Langabezia nola neurtu?

Frantses Estatuan langabezi tasa 1975etik 2014a arte adin klaseen araberan, Nazioarteko Lanaren Erakundearen sailkapenaren arabera.
Frantses Estatuan langabezi tasa 1975etik 2014a arte adin klaseen araberan, Nazioarteko Lanaren Erakundearen sailkapenaren arabera.

Europako estatu bakoitzean hitz askoren jarioa eragiten dute hilabete guziz herritargoari azaltzen zaizkion langabeziaren estatistikek, bereziki Frantziako Estatuan, azken bost urte haietan, lehendakarigai oraindik zegoenean, Hollande jaunak  langabeziaren kurba goitik beherea jarriko zuela hitz eman zuelako. Haren denboraldiaren bukaeran bere helburuak kasi lortu zituela frogatu nahi izan zigun Hollande jaunak, baina bigarren mandatu baten egiteko gai ez zegoela iragarri ondoren, ezin dugu esan bigarren mandatu bat lort zezan horixe gertatu zuenik. Gauza nagusia zaigu, hilabete guziz langabeziaren datuak nola finkatzen dituzten eta zertan oinharritzen diren jakitea.

“Pôle Emploi” delakoak emandako datuetan oinharritzen dira, baina erakunde horrek hortan izen-deiturak eman dituzten jendeen zerrenda daukate eta naski  lan gune guztietatik landa daudenen izenak hola zaizkigu eskapatzen. “Pole Emploi”-ak emandako datuen beharrean lan egiteko gai diren zerrenda oso-osoa ukan behar genuke oinharrizko erreferentzat; horiek dira ikasketak bukatu dituzten eta erretiramendua hartzeko eskubidea duten adinen arteko herritar guztiak. Adinen gune  hori 16 urteetatik 65 urteetaraino heda daiteke gutxi gorabehera, baina eskola bukatzen duten eta erretiroa hartzen duten adinatik naski badoa.

Jende aktiboen zerrenda osoa lortu ondoren, horrelako estatistikak egin beharko lituzkete gure agintariek:

Lan egiteko gai direnen kopurua (Oinharria):

A

Ikasketak bukatu ondoren lehengo lanaren bila ari direnak eta “Pôle Emploi” delakoan izen deiturak eman gabekoak:

B

Lan postua galdu ondoren “Pôle Emploi” delakoan izen-deiturak eman dituztenak:

C

Lan postua galdu ondoren “Pôle Emploi” delakoan izen deiturak eman gabekoak:

D

Lanarako kapazitazio bat egiten dituztenak:

E

Lan agiri mugatu bat dutenak:

F

Mugarik gabeko lan agiri bat dutenak:

G

Arestian dauden datuetatik jarraiko porzentaiak ateratzen ahal ditugu:

Benetako enpleguaren porzentaia:

G/A

Balizko enpleguaren porzentaia:

F/A

Lanpostu bat aurki dezaketen porzentaia:

E/A

Langabetu ofizialen porzentaia:

C/A

Langabetu ez ofizialen porzentaia:

D/A

Oraindik euren lehen lana aurkitu ez dutenen porzentaia:

B/A

Hilabetez hilabete G/A porzentaia emendatuz joaiten bada, esan dezakegu benetan lan gabezia gutxituz badoala; baina (G+F)/A goruntz jarraitzen bada, ezin dezakegu gauza bera esan, mugatu gabeko lan kontratuak emendatzen ez diren bitartean. Hain zuzen ere, lan kontratu mugatuek ez baitute langilea lasaitzen, etorkizunari buruz seguru ez delako. Askotan kapazitazio denboraldietan daudenak langabeziaren kopurutik kentzen dizkigute, baina hori guztiz engainagarri zaiku, denek jakin badakigu kapazitazio bat egiten duenak hala egiten duela langabezian gera ez dadin;  hots langabezi ezkutatu bat dela esan dezakegu ahoan bilorik gabe.

Gobernuek ematen dizkiguten datuak C/A porzentaiari dagozkio gehienetan, baina atzean dagoen errealitatea ezkutatzen digute. Honetaz gainera, denboraldi batetik bestera A erreferentzia alda daiteke, ez bakarrik erretreta hartzen duten kopurua aldatzen delako (Lan merkatura sartzen direnek horren orekatzen ahal dute.) baina langabetu batzuek herbestera joaiten direlako, dagokien lanpostu baten atzematera. Horixe gertatu da Espainiako Estatuan azken urte hauetan.

Benetako lan gabeziaren aldaketa ematekotan B/A eta C/A porzentaiak eman beharko lizkigute agintariek, baita hauen arteko banaketa ere, bestela beti engainatu edo gaizki informaturik geratuko gara.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).