irabazi zuten hautesleriaren aurrean.

Euskal Herriko kasuan ez noa hitz egitera hemengo lidergoen funtzionamenduaz, seguruenik irakurleak ni baino hobeto ezagutuko baitu gauzek nola funtzionatu duten alderdi abertzaleetan. Eta bai, onerako eta txarrerako gurean izaniko lidergo ereduak azaldutako ereduez oso urrun daude. Gogoratu EAJren filosofia: “lehenengo alderdia eta gero aberria”. Hau kultura politiko abertzalean sakonki errotutako ideia da, Ezker Abertzalean ere bai. Azken honen egokitzapena honako izan da: “lehenengoa mugimendua (ENAM komunitatea) eta gero aberria”. Hemen ez naiz hasiko sakonki baloratzen estrategia honen egokitasuna. Gauza bat soilik erantsiko dut, estrategia egokia izan daiteke herrialde bateko populazioaren artean independentismoa oso ahula bada eta konfiantza gutxi badago gehiengo independentista bat lortzeko gaitasunean. Baldintza hauek ematen ez badira, estrategia okerra da kasu gehienetan.

Autodeterminaziotik erabakitze eskubidera

Aurreko sarreretan azpimarratu da argumentu nazionalistetatik demokratikoetarako saltoa eman beharra, orain berriro egingo dut beste ikuskera batetik. Laburbilduz eta sinplifikatuz, autodeterminazioa berezko eskubide bezala definitzen da lurralde edo nazio baten lurraldearentzat. Berriz, erabakitze eskubidea autoeratu egiten den subjektu berria da. Autoeraketa hori ez da zertan egin behar nazio baten gainean, baizik eta borondate demokratiko baten gainean. Lagunduko duten faktore asko egon daitezke (bakarrik edo aldi berean ekinez): lurralde horretan jatorrizko estatuaren nazio nagusiaren desberdin diren nazioen presentzia; herrialde horren aniztasun etniko-kultural espezifikoa; lurralde horrek duen desberdintasun ideologikoa jatorrizko estatuan dauden gehiengoekiko (adibidez, populazioa askoz ere ezkertiarragoa bada eta inoiz ez baditu ikusten bere posizionamendu politikoak jatorrizko estatuko gobernuan nagusi bezala ikusten), etab. Autoeraketarako ia ezinbesteko baldintza da lurraldea erakundetua egotea eskualde, probintzia, autonomia, estatu edo beste forma batekin. Izan ere, horrela herrialde horren borondate demokratikoa agertu eta adierazi egingo da hauteskundeetan eta gobernuetan.

Batzuetan, Eskozian bezala, autodeterminazioa eta erabakitze eskubidea teilakatu daitezke perfektuki, baino leku guzietan ez da horrela izaten. Adibidez, Katalunian erabakitze eskubidearen ikuskera nagusitu da autodeterminazioarekin teilakatze txiki batekin. Autodeterminazioaren diskurtsoa ez zen behar bezain malgua eta inklusiboa Katalunian. Eskozian erraza zen: aldarrikatutako lurraldearen inguruan ez dago eztabaidarik eta era argi batean dago erakundetua; gizartea ez dago hizkuntzagatik erdibitua; eta Eskoziaren nazio izaera ez dago dudan Erresuma Batuan. Baldintza hauekin autodeterminazioaren ikuskera lantzea erraza da. Aldiz, Katalunian, besteak beste, lurraldetasunaren inguruan eztabaida zegoen autodeterminazioaren ikuskera defendatzen dutenen artean; gizartea nortasunengatik, nazio sentimenduengatik eta hizkuntzengatik zatikatua dago eta horrez gain, faktore hauekin harreman inperfektu bat duen fenomenoa topa genezake: Espainiatik etorritako etorkinek eta hauen seme-alabek ia osotasunean osatzen dituzten zenbait herri eta auzo daude. Baldintza zailago hauetan, diskurtso demokratikoak izan du arrakasta artekaritza lana egiteko interes desberdinen artean.

Herritarren gehiengo oso zabal batek bat egin du Kataluniako erabakitze eskubidearen aldarriarekin bi motibo nagusirengatik. Krisi ekonomikoak defizit fiskalak suposatzen duen irainaren tamaina handitu eta herriaren gehiengoa kohesionatu du sentimendu nazional eta hizkuntza desberdinen gainetik, denek sufritzen dute egoera hori. Eta bigarren iraina, 2006ko Estatut-a Kataluniako aniztasun linguistiko, politiko eta ideologikoa kudeatzeko barne akordio zabal bat zen, hain zuzen ere, Kataluniako Parlamentuak %88,8ko babesarekin onartu zuen estatutua herri-proiektu konpartitu bat zen, akordioa katalanen artean autonomian sakontzeko eta Espainiaren baitan egokitzapena lortzeko. Espainiako Gorteek estatutua murriztu eta gero, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu zuen partzialki parlamentu demokratiko bik (Katalanak eta Espainolak) eta herritarrek erreferendumean hartutako erabakia. Arazo nazional eta ekonomikoa izatetik, arazo demokratikoa izatera pasatu zen Kataluniakoa. Katalan herritarrek beraien etorkizuna erabaki nahi dute, baina Espainiako erakundeek ukatu egiten diete eskubide demokratiko hau argudio nazionalista espainolak erabiliz. Ukazio honek independentismoaren hazkundea ekarri du, izan ere, partikularra (autonomia gehiago nahi izatea) balore unibertsala bilakatzen denean (erabakitze eskubide demokratikoa) hegemonia politikoa lortzen da.

Nortasun eta desio politiko desberdinak dituzten katalanek ulertu dute Espainiarekin ez dagoela zereginik. Adibidez, federalista batek ikasi du ez dagoela federazio iberiar edo espainol bat sortzerik baldin eta espainiar federalistarik ez badago. Espainian ez da onartu nahi katalan nazio bat existitzen dela, Espainian ez da ulertzen Katalunian dagoen aniztasuna, Espainiak ez du nahi estatu plurinazional bat eraiki eta areago, arazorik ez dagoen lekuan arazoak sortzen ditu (murgiltze linguistikoarekin adibidez). Beraz, Kataluniak bakarrik ezin baditu jarri Espainiako etxeko lagunen artean harremantzeko arauak, gutxienez erabaki ahal izango du etxean jarraitu nahi duen. Katalan biztanle askok Espainiako etxean bizitzen jarraitu nahi zuten bestelako arau batzuekin, baina, arau horietara gerturatzeko asmorik ez duenez Espainiak, geroz eta gehiago dira pentsatzen dutenak ez dagoela Espainiako etxean jarraitzerik. Ez da inkonpatibilitate esentzial (etniko, nazional) batengatik, baizik eta proiektu politiko desberdinak dituztelako. Zure lurraldean dauden lehentasun politikoak ez badira islatzen Estatuko proiektuan, normalena da Estatu berri bat eraikitzea lurralde horretako borondate demokratiko-politikora egokitzeko. Bide batez, azken honek garrantzia du Eskozian ere bai. Izan ere, Eskoziak beti bozkatzen du ezkerreko aukeren alde (eskuma oso azpi-ordezkatua dago gainontzeko Erresuma Batuarekin alderatua), besteak beste, ongizate estatuaren aldeko jarrera eta kultura sustraituagoa dagoelako.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).