Konpentsazioa: Aldak bi etxebizitza iruzurti okupatzen ditu Hendaia eta Donibane Lohizunen

Mublatu turistikoen aurkako konpentsazio neurria bere osotasunean indarrean jarri delarik 2026ko martxoaren 1a honetan, Aldak ekintza egitea deliberatu du oraindik ere jarraitzen duten iruzurrak salatzeko eta zigorgabetasuna geldiarazteko. Hendaia eta Donibane Lohizunen legez kanpoko bi mublatu turistiko okupatzen ditu eta, alokatzaileen defentsaren aldeko elkarteak Airbnb eta Leboncoin plataformei iragarkiak berehala kentzea eskatu die. Hautetsiak interpelatzen ditu ere Ipar Euskal Herrian zigorgabetasuna oraindik baliatu dezaketela uste duten jabe anitzdun frikun edo alproja zenbaiten jarrerarekin amaitzeko. Azkenik, herri hauteskundeetan hautagai diren zerrendak Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformak proposatzen dituen neurrien alde engaiatzea deitzen ditu, eta Donibane Lohizune zein Hendaiako zerrendei gomita luzatzen die bertaratzeko gaia aipatzeko.

Konpentsazio araua orain dela hiru urte indarrean jarri zen. Eta herriek eta Hirigune Elkargoak zinpeko agenteak jarri izan arren, eta lehen kondenak gertatu badira ere, jabe anitzdun iruzurti batzuk sare mailetarik eskapatzen ahal direla uste dute. Aldako 30 bat militante baino gehiagok.

Iruzurtiekin aski!

Hendaia eta Donibane Lohizunen aldibereko bi okupazio abiatu dituzte, auzapezek konpentsazio neurria arintzeko nahia erakutsi duten herrietan hain zuzen ere.

Hendaian, Général Leclerc hiribidearen 102an kokaturiko pisua bere jabeak turismorako aloitzen du oraindik 2023ko otsailaren 22an emana izan zaion erabilpen aldaketa baimena joan den otsailaren 23an iraungi zelarik. Alta, erreserbak egin daitezke ondoko hilabeteetan pisu horretan (elkarteak erreserba bat egin ahal izan du heldu den uztaileko).

Donibane Lohizunen, Andenia etorbideko 2an kokaturiko pisuak 2025eko apirilaren 28a arte erabilpen aldaketa baimena bazuen baina epea pasa bada ere erreserbatu daiteke urri bukaera arte, eta uztaila eta abuztuko hilabeteetan datak erreserbatuak ditu jadanik.

Ikerketak eginez, elkarteak beste hainbat iruzur kasu ikusi ditu bi hiri horietan eta zerrenda Hirigune elkargoari helerazi dio.

Eragin zehatzak… indartzekoak

2026ko martxoaren 1 honetan konpentsazio neurria indarrean jarri aitzin emanak izan ziren erabilpen aldaketa baimen guztiak iraungi dira. Egoera horretan diren jabe guztiei gogoratzen diegu legearekin bat egiteko, behar dutela berehala beraien etxebizitzak mublatu turistiko gisa alokatzen gelditu! Herri hauteskundeen garai honetan hautetsien boz batzuk entzuten dira konpentsazio arauaren bilana instrumentalizatzen. Alta, hori ezin ukatuzkoa da: konpentsazio neurriak Ipar Euskal Herrian urtero, etxebizitza turistiko iraunkor bilakatzeko, milaka etxebizitzekin gertatzen ari zen odol hustea etetea ahalbidetu du (1). Gauza garrantzitsu bat gogoratu behar da: arazoa ez da arautzea… horren errespetu eza da arazoa! Oraindik ere jabe gehiegik iruzurra egiten dute eta beraien etxebizitzak mublatu turistiko gisa alokatzen segitzen dute baimenik gabe: iruzurti horiek identifikatu eta zigortu, etxebizitzak urte osoko alokairura itzultzearen alde ekitea da.” erran du Xebax Christyk, Aldako bozeramaileak.

Auzo herrikoien herritarren eta alokatzaileen eskubideen defentsarako elkarteak erronka konpentsazio neurria indartzea dela gogoratzen du: iruzurraren aurka borroka handitu iruzurtiak auzitara eramanez (100.000 euroko ixunak harriskatzen dituzte), Echaniz-Le Meur legeak egiteko aukera ematen duen bezala etxebizitza nagusientzat alokazio egun kopuruak 90etara jaustea eskatu (egungo 120 egunen ordez), konpentsazio neurriaren eremua indarrean jarri dezaketen herriei zabaldu (2) eta bereziki egungo perimetroarekin muga egiten duten herrietara hedatu, horiei mugan izatearen ondorioak saihesteko eta horrekin urte osoan aloituak diren etxebizitzen galtzea.

Hautagai diren zerrendak gomitatuak

Aldak Donibane Lohizunen eta Hendaian herriko hauteskundeetan hautagai diren zerrendak hitz egitera deitu ditu Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformak proposatu 17 neurriak aipatzeko. Elkarteak Ipar Euskal Herriko zerrenda guztiak neurri horiei begira posizio bat ematea deitzen ditu plataformaren webgunean den galdeketa betez: https://herrianbizi.com/questionnaire).

Mobilizazioa segitu

Etxebizitza krisia Ipar Euskal Herria azkarki ukitzen du oraindik ere, eta ezin onartuzkoa da jabe anitzdun batzuk legez kanpo jarri ahal izatea ondoriorik izan gabe. Aldak mobilizatzen segituko du legez kanpoko iragarkiak begiratzeko eta ikusiko dituen iruzurrak salatzeko.” azaldu du Ixa Fernandezek, Aldako bozeramaileak.

Aldak okupazioak segituko ditu bi iragarkiak kendu arte (gogoratu dezagun legez kanpo diren iragarkiak argitaratuz plataformek 12.500 euroko isunak arriskatzen dituztela mublatu turistiko bakoitzarentzat) eta Donibane Lohizune eta Hendaiako zerrenda guztiek elkartzeko luzatu gomitari erantzun arte. Elkarteak jasoko dituen erantzunak jakinaraziko ditu.

Elkarteak etxebizitza eskubidearen alde diren herritar guztiak harekin bat egitea deitzen ditu Donibane Lohizunera gaur gauean, astelehenarekin, 19:00etatik goiti, eta bihar arratsean, tenore berdinean, Hendaiara, konpentsazio neurriaren 3 urteak ospatzeko, urte osoko alokairura itzuli diren Airbnb ohien inguruan informazioa trukatzeko eta Herrian bizitzeko eskubidearen alde egiten duten neurrien garrantzia gogoratzeko!

(1) 2020ko urtarrilaren 1a eta 2023ko otsailaren 28a artean 9.600 erabilpen aldaketa baimen eman zirelarik (urte osoan alokairuan diren etxebizitzak mublatu turistiko bilakatzeko ematen den baimena), 2023 eta 2024 urteetan soilik 5 baimen emanak izan dira (konpentsatuz) eta jabearen etxebizitza nagusiari loturiko mublatu turistikoa egiteko 277 baimen emanak izan dira, undarra aloitze mixtoa egiteko baimenak direlarik (urte osoko alokairuak ikasleentzat eta udako hilabeteetan mublatu turistiko gisa aloituak).

(2) Konpentsazio neurria berehala zabaldu daiteke honako 11 herri hauetara: Ainhoa, Bidarrai, Kanbo, Ezpeleta, Haltsu, Itsasu, Donibane Garazi, senpere, Sara, Zuraide, Uharte Garazi.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude